Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

34. zk., 2010eko otsailaren 19a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
890

IRAGARKIA, Garraio Zuzendaritzari Arku Atlantikoarekin lotutako gaietan laguntzeko lehiaketa egiteko dena (Espedientea: 49A/09).

1.- Entitate esleitzailea.

a) Organoa: Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saileko Zerbitzu zuzendaria.

b) Espedientea izapidetzen ari den bulegoa: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: 49A/09.

2.- Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Arku Atlantikoaren inguruko gaietan laguntza teknikoa ematea Garraio Zuzendaritzari.

b) Loteak eta kopurua: ez dago loterik.

c) Burutzeko lekua: enpresa esleipendunaren egoitza.

d) Burutzeko epeak: ez dago horrelakorik.

3.- Izapideak, prozedura eta esleitzeko modua.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko modua: hainbat irizpide.

4.- Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: ehun eta hirurogeita hamabost mila zortziehun eta hirurogeita bi euro eta zazpi zentimo (175.862,07), gehi hogeita zortzi mila ehun eta hogeita hamazazpi euro eta laurogeita hamahiru zentimo (28.137,93), BEZarenak. Guztira, aurrekontua berrehun eta lau mila (204.000) eurokoa da.

5.- Behin-behineko fidantza: ez dago behin-behineko fidantzarik jarri beharrik.

6.- Agiriak eta argibideak eskuratzea.

a) Erakundea: Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila.

b) Helbidea: Donostia kalea, 1.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945 01 97 21.

e) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2010eko martxoaren 10a.

f) Kontratu honi buruzko informazio guztia webgune honetan eskura daiteke: www.contratacion.info edo www.euskadi.net/contratacion.

7.- Kontratistak bete beharreko eskakizunak.

Eskatutako sailkapena: ez dago sailkapen jakinik egiaztatu beharrik.

Kaudimenari buruzko eskakizunak eta egiaztatzeko modua:

Egiaztatzeko modua:

- Ekonomia- eta finantza-kaudimena: enpresaren ordezkariaren aitorpena.

- Kaudimen teknikoa:

1) Organo eskudunak egindako edo bisaturiko ziurtagiriak, hartzailea sektore publikokoa izan bada, eta pertsona pribatua bada, pertsona horrek egindako ziurtagiria edo enpresaburuaren aitorpena.

2) Lantaldea osatzen dutenen izenen zerrenda eta adierazgarrienen curriculum vitaea, gaiaren inguruan duten esperientzia eta horretan zenbat denbora eman duten egiaztatuko duena.

Eskakizunak:

- Ekonomia- eta finantza-kaudimena: azken hiru ekitaldietan izandako negozio, obra, hornidura, zerbitzu eta bestelakoen zifrak urtean batez beste 100.000 eurotik gorakoa behar du izan.

- Kaudimen teknikoa:

1) Enpresak azken hiru urteotan egindako zerbitzu edo lan garrantzitsuenen zerrenda (kontratuaren xedearekin zerikusia dutenena); zerrendarekin batera zenbatekoak, datak eta onuradunak, publikoak nahiz pribatuak, zein diren ere adierazi beharko da. Garraio gaiekin lotutako gutxienez bi azterlan edo lan egin direla egiaztatu beharko da.

2) Gai horietan kualifikazio-maila handia duen lan-taldea, Arku Atlantikoaren egitekoetan behar beste denbora eta baliabide jarriko dituena, eta gutxienez, bide, ubide eta portuetako goi mailako ingeniari batek eta Zuzenbideko lizentziadun batek osatutakoa, eta guztiak ere Europako garraioaren inguruan hiru urte baino gehiagoko esperientziarekin. Gainera, laguntza teknikoa emango dien talde bat izan beharko dute, kontratuaren xede diren egitekoetarako.

8.- Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Agiriak aurkezteko azken eguna: 2010eko martxoaren 11, 12:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio-klausula zehatzen agirian adierazten direnak.

c) Aurkezteko lekua:

1) Erakundea: Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila.

2) Helbidea: eskaintza ekonomikoak eskuan eraman beharko dira Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren Erregistro Nagusira, Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1era (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia), goian aipatutako epean. Postaz ere bidali ahal izango dira, eta eskaintza postan zein egunetan jarri den, egun berean (eta betiere eskaintzak aurkezteko muga-ordua baino lehen) kontratazio organoari telex, telekopia, edo telegrama bidez jakinarazi eta egiaztatu beharko zaio. Hala egiten ez bada, edo eskaintza igorri dela jakinarazteko agiriak halakoak hartzeko epea amaitu ondoren jasotzen bada, eskaintza ez da onartuko. Edonola ere, aipatu datatik hara, hamar egun igaro, eta proposamena jaso ez bada, ez da inola ere onartuko.

3) Herria eta posta-kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz, Araba, Espainia.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion eskaintzari: 2 hilabete, proposamenak irekitzen direnetik aurrera kontatuta.

e) Aldaerak: ez da aldaera edo alternatibarik onartuko.

f) Prozedura mugatua bada, eskaintzak aurkezteko gonbita egin nahi zaien enpresen kopurua edo gutxienezko edo gehienezko kopurua: ez dago horrelakorik.

9.- Esleitzeko irizpideak.

Balio-iritzien bidez aplikatzekoak diren irizpideak: bai.

- Prozesuaren euskarri teknikoa: 50 puntu. Kontuan hartuko da parte hartzen duen enpresa bakoitzak lanak garatzeko proposatzen duen ikuspegia, metodologiari dagokionean, eta lan-prozesua, eta puntuaziorik altuena Eusko Jaurlaritzako Garraio Zuzendaritzaren helburuetara hobekien egokitzen denari emango zaio.

Formulak aplikatuz automatikoki baloratzekoak diren irizpideak:

- Eskaintza ekonomikoa: 40 puntu. Eskaintzarik merkeenari puntuaziorik altuena emango zaio, eta gainerakoei, alderantzizko proportzioan. Nolanahi ere, eskaintzaren ezaugarriak kontuan hartuko dira besteekin konparatzeko.

- Kalitate- eta ingurumen-kudeaketaren ziurtagiriak: Gehienez: 10 puntu.

" Kalitate-ziurtagiria: ISO 9001 araua: 6 puntu.

" Ingurumenaren kudeaketa: ISO 14001 araua: 4 puntu.

10.- C gutunazala irekitzeko ekitaldi publikoa.

a) Erakundea: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).

b) Herria: 01010 Vitoria-Gasteiz (Araba).

c) Data: 2010eko martxoaren 22a.

d) Ordua: 10:00.

e) Lekua: Lakua IIko 1. aretoa, Donostia kalea, 1 (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia).

11.- Eskaintza ekonomikoen irekiera.

a) Erakundea: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).

b) Herria: 01010 Vitoria-Gasteiz, Araba, Espainia.

c) Data: 2010eko apirilaren 13a.

d) Ordua: 10:00.

e) Lekua: Lakua IIko 1. aretoa, Donostia kalea, 1 (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia).

12.- Bestelako argibideak.

13.- Iragarkien gastuak: enpresa esleipendunaren kontura.

14.- Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali zeneko eguna: 2010eko urtarrilaren 28a.

15.- Deialdiari buruzko informazioa eta agiriak eskuratzeko atari informatikoa edo webgunea: www.contratacion.info o www.euskadi.net/contratacion.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko urtarrilaren 29a.

Zerbitzu zuzendaria,

PALOMA USATORRE MINGO.


Azterketa dokumentala