Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

34. zk., 2010eko otsailaren 19a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Ekonomia eta Ogasun Saila
886

LEHIAKETA. Iragarkia, Eustatena, «Familiako gastua: familia-aurrekontuak izeneko estatistika-eragiketaren prestakuntza, informazio-bilketa, kodifikazioa, grabazioa eta balioztatzea» helburu dituen kontratua esleitu dela argitara ematen duena (Espedientea: 01/2010).

1.- Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Euskal Estatistika Erakundearen (Eustat) Zuzendaritza Nagusia.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Eustat, Euskal Estatistika Erakundearen Arlo Juridiko Administratiboa.

c) Espediente-zenbakia: 01/2010.

2.- Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: «Familiako gastua: familia-aurrekontuak» izeneko estatistika-eragiketaren prestakuntza, informazio-bilketa, kodifikazioa grabazioa eta balioztatzea.

b) Loteak eta kopurua: ez.

c) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.

d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: 2010eko urtarrilaren 1ean hasiko da, eta 2011ko urtarrilaren 21ean amaitu.

3.- Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: mugatua.

c) Esleitzeko era: eskaintzarik merkeena.

4.- Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua 425.000 eurokoa da, BEZa barne (366.379,31 euro + 58.620,69 euroko BEZa), honako urtealdi hauetan banatuta:

- 2010. urtea: 392.308 euro, BEZa barne (338.196,55 euro + 54.111,45 euro BEZarenak).

- 2011. urtea: 32.692 euro, BEZa barne (28.182,76 euro + 4.509,24 euro BEZarenak).

5.- Esleipena.

a) Eguna: 2009-12-31.

b) Kontratista: Araldi SL.

c) Esleipenaren zenbatekoa.

Esleipen-zenbateko garbia 402.520 eurokoa da, BEZa barne (347.000 euro + 55.520 euroko BEZa), honako urtealdi hauetan banatuta:

- 2010. urtea: 380.621,24 euro, BEZa barne (328.121,76 euro + 52.499,48 euro BEZarenak).

- 2011. urtea: 21.898,76 euro, BEZa barne (18.878,24 euro + 3.020,52 euro BEZarenak).

Vitoria-Gasteiz, 2010eko urtarrilaren 13a.

Zuzendariaren ordez izenpetua, Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadístikaren egitura organikoa ezartzen duen urtarrilaren 25eko 12/2000 Dekretuaren 3.3 eta 5. artikuluetan ezarritakoaren indarrez (2000ko urtarrilaren 28ko EHAA, 19. zenbakia).

Koordinazio Tekniko eta Zabalkundeko zuzendariordea,

CRISTINA PRADO VALLE.


Azterketa dokumentala