Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

34. zk., 2010eko otsailaren 19a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Herrizaingo Saila
858

EBAZPENA, 2010eko otsailaren 1ekoa, Herrizaingo Saileko Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuordearena, Domingo Abad Pinedo jaunak Herrizaingo Saileko Trafikoko Zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkari izateari utz diezaiola xedatzen duena.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 50.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, eta lege horrek ematen dizkidan eskumenez baliatuz, honako hau

XEDATU DUT:

Lehenengoa.- Domingo Abad Pinedo jauna Herrizaingo Saileko Trafikoko Zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkari-kargutik kentzea, eta egindako lanagatik eskerrak ematea. Lanpostua: 520010 kodea, 46 dotazioa.

Bigarrena.- Kargu-uzte honek 2010eko otsailaren 4tik aurrera izango ditu ondorio ekonomikoak eta administratiboak.

Hirugarrena.- Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Herrizaingoko sailburuari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko otsailaren 1a.

Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuordea,

ERNESTO MARTÍNEZ DE LA HIDALGA LÓPEZ.


Azterketa dokumentala