Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

29. zk., 2010eko otsailaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Osasun eta Kontsumo Saila
743

IRAGARKIA, 788/09 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua) hirugarren interesdunak epatzeko dena.

Hirugarren interesdun guztiei jakinarazten zaie Amaia Rasche Caviedesek 788/09 administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkeztu duela, prozedura laburtuaren bidez eta Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 1 zenbakiko Epaitegian, 221/2009 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa administrazio-isiltasunez ezestearen aurka. 221/2009 Ebazpena, Osakidetzako Giza Baliabideetako zuzendariak eman zuen otsailaren 24an, eta horren bidez, Erizainen kategorian lotura estatutarioa eskuratzeko hautaketa-probetara onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onartzen da.

Beraz, interesa izan dezaketen hirugarren guztiak epatzen dira, eta ohartarazten zaie bederatzi eguneko epea dutela, iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, prozedura judizialean agertu eta pertsonatzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko abenduaren 23a.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

BEATRIZ DEL VALLE IÑIGUEZ.


Azterketa dokumentala