Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

34. zk., 2010eko otsailaren 19a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Ekonomia eta Ogasun Saila
869

EBAZPENA, 2010eko urtarrilaren 27koa, Ogasun eta Finantzetako sailburuordearena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta bere erakunde autonomoen prezio publikoen bidez ordain daitezkeen zerbitzu eta jarduerak zehazten dituen dekretu-proiektuari entzunaldi-tramitea emateko dena.

Ekonomia eta Ogasun Sailak, Justizia eta Herri Administrazio Sailarekin eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarekin batera, dekretu-proiektua egin du Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta bere erakunde autonomoen prezio publikoen bitartez ordain daitezkeen zerbitzu eta jarduerak zehazteko. Proiektu hori Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren abenduaren 22ko 8/2003 Legeak zehaztutakoaren arabera tramitatu behar da.

Aipatutako legearen 8.1 artikuluaren arabera, herritarren eskubide eta bidezko interesei eragiten dieten xedapen orokorrek entzunaldiaren izapidea igaro beharko dute. Proiektuan adierazitako dekretuak gai horren inguruan indarrean dagoen dekretua ordeztuko luke (161/1998 Dekretua, uztailaren 21ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak eta haren erakunde autonomoek prezio publikoen bidez ordaindu ditzaketen zerbitzu eta jardunak zehazten dituena). Izan ere, araudia egokitu egin behar da, diru-sarrera publiko horien kudeaketa hobetzearren. Hala eta guztiz ere, zerga-presioa handituko ez duen arren, dekretu-proiektuan araututako salbuespenen subjektu pasibo izan daitezkeen herritar guztiei eragingo die.

Kontuan hartuta herritar horiek ez daudela subjektu pasibo gisa biltzen edo ordezkatzen dituen erakunde edo elkarteren batean ere, herritarrei zuzenean entzunez egin beharko da entzunaldia, 8/2003 Legearen 8.3 artikuluari jarraituz. Horretarako nahikotzat jo da hogei asteguneko epea, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.

Horregatik guztiagatik, Ekonomia eta Ogasun Sailaren egitura eta zereginak finkatzen dituen urriaren 20ko 568/2009 Dekretuaren 11.1.a) artikuluarekin bat etorriz, honako hau

EBATZI DUT:

1.- Entzunaldi-tramitea emango zaio Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta bere erakunde autonomoen prezio publikoen bitartez ordain daitezkeen zerbitzu eta jarduerak zehazteko dekretu-proiektuari. Hogei asteguneko epea ezarriko da horretarako, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.

2.- Edozein pertsona fisikok zein juridikok, publikok nahiz pribatuk kontsulta dezake aurreko zenbakiak aipatzen duen dekretu-proiektuaren espedientea, baldin eta eragin litekeen bidezko interesen baten titularra dela uste badu. Kontsulta hori egiteko epea lehenago adierazitakoa izango da, eta Ekonomia eta Ogasun Saileko Zerbitzu Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz) egin ahal izango da. Epe eta toki berean aurkez daitezke egokitzat hartu diren alegazioak, dokumentuak nahiz egiaztagiriak.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko urtarrilaren 27a.

Ogasun eta Finantzetako sailburuordea,

FERNANDO DE LA HUCHA CELADOR.


Azterketa dokumentala