Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

34. zk., 2010eko otsailaren 19a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Herrizaingo Saila
866

EBAZPENA, 2010eko urtarrilaren 19koa, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariarena, Vitoria-Gasteizko 3. zenbakiko Administrazioarekiko Auzietako Epaitegiak prozedura laburtu bidez bideratu duen 1454/09-B administrazioarekiko auzi errekurtsoan interesa izan lezaketenak deitzen dituena.

Goian azaldutako 1454/09-B Administrazioarekiko Auzi Errekurtsoa (prozedura laburtu bidez eginikoa) aurkeztu da Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariaren 2009ko irailaren 9ko Ebazpenaren kontra. Ebazpen honek 2008ko otsailaren 8ko (martxoaren 5eko EHAA, 46. zk.) Ebazpenaren bitartez deitutako Ertzaintzaren Ikuskapen Eskalako Ikerketa Kriminaleko Ofizialondoko Kategorian sartzeko hautaketa prozeduraren Epaimahai Kalifikatzailearen 2009ko apirilaren 6ko Akordioaren kontra jarritako gora jotzeko errekurtsoa ezetsi egiten du. Eta, Vitoria-Gasteizko 1 zenbakiko Administrazio Auzietako Epaitegiak jatorrizko administrazio-espedientea bidaltzeko eskatuta, Administrazioarekiko Auzi Eskumenari buruzko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, ondorengo hau jakinarazten du: aipatutako prozeduran interesatuta dauden guztiak euren interes legitimoen defentsan azal daitezela, egoki baderitzote, bederatzi eguneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Arkaute, 2010eko urtarrilaren 19a.

Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendaria,

JUAN DE DIOS URIARTE ARCINIEGA.


Azterketa dokumentala