Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

29. zk., 2010eko otsailaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Ekonomia eta Ogasun Saila
736

IRAGARKIA, «Ertzaintzaren Berroziko Basea sistema elektroniko integralez hornitzeko eta sistema hori instalatzeko administrazio-kontratua esleitu dela jakinarazten duena (Espedientea: KBN C03/003/2009).

1.- Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Herrizaingo sailburua.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

c) Espediente-zenbakia: C03/003/2009.

2.- Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Ertzaintzaren Berroziko basea sistema elektroniko integralez hornitzea, eta sistema hori instalatzea.

b) Loteak eta kopurua: ez.

c) Lizitazio-iragarkia argitaratu den eguna eta aldizkari ofiziala: iragarkia EBAOra bidalitako eguna: 2009ko uztailaren 14a; 2009ko uztailaren 20ko BOE, 174. alea; eta 2009ko uztailaren 30eko EHAA, 145. alea.

3.- Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: presakoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: eskaintzak baloratzeko hainbat irizpide dago.

4.- Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: milioi bat laurehun eta laurogeita zazpi mila eta hirurogeita zortzi euro eta laurogeita hamazazpi zentimo (1.487.068,97), BEZik gabe.

5.- Esleipena.

a) Eguna: 2009ko abenduaren 14a.

b) Kontratista: Ikusi Sis SA.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: bederatziehun eta berrogeita hamahiru mila zortziehun eta berrogeita zazpi euro eta hogeita hamabost zentimo (953.847,35), BEZik gabe.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko urtarrilaren 11.

Ondare eta Kontratazioko zuzendaria,

IGNACIO MARÍA ALDAY RUIZ.


Azterketa dokumentala