
34. zk., 2010eko otsailaren 19a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarkiak
Ekonomia eta Ogasun Saila
888
LEHIAKETA. Iragarkia, uholdeek EAEn sortzen dituzten alertetan erabakiak hartzeko laguntza-sistema ezartzea helburu duen zerbitzuen administrazio-kontratua lizitatzeko dena (Espedientea: KBN C02/037/2009).
1.- Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Uraren Euskal Agentzia.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia. Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza. Ekonomia eta Ogasun Saila.
c) Espediente-zenbakia: C02/037/2009.
2.- Kontratuaren ezaugarriak.
a) Helburua: uholdeek EAEn sortzen dituzten alertetan erabakiak hartzeko laguntza-sistema ezartzea.
b) Loteak eta kopurua: administrazio-kontratua ez dago lotetan banatuta.
c) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.
d) Gauzatzeko epea: 24 hilekoa izango da gauzatzeko epea, kontratua izenpetzen den egunaren hurrengotik aurrera.
3.- Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko era: eskaintzak baloratzeko hainbat irizpide daude.
4.- Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.
Guztira: milioi bat berrehun eta laurogeita hamahiru mila ehun eta hiru euro eta berrogeita bost zentimo (1.293.103,45) gehi berrehun eta sei mila zortziehun eta laurogeita hamasei euro eta berrogeita hamabost zentimo (206.896,55), BEZari dagozkionak; guztira, milioi bat eta bostehun mila (1.500.000) euro.
5.- Behin-behineko bermea: ez.
6.- Agiriak eta argibideak.
a) Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia. Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza. Ekonomia eta Ogasun Saila.
b) Helbidea: Donostia kalea, 1 (Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Nagusia, beheko solairua, Lakua II).
c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Telefonoa: 945 01 89 27.
e) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2010eko martxoaren 8a.
7.- Kontratistaren betebeharrak.
- Egiaztatzeko moduak:
" Ekonomia- eta finantza-kaudimena:
Negozioen guztizkoaren gaineko deklarazioa, eta, beharrezkoa bada, kontratu honen helburuari doazkien jardueren arloko negozioen guztizkoaren gainekoa, gehienez ere azken hiru (3) ekitaldiei dagokienez eta kontuan izanik sortze-data eta jardueren hasiera-data, betiere negozio-bolumen horren erreferentziak izanez gero.
" Gaitasun teknikoa:
* Azken hiru urteotan egindako lanik nabarmenenak edo emandako zerbitzurik aipagarrienak, zerbitzu edo lan horien zenbatekoak, datak eta hartzaile publiko zein pribatuak ere aipatuta. Jasotzailea sektore publikoko erakunde bat bada, eskudun organoak bisatutako edo egiaztatutako agirien bitartez kreditatu beharko dira egindako lanak edo zerbitzuak; jasotzailea arlo pribatuko subjektua bada, horrek emandako ziurtagirien bidez, eta halakorik ez bada, enpresaburuaren deklarazioaren bidez; agintaritza eskudunak zuzenean jakinarazi beharko dizkio kontratazio-organoari ziurtapen horiek.
* Titulu akademikoak, zeinek dagokion elkargo profesionalak emandako titulu edo ziurtagiri ofizialaren bidez egiaztatuko baitira. Lan-taldeko arduradunaren curriculum vitae ere aurkeztu beharko da.
- Betebeharrak:
" Ekonomia- eta finantza-kaudimena:
Azken hiru (3) urteetan, gutxienez berrehun eta berrogeita hamar mila (250.000) euroko -BEZa barne- urteko negozio-bolumena edukitzea.
" Gaitasun teknikoa:
* Azken hiru (3) urteotan kontratuaren helburuarekin loturarik duten bost lan edo zerbitzu burututa izatea exijituko zaio enpresari.
