
34. zk., 2010eko otsailaren 19a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Justizia Administrazioa
Getxoko Lehen Auzialdiko 5 Zenbakiko Epaitegia
882
EDIKTUA, zenbatekoak itzuli beharraz bideratutako 634/08 prozeduraren ondoriozkoa.
JAKINARAZPEN-ZEDULA
Getxoko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegian bideratutako 634/08 prozedura arruntean, zein Artazagane kaleko (Leioa) 23., 24., 25., 26. eta 27. zenbakietako etxeen jabe-erkideak Ángeles Prades Pedrozaren aurka aurkeztu baitzen, epaia eman da, epaitzak honako hau dioena:
Auzitegietako prokuradore Xavier Núñez Iruetak -Artazagane kaleko (Leioa) 23., 24., 25., 26. eta 27. zenbakietako etxeen jabe erkidearen ordez eta izenean- Ángeles Prades Pedrozaren aurka aurkeztutako demandaren uziak oso-osorik baietsita, demandatua kondenatzen dut demanda egileari 6.050 euro ordaintzera. Prozesuko kostuak Ángeles Prades Predolari ezartzen zaizkio beren beregi.
Ebazpen hau ez da irmoa eta bere aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke, epaitegi honetan. Horretarako epea bost egunekoa izango da, ebazpena jakinarazten den egunetik aurrera.
Eraman bedi jatorrizkoa epaien liburura.
Argitalpena.- Epai hori, epaiari dagokion egunean jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, ediktu hau eman zuen epaile berberak eman, irakurri, sinatu eta argitaratu du. Fede ematen dut.
Eta demandatua den Ángeles Prades Pedrolari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut hau, Getxon (Bizkaia), bi mila eta bederatziko abenduaren bederatzian.
IDAZKARIA.
RSS