Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

34. zk., 2010eko otsailaren 19a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 6 Zenbakiko Epaitegia
880

EDIKTUA, ohiko betearazpen-demandari buruz bideratutako 388/09 prozeduraren ondoriozkoa.

Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: titulu ez-judiziala betearaztea. 388/09.

Alderdi demandatzailea: Banco Bilbao Vizcaya Argentaria SA.

Alderdi demandatua: Jose Javier Tovar Perol.

Gaia: betearazpen arrunterako demanda.

Aipatutako judizioan ebazpena eman da. Hona ebazpen horren testua:

PROBIDENTZIA

Epaia ematen duen magistratua: Aurora Elosegui Sotos andrea.

Lekua: Donostia-San Sebastián.

Eguna: bi mila eta bederatziko azaroaren hogeita bosta.

1.- Honen aurreko ofizioak behar bezala bete ditu Donostiako Udaltzaingoak eta Erregistro Kontsultako Zerbitzuak. Erants bekizkio autoak.

2.- Erants bekio prozedurari honen aurreko idazkia -prokuradore Aranguren Letamendiak aurkeztutakoa-, non, apirilaren 3ko autoa jakinaraztea ezinezkoa gertatu, betearazpena agindu eta ordainketa errekeritu denez, hori praktikan jartzea eskatzen baitu -pertsonalki- ediktuen bidez.

3.- Postaz edo bizilekuan bertan demandatuari ediktua jakinarazteko ahaleginak egin diren arren, ezin izan da jakin bere gaurko egoitza edo bizilekua; beraz, Prozedura Zibileko 1/2000 Legeren (PZLb) 156.4 eta 164. artikuluek xedatzen dutenez, ediktu baten bidez jakinarazi eta epatuko da Jose Javier Tovar Perol jauna, epaitegi honetako iragarki taulan 10 eguneko epean jarriko dena.

4.- Eskatutakoaren arabera prokuradore Aranguren Letamendiaren eskuetan jar bedi erabakitako ediktua, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratze aldera.

Inpugnatzeko modua: epaitegi honetan aurkeztu beharreko errekurtso bidez; hala ere, inpugnatu arren, erabakitakoa bete egingo da. Errekurtsoa idatziz aurkeztu beharko da, bost egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera, eta errekurtsogilearen iritziz izandako arau-haustea zehaztu beharko da. Betekizun horiek betetzen ez badira, ez da errekurtsoa onartuko (PZLb-ren 451. eta 452. artikuluak).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 25 euroko gordailua egin beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Kontsignazio eta Gordailuen kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 1892-0000-00-0388-09. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 00-Berraztertzea). Errekurtsoa aurkeztean egiaztatu beharko da kontsignazioa (BJLOko 15. XG).

Errekurritzeko gordailua egitetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Epaileak ebatzi eta sinatu du. Fede ematen dut.

Ondorio horietarako, apirilaren 3ko honako auto hau jakinarazten da:

AUTOA

Epailea: Aurora Elosegui Sotos andrea.

Lekua: Donostia-San Sebastián.

Eguna: bi mila eta bederatziko apirilaren hirua.

AURREKARIAK

Bakarra.- Aranguren Letamendia prokuradoreak Banco Bilbao Vizcaya Argentaria SAren izenean eta ordez demanda bat aurkeztu du, Jose Javier Tovar Terol jaunaren aurkako betearazteko agindua eman dadin, titulu betearazle honetan oinarriturik:

Titulo-mota: Mailegu-poliza pertsonala.

Eguna: 2006ko maiatzaren 19a.

Zenbakia: 0182-0303-062-0001150.

Betearazlea: Banco Bilbao Vizcaya Argentaria SA.

Betearazpenpekoa: Jose Javier Tovar Perol.

Erreklamatutako zenbatekoa:

Nagusia: 24.624,67 euro.

Interes, gastu eta kostuetarako, jakinda kitapena ere izan dezakeela: 7.300 euro.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.- Aurreko demanda aztertu da, eta kontuan hartuta aurkeztutako zehaztasunak eta agiriak, uste da alderdi betearazleak betetzen dituela prozesuko postulazio-, ordezkaritza- eta gaitasun-baldintzak, beharrezkoak baitira judiziora agertzeko. Hala agintzen da Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 6., 7., 23., 31., 538. eta 539. artikuluetan (PZLb).

Bigarrena.- Ikusi dira demandan adierazitako uziak. Epaitegi honek badu jurisdikziorik eta eskumen objektiborik uzi horietaz arduratzeko, aipatu lege prozesaleko 36., 45. eta 545. artikuluekin bat etorriz; lurraldeari dagokionez ere eskumena du, 50. artikulua aplikatuta.

Hirugarrena.- Aurkeztu den tituluak betearazpena egitea dakar, Prozedura Zibileko Lege berriaren 517. artikuluko 1. paragrafoko 5. zenbakian ezarritakoaren arabera. Erreklamatu eta zehaztu den zenbatekoa, 300 eurotik (50.000 pezeta)gorakoa da, PZLb-ren 520. eta 572. artikuluetan eskatzen den moduan.