* Lan-taldeko arduraduna Errepide, Ubide eta Portuetako goi-mailako ingeniaria izatea eskatuko da, kontratuaren helburuko lanetan gutxienez hamar (10) urteko esperientzia izan beharko duena.
8.- Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2010eko martxoaren 9ko 10:00ak arte.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio-klausula zehatzen agirian zehaztutakoak.
c) Aurkezteko lekua:
1) Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza). Ekonomia eta Ogasun Saila.
2) Helbidea: Donostia kalea, 1, Lakua II (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia, beheko solairua).
3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Lizitatzaileak zenbat denboraz eutsi behar dion bere eskaintzari nahitaez: bi hilabete, eskaintza ekonomikoa irekitzen denetik kontatzen hasita, zeinari beste hamabost egun baliodun gehituko zaizkion SPKLko 136.3 artikuluan aipatutako izapideak (balio ezohikoak edo neurriz kanpokoak) bete behar badira.
e) Aldaerak: ez da aldaerarik onartuko.
9.- Eskaintzak irekitzea.
1) Eskaintza teknikoen gutun-azalak irekitzea. Balio-judizioen bidez aplikatzekoak diren irizpideak (C gutun-azala):
a) Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia. Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza. Ekonomia eta Ogasun Saila.
b) Helbidea: Donostia kalea, 1, Lakua II (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia, beheko solairua).
c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Eguna: 2010eko martxoaren 16a.
e) Ordua: 10:00.
2) Eskaintza ekonomikoak irekitzea. Eskaintza ekonomikoa eta automatikoki baloratzen diren irizpideak, formulak aplikatuz (B gutun-azala):
a) Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia. Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza. Ekonomia eta Ogasun Saila.
b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua (Eusko Jaurlaritzaren egoitzako beheko solairua).
c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Eguna: 2010eko apirilaren 14a.
e) Ordua: 11:00.
10.- Bestelako argibideak. Balorazio-irizpideak: modu laburrean aipatzen dira honen ondoren, nahiz eta guztien erredakzio osoa karatularen 30.2 puntuan lortu behar den.
a) Formulak aplikatuz automatikoki baloratzen diren irizpideak:
- Eskaintza ekonomikoa: Lanak gauzatzeko lizitatzaileak eskainitako aurrekontua helburu horretarako administrazio klausula administratiboetan ezarritako ereduaren arabera aurkeztuko da. Hasierako zenbatekoa erabiliko da kalkulu metodo modura. Ponderazioa: 50 puntu.
Eta:
ESET: Eskaintza ekonomiko txikiena
DEEK: Dena delako enpresaren eskaintza ekonomikoa
xB: x eskaintzaren balorazioa; emaitza:
Formula: xB = 50 x ESET
DEEK
Atal honen ponderazioa, guztira: 50 puntu.
b) Balio-iritzien bidez aplikatzekoak diren irizpideak:
- Txostena eta metodologia: Preskripzio teknikoen pleguko edukian oinarrituz, eskaintza teknikoa oso-osorik baloratuko da, bai lanen helburuarekin loturako garapen kontzeptualaren ikuspegitik eta bai ikuspegi tekniko eta metodologikotik, lanei osotasunik handiena eman diezaien. Ponderazioa: 40 puntu.
- Lan egitaraua. Alderdi programatikoak baloratuko dira: lanaren faseak, lehentasun irizpideak, jardueren koordinazioa eta dedikazio denboren izendapen portzentuala. Ponderazioa: 10 puntu.
Atal honen ponderazioa, guztira: 50 puntu.
11.- Iragarkien gastuak: esleipendunak ordaindu beharko ditu.
12.- Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: 2010eko urtarrilaren 27a.
13.- Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo agiriak eskuratzeko informatika-ataria edo web orria: www.contratacion.info (kontratatzailearen profila).
Vitoria-Gasteiz, 2010eko urtarrilaren 27a.
Ondare eta Kontratazioko zuzendaria,
IGNACIO MARÍA ALDAY RUIZ.
RSS