Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

34. zk., 2010eko otsailaren 19a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Getxoko Lehen Auzialdiko 2 Zenbakiko Epaitegia
881

EDIKTUA, ordainketak ez egiteagatiko desahuzioari eta errentak erreklamatzeari buruz bideratutako 24/09 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Getxoko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia (Bizkaia).

Judizioa: desahuzioaren gaineko hitzezko judizioa. 24/09.

Demandatzailea: Maria Dolores Cotelo Jaureguizar.

Abokatua: Jose Ramon Pascual Diaz.

Prokuradorea: Beatriz Otero Mendiguren.

Demandatua: Javier Sanz González.

Gaia: ez ordaintzeagatiko desahuzioa eta diru-zenbatekoa erreklamatzea.

Judizio horretan epaia eman da eta bere idazpuruak eta epaitzak ondokoa diote, hitzez hitz:

145/09 EPAIA

Getxo, bi mila eta bederatziko urriaren hamalaua.

Getxoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegiko epaile magistratu Maria Simonet Quelle Cotok ikusi ditu epaitegi honetan bideratu diren ahozko judiziorako autoak (24/09 prozedura). Maria Dolores Cotelo Jaureguizarrek eskatuta bideratu dira auto horiek (Otero Mendiguren prokuradoreak ordezkatuta, eta José Ramón Pascual Díaz letratuak lagunduta), hain justu ere, auzi-ihesean den Javier Sanz González demandatuaren aurka.

EPAITZA

Maria Dolores Cotelo Jaureguizar auzi-jartzailearen prozesu-ordezkariak Javier Sanz González demandatuaren aurka aurkeztu duen demanda onetsi egin dudanez, alderdiak lotzen zituen errentamendu-kontratua suntsitzea erabaki dut, errentak ez direlako ordaindu. Lokala Getxon dago: Telletxe kaleko 1 «A» ataria, beheko solairua, 1. esk. Lokal hori uztera kondenatzen dut alderdi demandatua (aurrez atera egin beharko ditu lokaletik bereak diren gauzak) eta ohartarazten diot, gainera, hala egiten ez badu, bota egingo dutela bertatik, 2009ko azaroaren 25ean, goizeko 10:15ean. Auzi-jartzaileari 20.250 euro ordaintzera kondenatzen dut alderdi demandatua, horixe baita errentak ez ordaintzeagatik sortu den zorra. Horretaz gain, Bizkaiko Foru Ogasunari 3.672,54 euro ordaindu behar dizkio, kitatu gabeko atxikipenengatik, eta erreklamazio judiziala aurkeztu zen egunetik epai hau eman arte sortutako legezko interesak ere ordaindu beharko ditu. Prozedura honetan eragindako kostuak ere alderdi demandatuari ezartzen zaizkio.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei. Ebazpen honen aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke bost eguneko epearen barruan, jakinarazten den egunetik aurrera. Epaitegi honen aurrean prestatuko da eta horren ardura Bizkaiko Probintzia Auzitegiak izango du, PZLan aurreikusitako moduan.

Horrela, bada, ebazpen honen bidez epaituz, lehen auzialdian honako hau erabaki, agindu eta izenpetu dut.

Javier Sanz Gonzalez demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak Bizkaiko Probintzia Auzitegian.

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, ez da adieraziko hauxe besterik: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta ebazpenaren zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua egin beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailu kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4767 0000 22 0024 09. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa aurkeztean egiaztatu beharko da kontsignazioa (BJLOko 15. xg.).

Errekurritzeko gordailua egitetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa epaitegi honetako idazkaritzan dago, interesdunaren eskura.

Getxo (Bizkaia), 2009ko abenduaren 17a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala