Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

34. zk., 2010eko otsailaren 19a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Osasun eta Kontsumo Saila
875

EBAZPENA, 2010eko urtarrilaren 21ekoa, Basurtuko Ospitaleko zuzendari kudeatzailearena, Basurtuko Ospitaleko Kontratazio Mahaiaren eraketa aldatzen duena.

1998ko apirilaren 14an sortu zen Basurtuko Ospitaleari atxikitako Kontratazio Mahaia, hain zuzen ere, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko estatutuak ezartzeari buruzko azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuko 20.4 artikulua aplikatuz, zeinen helburua baita kontratazio organoaren laguntza-eginkizunez baliatzea kontratuen esleipenetan, urriaren 30eko Sektore Publikoaren Kontratuei buruzko 30/2007 Legearen 295. artikuluaren aurreikuspenen arabera.

Ospitale horretan izandako langile-aldaketak ikusita, eta legez eman zaizkidan ahalmenak baliatuz,

EBATZI DUT:

Lehenengoa.- Olga Bordagaray Amírola andrea Kontratazio Mahaiko batzordekide idazkari ordezkoaren kargutik kentzea.

Bigarrena.- Carmen Fortes Montilla andrea Kontratazio Mahaiko batzordekide idazkari ordezko izendatzea.

Hirugarrena.- Hemendik aurrera, Kontratazio Mahaia honela eratuko dela iragartzea:

Lehendakaria:

Titularra: Koldo Mezkorta Etxaurren - Ospitaleko Ekonomia Kudeaketako zuzendaria.

Ordezkoa: Nicolás Guerra Zaldúa - Medikuntzako zuzendaria.

1. batzordekidea:

Titularra: Pilar Regúlez Ariño - Medikuntzako zuzendariordea.

Ordezkoa: Isabel Zuazo Ocamica - Erizaintzako zuzendariordea.

2. batzordekidea:

Titularra: María Marticorena Osés.

Ordezkoa: Alberto Mezkorta Etxaurren.

Batzordekide idazkaria:

Titularra: Vicente Urízar Barandiarán.

Ordezkoa: Carmen Fortes Montilla.

Bilbao, 2010eko urtarrilaren 21a.

Basurtuko Ospitaleko zuzendari kudeatzailea,

JULEN BALLESTERO ZÁRRAGA.


Azterketa dokumentala