
34. zk., 2010eko otsailaren 19a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
868
EBAZPENA, 2009ko abenduaren 21ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak Leonardo da Vinci eta Erasmus azpiprogramak antolatu eta garatzeko Etengabeko Ikaskuntzako Programaren esparruan eman beharreko diru-laguntzen zenbateko osoa aldatzen duena.
Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako sailburuordearen 2009ko ekainaren 16ko Ebazpenaren (2009ko ekainaren 30eko EHAA) 1.3 artikuluak xedatzen duenez, Ebazpen honen diru-laguntzetarako 993.816,00 euroko zenbatekoa emango da, EAEko Aurrekontu Orokorretan horretarako ezarritako aurrekontu partidaren kontura.
Aipatutako 1.3 artikuluan ere ezartzen da esandako kopuru hori, aldatu ahal izango dela, guztira eskatutako laguntzen zenbatekoa kontuan hartuta, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren beste laguntza-programa batzuk gauzatu ondoren agortu gabe gera litezkeen aurrekontuen arabera eta laguntza horiek ebatzi aurretik.
Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako sailburuordearen 2009ko azaroak 5eko (EHAA, abenduak 1) ebazpenean akats bat egon da; entitate eskatzaile bati dirulaguntza okerra ematen zaio dirulaguntza kalkulatzeko ez direlako datu guztiak kontutan hartu.
Diru-laguntzetarako deialdiaren ebazpenak berekin dakartzan behar ekonomikoak ikusita, eta 2009ko ekainaren 16ko Aginduaren 1.3artikulua bete dadin, honakoa
EBATZI DUT:
Lehenengo.- Diru-laguntzetarako deialdiko zenbateko osoa aldatzeko gastua baimentzea, eta horri 25.004 euro gehitzea, deialdia, guztira, 1.018.820 izanik.
Bigarren.- Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko abenduaren 21a.
Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,
MARÍA SOLEDAD ESTEBAN GALARZA.
RSS