Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

34. zk., 2010eko otsailaren 19a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Justizia eta Herri Administrazio Saila
870

AGINDUA, 2009ko abenduaren 4koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Bilboko (Bizkaia) «Fundación Ikerbasque-Ikerbasque Fundazioa» fundazioaren estatutuen aldaketa onartu eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko agintzen duena.

«Fundación Ikerbasque-Ikerbasque Fundazioa»k bere estatutuen aldaketa onartu eta inskribatzeko aurkeztutako eskabidearen espedientea ikusi eta aztertu da.

AURREKARIAK

Lehena.- 2009ko apirilaren 16an, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Erregistro Orokorrean sarrera eman zitzaion Iñigo Atxutegi Basagoiti jaunak «Fundación Ikerbasque-Ikerbasque Fundazioa»ren izenean sinatutako eskariari. Estatutuetan egindako aldaketa inskribatzeko eskatzen zen.

Eskabideari eransten zaizkionak:

Eskritura publikoaren kopia bikoitz baimendua. Eskritura haren bitartez jakinarazten ziren estatutuen artikulu batzuk aldatzeko gizarte-akordioak. Alberto Ansuategi Cobo jaunak 2009ko apirilaren 16an eman zuen eskritura, fundazioaren izenean eta ordezkaritzaz, Bilboko notario José M.ª Rueda Armengot jaunaren aurrean (protokolo-zenbakia: 1015).

Bigarrena.- Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Zerbitzu Teknikoek aztertu dute espedientea, eta ondoren, erabaki-proposamena egin dute. Hona hemen horretarako kontuan hartu dituzten

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.- Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari dagokio fundazioaren eraketa inskribatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala agintzen da Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 40. artikuluan; halaber, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 4. artikuluan; eta Justizia eta Herri Administrazio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen abuztuaren 28ko 472/2009 Dekretuko 4. artikuluan.

Bigarrena.- Estatutuen aldaketa onartzeko eta aldaketa hori Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko espedienteari funtsezko iritzitako datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta bereziki, hauek: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 31. artikuluan eskatutakoak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamenduaren 44. artikuluan eskatutakoak. Azken erregelamendu hori ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren bidez onartu zen.

Betetzen da, orobat, Euskadiren Ondareari buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 6ko 2/2007 Legegintzako Dekretuaren Hirugarren Xedapen Gehigarrian xedatutakoa. Xedapen horren bidez, kapitulu berri bat, V.a, eransten zaio lege horren III. tituluari, Euskal Autonomia Erkidegoko Sektore Publikoko fundazioak direla eta. Zehazki, 23.ter artikuluan («Fundazioak sortu, aldatu eta azkentzea») ezarritakoa.

Laugarrena.- Fundazioen estatutuetako aldaketak inskribatzeko oro har eskatutako baldintzez gain, gai horretaz Fundazioko estatutuetan berariaz jasotzen diren arauak betetzen dira.

Lege eta arau hauek ikusi dira: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legea; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartu zuen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretua; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartu zuen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretua.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburuak,

EBATZI DU:

Lehenengoa.- «Fundación Ikerbasque-Ikerbasque Fundazioa» fundazioaren estatutuetako 10., 13. eta 14. artikuluen aldaketa onartzea.

Bigarrena.- Estatutuen aldaketa hori agindu honen datarekin inskribatzeko agindua ematea, estatutuetako artikulu batzuk aldatzeari buruzko erabakiak publiko egiteko eskritura publikoan ezarritakoaren arabera. Alberto Ansuategi Cobo jaunak 2009ko apirilaren 16an eman zuen eskritura hori, fundazioaren izenean eta ordez, José M.ª Rueda Armengot Bilboko notarioaren aurrean (1015 protokolo-zenbakia).

Hirugarrena.- Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Laugarrena.- Fundazio horri bidaltzea agindu hau.

Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du; beraz, bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, hil biko epean, agindua jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko abenduaren 4a.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.


Azterketa dokumentala