Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

34. zk., 2010eko otsailaren 19a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Euskal Herriko Unibertsitatea
863

EBAZPENA, 2010eko urtarrilaren 22koa, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko gerentearena, UPV/EHUko lanpostu bat izendapen askearen bidez betetzeko deialdi publikoa ebazten duena.

Azpiegitura eta Kontratazioetarako gerenteordeak egindako txostena ikusita eta lanposturako proposatutako pertsonak 2009ko irailaren 23ko Ebazpenean (2009ko urriaren 16ko EHAA) eskatzen ziren betekizunak eta ezaugarriak betetzen dituela ikusita, ebazpen horren laugarren oinarria betez eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearekin bat etorriz (1989ko uztailaren 28ko EHAA). Gerentzia honek, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearen 2009ko urtarrilaren 26ko Ebazpenaz eskuordetu zaizkion aginpideez baliatuz (2009ko otsailaren 24ko EHAAn argitaratutako Ebazpena, Unibertsitateko Errektoregoaren egitura eta funtzionamendu-atalak zehaztu eta eginkizunak eskuordetzen dituena), honako hau.

EBATZI DU:

Lehenengoa.- Ana Belén García San Martín andrea izendatzea behean azaltzen den lanpostua betetzeko.

- Izena: Gerenteordearen idazkaria.

- Erref.: F 1054.

- Eskala: Administraria/Administrari laguntzailea.

- Taldea: C/D.

- Zenbatgarrena: 25.

- Maila: 19.

- Hizkuntza-eskakizuna: 2.

- Langunea: Azpiegitura eta Kontratazioetarako Gerenteordetza.

- Campusa: Bizkaia.

Bigarrena.- Izendapena EHAAn argitaratu den egunetik izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.- Ebazpen honek administrazio-bidea agortzen du eta bere aurka berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango da Gerentzia honen aurrean, hilabeteko epean. Nahiago bada, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da zuzenean Bilboko Administrazioarekiko Auzietako Epaitegi egokian; horretarako hilabete bi egongo dira, ebazpen hau Errektoregoko iragarki-oholean argitaratzen den egunaren biharamunean hasita. Hori guztia, Unibertsitateko Estatutuetako 220. artikuluan, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 116. artikuluan eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko Legeko 8. eta 14. artikuluetan ezarritakoa betetzeko.

Leioa, 2010eko urtarrilaren 22a.

Gerentea,

XABIER AIZPURUA TELLERIA.


Azterketa dokumentala