Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

34. zk., 2010eko otsailaren 19a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Osasun eta Kontsumo Saila
874

274/2010 EBAZPENA, urtarrilaren 20koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Larreagaburuko Lehen Mailako Arretako Unitatea sortzeko dena (Bizkaiko Osasun Barrutia, Bilboko Osasun Eskualdea).

Uztailaren 23ko 195/1996 Dekretuaren bidez, Lehen Mailako Arretarako Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuari atxikitako baliabideen antolamendu-egitura onartu zen; dekretu horren 7 artikuluaren arabera, Lehen Mailako Arreta Unitateak asistentzia antolatzeko unitateak dira eta asistentzia-prozesuaren efizientziari, kalitateari eta eraginkortasunari begira diharduten pertsonek, zerbitzuek, teknologiek eta azpiegiturek osatzen dituzte.

Aipatutako dekretuaren 7.5 artikuluak dio unitate horiek, oro har, Lehen Mailako Arretako Zentroei egokituko zaizkiela, nahiz eta, Eskualde bakoitzaren barne-tamainaren eta -egituraren arabera, Barruti zehatz batzuetarako Lehen Mailako Arretako Unitateak ezarri ahal izango diren.

Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legea ikusirik, «Osakidetza-Servicio Vasco de Salud» Ente Publikoaren Estatutuak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak legez emandako ahalmenak baliatuta, eta aplikatu beharreko gainerako xedapenak kontuan hartuta, Zuzendaritza Nagusi honek hau

EBATZI DU:

Lehenengoa.- Larreagaburuko Lehen Mailako Arretako Unitatea sortzea onartzea (Bizkaiko Osasun Barrutia, Bilboko Osasun Eskualdea), ebazpen honen eranskinean zehaztutako moduan.

Bigarrena.- Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

Hirugarrena.- Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak xedatutakoaren ildotik (lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen).

Vitoria-Gasteiz, 2009ko urtarrilaren 20a.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia,

JULIÁN PÉREZ GIL.

ERANSKINA

Lehen Mailako Arretako Unitatearen izena: Larreagaburu.

Lehen Mailako Arreta Zentroa: Larreagaburu.

Udalerria: Bilbao.

Lurralde Historikoa: Bizkaia.


Azterketa dokumentala