Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

34. zk., 2010eko otsailaren 19a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
871

39/2010 DEKRETUA, otsailaren 9koa, Euskal Autonomia Erkidegoak Bilboko Portuko Agintaritzaren Administrazio Kontseiluan dituen batzarkideak kendu eta izendatzeko dena.

Estatuko Portuei eta Nabigazio Zibilari buruzko azaroaren 24ko 27/1992 Legea aldatzen duen abenduaren 26ko 62/1997 Legeak interes orokorrekoen artean sailkatutako portuak arautzen ditu. Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez, Bilboko eta Pasaiako portuak sartzen dira interes orokorrekoen artean.

Estatuaren lurraldea antolatzeko modua eta lurralde horretako interes orokorreko portuek autonomia erkidegoetan duten eragin ekonomiko eta sozial handia kontuan hartuta, aipatutako legeak beharrezko neurriak ezartzen ditu erkidegoek portuetako agintaritzaren antolakuntzako egituretan parte-hartze handiagoa izan dezaten. Izan ere, agintaritza-egitura horiek portuak artezten dituzten organoak dira.

Hori dela-eta, abenduaren 26ko 62/1997 Legearen artikulu bakarreko 14. paragrafoak finkatzen duenez, autonomia-erkidegoek ezarriko dute portuetako agintaritzen administrazio-kontseiluak zenbat kidek osatuko dituzten, eta, halaber, autonomia-erkidegoek izendatuko dituzte, administrazio-kontseiluetan ordezkaturiko herri-administrazioek, entitateek eta organismoek proposaturiko kideak, aipatutako 14. paragrafoan finkatu ziren irizpideen arabera.

Aipatutako lege horretan ezarritakoa betetzeko, Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak maiatzaren 5eko 82/1998 Dekretua onartu zuen, hain zuzen ere, Bilboko eta Pasaiako portuetako agintaritzetako lehendakariak eta administrazio-kontseiluetako kideak izendatu eta kentzeko zein prozedurari jarraitu behar zaion eta horretarako eskumena Euskal Autonomia Erkidegoko zein organok duen zehazteko.

Aipatutako dekretuaren 3. artikuluak ezartzen du Estatuko Administrazio Orokorrak jakinaraziko dizkiola Garraio eta Herri Lan Sailari, hau da, egungo Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailari dagozkion kideak izendatzeko edota kentzeko proposamenak, abenduaren 26ko 62/1997 Legearen artikulu bakarraren 14. paragrafoan ezarritakoarekin bat.

Maiatzaren 5eko 82/1998 Dekretu horrek honakoa ezartzen du 2. artikuluko 2. eta 3. paragrafoetan:

«Garraio eta Herri Lan sailburuari (egun, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraietako sailburuari) dagokio portuetako agintaritzetako administrazio kontseiluetako kideak izendatzeko eta kentzeko proposamena egin eta, kasuaren arabera, Jaurlaritzaren Kontseiluari aurkeztea, ondorengo artikuluetan zehaztuko denari jarraituz».

«Lau urteko iraupena izango dute Administrazio Kontseiluko bokalen izendapenak. Administrazio Kontseiluko kideren bat, hark ordezkatzen duen antolakundeak, erakundeak edo entitateak proposatuta kentzen bada kargutik, batzarkide berria lau urteak bete arte geratzen den eperako izendatuko da.»

Bestalde, maiatzaren 5eko 82/1998 Dekretu horren 3., 4., 5. eta 6. artikuluek ezartzen dute zein herri-administrazio, entitate eta erakundek izango duten ordezkaritza Bilboko eta Pasaiako portu-agintaritzetako administrazio-kontseiluetan, eta zenbat kide proposatzea dagokion horietako bakoitzari (lurralde historiko bakoitzaren foru aldundiak hiru ordezkari, 6.1.a artikuluaren arabera).

Xedapen horiek betez, eta Bizkaiko Foru Aldundiak proposatuta (proposamen hori Etxebizitza, Herri Lan eta Garraietako sailburuari jakinarazi zaio, gero Jaurlaritzaren Kontseiluari bidaltzeko).

Ondorioz, Eusko Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legean eta maiatzaren 5eko 82/1998 Dekretuan ezarritakoari jarraituz (Bilboko eta Pasaiako portuetako agintaritzetako lehendakariak eta administrazio-kontseiluetako kideak izendatu eta kentzeko zein prozedurari jarraitu behar zaion eta horretarako eskumena Euskal Autonomia Erkidegoko zein organok duen zehazten baitu dekretu horrek), Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2010eko otsailaren 9an egindako bilkuran gaia onartu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

1. artikulua.- Ondoren zehazten diren pertsonak Bilboko Portuko Agintaritzaren Administrazio Kontseiluko batzarkide kargutik kentzea, aipatzen den zuzenbide publikoko ente juridikoak hala eskatuta:

1.1.- Bizkaiko Foru Aldundiak hala eskatuta:

- Iñaki Hidalgo González jauna

- Juan Francisco Sierra-Sesumaga Ibarretxe jauna

- Itziar Garamendi Landa andrea

2. artikulua.- Ondoren zehazten den zuzenbide publikoko ente juridikoak eskatuta, eta maiatzaren 5eko 82/1998 Dekretuaren 2. artikuluaren 3. paragrafoan aurreikusitakoari jarraituz, Bilboko Portuko Agintaritzaren Administrazio Kontseiluko batzarkideak izendatzea haren ordezkari izateko:

2.1.- Bizkaiko Foru Aldundiak hala eskatuta:

- Itziar Garamendi Landa andrea

- Xabier Sagredo Ormaza jauna

- José Ramón Garai Iturriondobeitia jauna

AZKEN XEDAPENA

Dekretu honek, kendutako eta izendatutako ordezkariak nortzuk diren Bilboko Portuen Agintaritzako Administrazio Kontseiluko lehendakariari jakinarazten zaion egunetik aurrera izango du indarra eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko da.

Vitoria-Gasteizen, 2010eko otsailaren 9an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.


Azterketa dokumentala