Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

29. zk., 2010eko otsailaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

José Ignacio Uranga Otaeguiren Notariotza (Bilbao)
748

IRAGARKIA, hipotekatutako finka baten enkanteari buruzkoa.

Nik, José Ignacio Uranga Otaegui jaunak, Bilboko Notarioen Elkargo Ohoretsuko notario naizenez (bulegoaren helbidea: Bilboko Recalde Zumarkalea 27, 5.a), honako hau

JAKINARAZTEN DUT:

Nire notariotzan, behean zehazten den finkaren epaiketatik kanpoko salmenta izapidetzen da, Hipoteka Legearen 129. artikuluarekin bat etorriz:

Departamentua: hiru zenbakikoa edo eskuinaldeko etxebizitza, C motakoa; lehenengo solairuan dago.- Azalera erabilgarria hogeita bederatzi metro eta hogeita hamasei dezimetro koadrokoa da. Ehuneko hamaika osoko partaidetza-kuota dauka eta Zazpilanda Taldeko hogeita zortzi zenbakiko etxean dago (Zorrotza, Bilbao).

Inskripzioa.- Bilboko 2 zenbakiko Jabetzaren Erregistroan inskribatuta dago: 1824 liburukia, Bilboko 1770 liburua, 152. folioa, 56069/kopia zenbakiko finka, 8. inskripzioa.

Finka enkantean ateratzea egokia izanik, hauek dira enkantearen baldintzak:

* Nire notariotzan egingo da. Lehenengo enkantea 2010eko apirilaren 13an egingo da, goizeko hamaiketan, eta bertan, oinarri-tipoa 192.960 eurokoa izango da; eskaintzailerik ez badago edo hiltzen bada, bigarren enkantea 2010eko maiatzaren 11n egingo da, goizeko hamaiketan, eta tipoa, lehenengo enkantearen ehuneko 75 izango da; bigarren horretan gauza bera gertatuz gero, hirugarren enkantea 2010eko ekainaren 8an egingo da, goizeko hamaiketan, tipo zehatzik gabe; hirugarren enkante horretan, eskaintzaileek hainbat hobekuntza eginez gero, horien eta eskaintza onenaren egilearen arteko lizitazioa 2010eko ekainaren 15ean egingo litzateke, goizeko hamaiketan.

Hipoteka Erregelamenduaren 236.a) eta 236.b) artikuluetan aipatzen diren agiriak eta erregistro-ziurtagiriak notariotzan kontsultatu daitezke, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 13:00etara. Bestalde, ulertu egiten da lizitatzaile orok nahikotzat jotzen duela aurkeztutako titulazioa. Exekutatzen den hipotekaren aurreko karga, zerga eta idazpenek indarrean diraute. Lizitatzaileek, enkantearen aurretik, lehenengo eta bigarren enkanteei dagokien tipoaren ehuneko hogeita hamar kontsignatu beharko dute aipatutako notarioaren notariotzan; hirugarren enkantean, berriz, bigarren enkantearen tipoaren ehuneko 20; notarioaren izenean egindako banku-txeke bidez gauzatuko dira kontsignazio horiek. Enkantea hasi aurretik, eskaintzak idatziz eta plegu itxian egin daitezke; eskaintzarekin batera, aurretiazko gordailuaren egiaztagiria ere aurkeztu beharko da. Enkantea hartzekodun errekeritzailearen alde esleituz gero, edo errematea haren alde edo beste hartzekodun baten alde edo ondorengo hartzekodun baten alde esleituz gero, esleipendun horiek bakarrik izango dute ahalmena esleipena hirugarren bati lagatzeko.

Bilbao, 2010eko urtarrilaren 8a.

NOTARIOA.


Azterketa dokumentala