Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

34. zk., 2010eko otsailaren 19a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Bilboko Lehen Auzialdiko 12 Zenbakiko Epaitegia
879

EDIKTUA, desahuzioari buruzko 155/09 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Bilboko Lehen Auzialdiko 12 zenbakiko Epaitegian, Fermín Sanz Bilbaok eskatuta, 155/09 hitzezko judizioa bideratu da, Gerardo Jodar Regaño eta Sociedad Limitada Global delakoaren aurka, ordainketak ez egiteagatiko desahuzioa dela-eta, eta horren gaineko epaia eta kostuen tasazioa eman da, zeinaren idazpurua eta epaitza ondokoak baitira:

87/09 EPAIA

Bilbao, 2009ko martxoaren 31.

Bilboko eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 12 zenbakiko Epaitegiko epaile magistratu Teresa Peña Rodríguez andreak ikusi ditu 155/09 Desahuzioko Hitzezko Judizioaren gaineko autoak, zeinek epaitegi honetan bideratu baitira Sanz Bilbaok -prokuradore Inmaculada Frade Fuentesek ordezkatuta- Global Teracom SL merkataritza konpainiaren eta Gerardo Jodar Regañaren aurka aurkeztutako demandaren ondorioz.

AURREKARIAK

Lehenengoa.- Auzitegietako prokuradore Inmaculada Frade Fuentesek -Fermín Sanz Bilbaoren ordez eta izenean- desahuzio judizioko demanda aurkeztu zuen -ez ordaintzeagatik eta errentak erreklamatuz- Global Teracom SL merkataritza konpainiaren eta Gerardo Jodar Regaño jaunaren aurka.

Bigarrena.- Izapideak egiteko onartu ondoren demanda, alderdiei zitazioa egin zitzaien 2009ko martxoaren 30ean egingo zen judizioaren ekitaldirako. Ekitaldia auzi-jartzailearekin bakarrik egin zen.

Hirugarrena.- Alderdi demandatua ez zen agertu, eta legez ezarritako moduan pertsonatu gabe zegoenez, prozesuan auzi-iheslaritzat jo zen.

EPAITZA

Auzitegietako prokuradore Inmaculada Frade Fuentesek -Fermín Sanz Bilbaoren ordez eta izenean- aurkeztutako demanda oso-osorik baietsita, bertan behera gelditzen da higiezinaren errentamendu kontratua, hain zuzen ere 2 zenbakiko etxeko beheko solairuarena (Elorrieta plaza), zeina, plazatik begiratuta, atariaren eskuinetara baitago. Artxiboko 1556 liburukian, 33 orrian dago inskribatuta, 96 liburuan, Deusto-Bko 6975 finkan, lehenengo inskripzioa. Alderdi demandatuak -Global Teraco SL merkataritza konpainia eta Gerardo Jodar Regaño auzi iheslariak- kondenatzen ditut hiru mila seiehun eta hemeretzi euro eta laurogeita hamalau zentimo (3.619,94) eta jaurtitzen denera arte sortzen diren errentak ordaintzera. Halaber, interes gisa ordaindu beharko ditu demanda aurkeztu zenetik sortutako legezko interesak, baita urteko interesak ere -diruaren legezko interesa bi puntu gehituta-, lehen auzialdian emandako epaiaren egunetik aurrera. Horretaz gain, demandatuari berariaz ezartzen zaizkio kostuak.

Prozedura Zibilari buruzko Legearen 457. artikuluarekin bat, epai honen kontra apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke: epaitegi honetan aurkeztu beharko da idazkia, bost eguneko epean, jakinarazten den egunetik hasita; bertan, zein ebazpen apelatzen den eta zein erabaki inpugnatzen den adierazi beharko da.

Legezko bideari jarraituz alderdiei jakinaraziko zaien nire epai honen bidez eman, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena.- Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, magistratu-epaileak -epaia eman zuen berberak- eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari judiziala naizenez, horren guztiaren fede ematen dut, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta bederatziko martxoaren hogeita hamaikan.

Eta demandatua den Gerardo Jodar Regañori behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan eman eta sinatzen dut hau, Bilbaon (Bizkaia), bi mila eta bederatziko abenduaren bederatzian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala