
34. zk., 2010eko otsailaren 19a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
867
EBAZPENA, 2009ko abenduaren 20koa, Hezkuntzako sailburuordearena, Ahozko Adierazmena laguntza deialdiaren Ebazpena (2009ko azaroaren 2koa) zuzentzen duena.
Euskal Herriko Agintaritza Aldizkariak erregulatzen duen 155/1993 Dekretuak bere 24.2 artikuluan dio testuinguruak berak berez argitzen ez dituen oker edo hutsuneak, berauek zuzentzeak xedapenaren edukia edo zentzua izatez edo itxuraz aldatzea dakarrenean, maila bereko xedapen edo egintza bidez zuzenduko direla.
Hezkuntzako sailburuordeak 2009ko azaroaren 2an (abenduaren 10eko EHAA) ebatzi zituen Ahozko Adierazmena laguntzak. 2009ko uztailaren 8ko Aginduak (abuztuaren 18ko EHAA), 300.000 € ko kopurua aurreikusi zuen laguntza-deialdi honetarako. Gerora agertu den epe barruko eskabideari erantzun ahal izateko eta deialdi honen oinarri-arauen lehen atalean oinarrituz deialdiaren kopurua 1.022 € igo beharra dago.
Ondorioz, ondoko hau
EBATZI DUT:
XEDAPEN BAKARRA
2009ko uztailaren 8ko (abuztuaren 18ko EHAA) Aginduak ezarritako kopurua 1.022 euro igotzea. Honenbestez, deialdiaren guztirakoa 301.022 euro dira.
AZKEN XEDAPENAK
Lehenengoa.- Errekurtso arrunta jar daiteke administrazio-bidea amaitzen ez duen Ebazpen honen aurka, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren aurrean, berau EHAAn argitaratzen denetik hasi eta hilabeteko epean.
Bigarrena.- Ebazpen hau EHAAn argitaratzen denetik aurrera izango da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko abenduaren 20a.
Hezkuntzako sailburuordea,
M.ª ANTONIA OZCARIZ RUBIO.
RSS