Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

34. zk., 2010eko otsailaren 19a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Kultura Saila
877

AGINDUA, 2009ko abenduaren 18koa, Kulturako sailburuarena, Euskadiko Ondare Arkitektoniko Monumentalaren Aholku Batzordeko zenbait bokalen kargu-uztea formalizatzeko, bokal berriak izendatzeko eta Batzordearen osaera zehazteko dena.

Euskal Kultura Ondarearen uztailaren 3ko 7/1990 Legeak 6. artikuluan xedatzen duenaren arabera, bertan arautzen diren arloei buruzko aholkua emateko behar diren organo aholku-emaileak sortu ahal izango ditu Eusko Jaurlaritzak.

Ondorioz, urriaren 23ko 284/1990 Dekretuaren bidez, Euskadiko Ondare Arkitektoniko Monumentalaren Aholku Batzordea sortzea eta horren egitura eta funtzionamendua finkatzea erabaki zen. Aipatu dekretuaren 2.c artikuluaren arabera, hauek izango dira batzordeko kideak: hiru foru-aldundietako ordezkariak, bakoitzetik bat; eta Kultura Ondarearen Zuzendaritzak izendatutako kideak, gutxienez hiru eta gehienez zortzi.

Eta dekretuaren 3.1 artikuluarekin bat etorriz, batzorde horretako bokalen karguaren iraupena bi urtekoa izango da.

Bokalak azkenekoz izendatu zirenetik (Kulturako sailburuaren 2007ko azaroaren 15eko Aginduan), aurreko lerroaldean aipaturiko epea igaro denez, aurkeztu diren proposamenak ikusita eta urriaren 23ko 284/1990 Dekretuaren 2.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz, hauxe

EBATZI DUT:

Lehenengoa.- Euskadiko Ondare Arkitektoniko Monumentalaren Aholku Batzordeko bokal hauen kargu-uztea formalizatzea, horretarako ezarritako epea bukatu delako:

- Juan Ignacio Lasagabaster Gómez jauna, Arabako Foru Aldundiaren ordezkaria.

- Andoni Iturbe Amorebieta jauna, Bizkaiko Foru Aldundiaren ordezkaria.

- M.ª Pilar Azurmendi Etxegarai andrea, Gipuzkoako Foru Aldundiaren ordezkaria.

- Francisco de León Molina jauna.

- Agustín Azkarate Garai-Olaun jauna.

- Juán Ramón Lombera García jauna.

- Joseba Andoni Apraiz Ormaza jauna.

- Juan Bautista Mendizabal Juaristi jauna, Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Kultura Ondarearen Zuzendaritzak izendatua.

Bigarrena.- Euskadiko Ondare Arkitektoniko Monumentalaren Aholku Batzordeko bokal ondorengo pertsonak izendatzea:

- Javier Olmeda Almendros jauna, Arabako Foru Aldundiaren ordezkari gisa eta hark proposatuta.

- Andoni Iturbe Amorebieta jauna, Bizkaiko Foru Aldundiaren ordezkari gisa eta hark proposatuta.

- M.ª Pilar Azurmendi Etxegarai andrea, Gipuzkoako Foru Aldundiaren ordezkari gisa eta hark proposatuta.

- Francisco de León Molina jauna.

- Agustín Azkarate Garai-Olaun jauna.

- Juan Ramón Lombera García jauna.

- Juan Ignacio Lasagabaster Gómez jauna.

- José María Cazalis Eiguren jauna.

- Alfonso Sanz Araujo jauna, Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Kultura Ondarearen Zuzendaritzak proposatuta.

Hirugarrena.- Euskadiko Ondare Arkitektoniko Monumentalaren Aholku Batzordea bederatzi (9) bokalek osatuko dute, horietako sei (6) Eusko Jaurlaritzako Kultura Ondarearen Zuzendaritzak izendatuko ditu. Horrek ez du esan nahi, ordea, gehiengora iristeko falta direnak gerora izendatuko ez dituenik.

Laugarrena.- Interesdun guztiei honen berri ematea eta agindu hau Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratzea, herritar orok ezagut dezan.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.- Administrazio-bidea amaitzen duen agindu honen aurka, interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa jar diezaiokete Kulturako sailburuari hilabeteko epean; bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salan bi hilabeteko epean, agindua argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita.

Bigarrena.- Agindu hau argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko abenduaren 18a.

Kulturako sailburua,

MARÍA BLANCA URGELL LÁZARO.


Azterketa dokumentala