Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

34. zk., 2010eko otsailaren 19a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 1 Zenbakiko Epaitegia
878

EDIKTUA, 555/08 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Barakaldoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 555/08 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Santander Consumer EFC SA.

Abokatua.

Prokuradorea: Maria Teresa Lapresa Villandiego.

Demandatua: Juan Pereira Rodríguez.

Gaia: diru-zenbatekoa erreklamatzea.

Judizio horretan epaia eman da. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Baietsi egin dut Teresa Lapresa prokuradoreak Santander Consumer Establecimiento izenekoaren izenean eta ordez aurkeztu duen demanda, Juan Pereira Rodríguezen aurkakoa. Hori dela eta, demandatua kondenatzen auzi-jartzaileari 9.471,28 euro ordaintzera, gehi kopuru horren legezko interesak, obligazioaren muga-egunaren biharamunetik hasita. Kondenatzen dut, orobat, prozedura honen kostuak ordaintzera.

Epai honen aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke Bizkaiko Probintzia Auzitegian, hain justu ere, epaitegi honetan, bost eguneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera.

Eta epai hau eman, agindu eta sinatu egiten dut. Bestalde, epai honen ziurtagiri bat egingo da, jarduketekin batera jartzeko.

Juan Pereira Rodríguez demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa jar dezake demandatu auzi-iheslariak Bizkaiko Probintzia Auzitegian.

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, hauxe besterik ez da adieraziko: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta ebazpenaren zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua egin beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailu kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4680.0000.04.0555.08. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa aurkeztean egiaztatu beharko da kontsignazioa (BJLOko 15. xg.).

Errekurritzeko gordailua egitetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntzarako eskubidea aitortua dutenak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa epaitegi honetako idazkaritzan dago, interesdunaren eskura.

Barakaldo (Bizkaia), 2009ko abenduaren 18a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala