Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

34. zk., 2010eko otsailaren 19a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 Zenbakiko Epaitegia
885

EDIKTUA, desahuzioari buruzko 473/09 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegian, Josefa Viana Díaz de Argandoñak eskatuta, desahuzioari buruzko 473/09 hitzezko judizioaren prozedura bideratu da Mikaldi SLren aurka, kontratu partikularrak direla-eta. Judizio horren prozeduraren gainean epaia eman da. Hona idazpurua eta epaitza, kopiatuta:

EPAITZA

Onetsi egiten dut Beltrán Arteche prokuradore jaunak ordezkatzen duen Josefa Viana Díaz de Argandoña andreak jarritako demanda, eta horrenbestez, auzi-jartzaileak eta demandatutako merkataritza-sozietateak 1997ko maiatzaren 1ean sinatu zuten errentamendu-kontratua suntsitutzat jotzen dut.

Mikaldi SL merkataritza-sozietate demandatuak libre eta auzi-jartzailearen esku utzi beharko du errentan hartutako etxebizitza, 2010eko otsailaren 26a baino lehen; izan ere, halaxe adierazi baitzitzaion zitazioan; eta hala egiten ez badu, ohartarazten zaio bide judizialetik kaleratua izango dela.

Demanda horrekin metatutakoa kontuan hartuz, demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari 2.646 euro ordaintzera, bai eta data honetatik hasita errentan hartutako etxebizitza auzi-jartzailearen esku utzi bitartean sortutako errentak eta errentari erantsitako kopuruak ordaintzera ere.

Kopuru horrek Kode Zibilaren 1108. artikuluan aurreikusitako interesa sortuko du, zitaziotik judiziora bitartekoa. Eta Prozedura Zibileko Legearen 576. artikuluan ezarritakoa ere bai, epaia ematen denetik guztiz ordaindu arte. Sortuz doazenak sortzapen horren datatik harakoak izango dira.

Kostuak alderdi demandatuari ezartzen zaizkio.

Ebazpen honen aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke Arabako Probintzia Auzitegian, jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera bost eguneko epean.

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua egin beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailu kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 0012 0000 22 047309. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa aurkeztean egiaztatu beharko da kontsignazioa (BJLOko 15. xg.).

Errekurritzeko gordailua egitetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Mikaldi SL demandatuari behar bezala jakinarazteko balio dezan egin eta sinatzen dut hau, Vitoria-Gasteizen, bi mila eta hamarreko urtarrilaren hogeita batean.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala