
34. zk., 2010eko otsailaren 19a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Justizia Administrazioa
Tolosako Instrukzioko 1 Zenbakiko Epaitegia
883
EDIKTUA, 19/09 berehalako falta-judizioaren ondoriozkoa.
Nik, Nekane Eskisabel Polancok, Tolosako (Gipuzkoa) Instrukzioko 1 zenbakiko Epaitegiko idazkari naizen aldetik,
Fede eta lekukotza ematen dut honetaz:
19/09 falta-judizioan epaia eman dela, zeinaren idazpurua eta epaitza ondoko hauek baitira:
84/2009 EPAIA
Tolosa, bi mila eta bederatziko irailaren hamaseia.
Noemí Mañueco Boto andreak, Tolosako Lehen Auzialdiko Epaitegiko epaile denak, ikusi ditu 19/09 berehalako falta-judizioaren auto hauek. Lesio-falta bat dela-eta bideratu dira, Fouad Hajraqui jaunaren kontra bideratu ere. Autoetan Ministerio Fiskala ere alderdi izan da, akzio publiko gisa.
EPAITZA
Auto hauetan egozten zaion faltatik absolbitu egiten dut Fouad Hajraqui jauna, eta kostuak ofiziozkotzat jotzen ditut.
Epai honen aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke Gipuzkoako Probintzia Auzitegian, ebazpen honen jakinarazpena egin eta bost eguneko epean, instrukzioko epaitegi honi idatziz zuzenduta.
Horrela, bada, epai honen bidez, behin betiko epaituz, auzialdi honetan hauxe erabaki, agindu eta izenpetu dut.
Epaia jasota geratzeko, Fouad Hajraqui jaunari epaia jakinarazteko -non dagoen ez dakigunez gero- eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko ematen dut ediktu hau, Tolosan (Gipuzkoa), bi mila eta bederatziko abenduaren hamazazpian.
IDAZKARI JUDIZIALA.
RSS