
34. zk., 2010eko otsailaren 19a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
873
EBAZPENA, 2009ko abenduaren 1ekoa, Enplegu, Prestakuntza eta Gizarteratzeko sailburuordearena, zeinen bidez jakinarazten baita 2009an laguntza batzuk finantzatzeko aurreikusitako gehienezko kopuru orokorrean egindako aldaketa. Laguntza horiek Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2009ko ekainaren 17ko Aginduan jasota zeuden. Agindu haren bidez arautzen dira Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte-ekonomiako enpresetan laguntza teknikoa emateko laguntzak.
Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte ekonomiako enpresetan laguntza teknikoa emateko diru-laguntzak arautzen dituen 2009ko ekainaren 17ko Aginduaren 14.1 artikuluan adierazten zen kredituen guztizko zenbatekoa:
- 2008. urterako gehienez bostehun eta berrogeita lau mila ehun eta hogeita hamar euro (544.130) bideratuko dira, honela banatuta: berrehun eta hamazazpi mila seiehun eta berrogeita hamabi euroko (217.652) ordainketa-kreditua 2009ko ekitaldirako, eta hirurehun eta hogeita sei mila laurehun eta hirurogeita hamazortzi euroko (326.478) konpromiso-kreditua 2010eko ekitaldirako.
Diru-laguntzei buruzko aginduaren 14.1 artikuluarekin bat etorriz, orotariko zenbateko hori handitu egin daiteke, unean uneko aurrekontu atxikimenduaren, Enplegu eta Gizarte Gaietako Saileko beste programa batzuk burutzearen ondorio diren aurrekontu erabilgarritasunen edo beste aurrekontu aldaketa batzuk onartzearen arabera. Aldaketa horiek gertatuz gero, Enplegu, Prestakuntza eta Gizarteratzeko sailburuordearen Ebazpenaren bidez argitaratuko dira.
2009/09/15ean, deitutako laguntzak eskuratzeko eskariak aurkezteko epea itxita geratu zen, eta aurkeztutako eskariak erregistratu eta zenbatzeko prozesua hasi zen. Egun hauetan ikusi da gizarte-ekonomiako enpresei laguntza teknikoa emateko laguntzetarako eskatutako kopuruak direla-eta handitu behar dela laguntza horretarako bideratutako kopuru orokorra.
375.000 euro gehiago behar direla uste da. Horietatik 150.000 euro, 2009ko aurrekontu ohikoari dagozkionak; eta beste 225.000 euro, konpromisozko kreditutan 2010eko aurrekonturako.
Bidezkoak diren izapideak egin aurretik, eta kontuan izanda badagoela aurrekontu erabilgarritasuna 2009ko ekainaren 17ko Aginduko 14.1 artikuluan aurreikusitako moduan; eta gehiketa horren ondorioz, Kontrol Ekonomikoko Bulegoak ziurtatu duenez badagoela ordainketa- eta konpromiso-kreditu nahiko eta egokirik horretarako Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontuetan,
EBATZI DUT:
Lehenengoa.- Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte-ekonomiako enpresetan laguntza teknikoa emateko diru-laguntzak arautzen dituen 2009ko ekainaren 17ko Aginduaren 14.1 artikuluan araututako laguntzak finantzatze aldera izendatutako orotariko zenbateko gehienezkoaren aldaketa argitara ematea; eta 375.000 eurotan gehitzea, horietatik 150.000 euro 2009ko aurrekontu ohikorako, eta 225.000 euro konpromisozko kreditutan 2010eko aurrekonturako.
Laguntza horiek 2009ko ekitaldian finantzatze aldera izendatutako dotazio ekonomikoa 919.040 eurokoa da. Horietatik 367.562 euro, 2009ko ekitaldirako ordainketa kreditua da; eta 551.478 euroko konpromisozko kreditua 2010eko ekitaldirako.
Bigarrena.- Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
AZKEN XEDAPENAK
Lehenengoa.- Errekurtsoak.
Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen. Beraz, horren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu, eta biharamunetik aurrera; hala agintzen da Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluan eta hurrengoetan.
Bigarrena.- Ondorioak.
Onartzen denetik aurrera izango ditu ondorioak ebazpen honek.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko abenduaren 1a.
Enplegu, Prestakuntza eta Gizarteratzeko sailburuordea,
JAVIER RUIZ FERNÁNDEZ.
RSS