Laugarrena.- Demandak PZLb-ren 549. artikuluak eskatzen dituen betekizunak konplitzen ditu; 550. artikuluan eskatzen diren agiriak aurkeztu dira; Prozedura Zibileko Lege berriaren 551. artikuluan agintzen den moduan, baldintza eta betekizun prozesalak badaude; titulu betearazleak ez du inolako irregulartasun formalik; eta azkenik, eskatzen diren betearazpen-egintzak haren izaera eta edukiarekin bat datoz. Horiek kontuan hartuta, beraz, bidezkoa da betearazpena eskatutako moduan abiaraztea. Ordaintzeko errekerimendua egingo zaio, PZLb-ren 581.2 artikuluak salbuesten duen titulu bat ez denez gero.

Interesei eta kostuei dagokienez, erreklamatutakoak ez du gainditzen 575.1 artikuluan ezarritako muga.

Bosgarrena.- Betearazleak nahi dituen ikerketa-neurriak eska ditzake demandan, lege horretako 590. artikuluan ezarritakoaren babesean; betiere, labur azaldu beharko du zein arrazoi dituen, kasu honetan gertatzen den bezala, dagokion entitateak, erakundeak, erregistroak edo pertsonak betearaziaren ondareari buruzko informazioa duela uste izateko, eta betearazleak bere kabuz edo prokuradorearen bitartez ezin dituela eskuratu uste izateko. Neurri horiek berehala gauzatu daitezke, 554.2 artikuluan azarritakoaren arabera, nahiz eta ordainketa-errekerimendua egin beharko den, betearazleak justifikatzen badu ondasunak aurkitzeko eta ikertzeko atzerapenik egonez gero betearazpenaren xede ona zapuztu daitekeela; eta ondo justifikatzen du hori.

XEDAPENAK

1.- Ahalaren kopia, agiriak eta kopiak aurkeztu ostean, Aranguren Letamendia prokuradorea alderditzat jotzen da, Banco Bilbao Vizcaya Argentaria, SAren ordezkari gisa, izan ere, hori egiaztaturik baitu.

2.- Alderdi betearazlea den Banco Bilbao Vizcaya Argentaria SA entitateak eskatuta, ondoren adierazten diren zenbatekoak betearazteko agintzen zaio alderdi betearazia den Jose Javier Tovar Terol jaunari:

Nagusia: 24.624,67 euro.

Interes, gastu eta kostuetarako, jakinda kitapena ere izan dezakeela: 7.300 euro.

3.- Eska bekio zordunari, tronkoa eta sortutako interesak ordain ditzan egintzan.

4.- Demanda idazkian eskatutakoarekin bat etorriz, idazki horretan adierazitako ondasun higiezina bahitzen da modu prebentiboan, zenbatean eta, betearazpena agintzen den zenbatekoari aurre egiteko bestean, hau da: ordaindutako tronkoari (24.624,67 euro) dagokiona, gehi interes, gastu eta prozedura honetako kostuak (7.300 euro) ordaintzeko behin-behinean jarritako zenbatekoa.

* Beheko solairuko etxea, eta beste bat horren gainean (Kale nagusia, 7, Berrioplano). Iruñako 3 zenbakiko Jabetza Erregistroan inskribatuta: 3667 liburukia, 16 liburua, 1111 finka.

Aipatu ondasun higiezinaren gainean sortutako bahituraren aurreneurrizko idatzoharra egitea agindu da Iruñako 3 zenbakiko Jabetza Erregistroan. Agindua bikoiztuta bidali zaio erregistratzaileari eta agindu horri ebazpen hau atxiki zaio, erregistro-ondorioetarako irmoa dela jasoz.

PZLb-ko 629.1 artikuluan agindutakoaren arabera, igor bedi faxez agindu hau Jabetzako Erregistrora, eta eman bekio aldeari Hipoteka Erregelamenduko 418.5 artikuluko edukiaren berri.

5.- Betearazpenpekoaren ondarea ikertzeari dagokionez, bidal bekio ofizioa Erregistroko Kontsulta Zerbitzuari, haren ondasunak iker ditzaten.

6.- Alderdiei jakinaraz bekie prozesu hau gauzatzen den bitartean helbidea aldatzen badute, epaitegi honetan jakinarazi beharko dutela, Prozedura Zibilaren Lege berriaren 155.5 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz (PZLb).

7.- Jakinaraz bekio ebazpen hau alderdi betearaziari, eta betearazpen-demandaren eta erantsitako agirien kopiak entregatu, epatzerik eta zitaziorik egin gabe, hain justu ere, edozein unetan betearazpenean azaltzeko aukera izan dezan.

Ebazpen hau irmoa da, eta horren aurka ez dago errekurtsorik aurkezterik (PZLb, 551.2 artikulua). Hala ere, abiarazi den betearazpenaren aurka egin dezake zordunak, auto hau jakinarazten den egunaren ondoko hamar eguneko epean.

Epaileak ebatzi eta sinatu du. Fede ematen dut.

Eskatzen direnak: Jose Javier Tovar Terol zordunari, errekerimendu egintzan tronkoaren zenbatekoa (24.624,67 euro) ordain dezan, gehi prozedura honetan eragindako interesak, gastu eta interesetarako 7.300 euro jarriz behin-behinean.

Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeko 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, epaileak, 2009ko azaroaren 25eko Probidentziaren bidez, epaitegiko iragarki-oholean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu hau argitaratzea ebatzi du, epaia jakinarazteko apirilaren 3ko eginbidea eta ordainketa errekerimendua burutzeko.

Donostia-San Sebastián, 2009ko azaroaren 25a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala