Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

34. zk., 2010eko otsailaren 19a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
864

AGINDUA, 2010eko urtarrilaren 12koa, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuarena, Sail honetan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa bete gabe uzten duena.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.c artikuluan eta Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia egin zuen Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2009ko azaroaren 13ko Aginduaren hirugarren oinarrian (abenduaren 7ko EHAA, 235. alea) ezarritakoaren arabera, honako hau

XEDATU DUT:

Lehenengoa.- Bete gabe utzi da goi-kargudunaren idazkari lanpostu hau: Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saileko Turismo Zuzendaritzan, 520010 kodea, 108 dotazioa.

Bigarrena.- Administrazio-bidea agortzen ez duen agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango da Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren aurrean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hilabeteko epean; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko urtarrilaren 12a.

Industria, Berrikuntza, Merkataritza

eta Turismoko sailburua,

BERNABÉ UNDA BARTUREN.


Azterketa dokumentala