Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

29. zk., 2010eko otsailaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Herrizaingo Saila
735

LIZITAZIOA. Iragarkia, Euskal Herriko Polizia Ikastegirako irinak, ogia, opilak eta gozogintzakoak eskuratzeko dena (Espedientea: A-037/10).

1.- Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Euskal Herriko Poliziaren Ikastegia.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kudeaketa Ekonomiko eta Kontratazioko Zuzendaritza - Kontratazioa.

c) Espediente-zenbakia: A-037/10.

2.- Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: iragarki honen idazpuruan adierazitakoa.

b) Loteak eta kopurua: bai, esleipena loteka egin ahalko da.

c) Entregatzeko lekua: Arkauten (Araba), Euskal Herriko Poliziaren Ikastegian entregatu beharko dira gaiak.

3.- Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: presakoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: zenbait esleipen-irizpide.

4.- Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: hogeita bost mila eta seiehun (25.600) euro (BEZa barne).

5.- Fidantzak.

Behin betikoa: esleipenaren zenbatekoaren % 5, BEZik gabe.

6.- Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza - Herrizaingo Saila - Kontratazioa.

b) Helbidea: Donostia kalea 1 - E aldea - solairuartea.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945 01 88 98.

e) Telefaxa: 945 01 87 49.

f) E-maila: c-lopez@ej-gv.es.

g) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2010eko otsailaren 22a.

7.- Kontratistaren betebeharrak. ez.

Lizitatzaileak honako hauek aurkeztu beharko ditu:

Ekonomia- eta finantza-kaudimena: finantza-erakunde baten txostena aurkeztu beharko da.

Gaitasun profesionala, teknikoa edo zientifikoa: azken hiru urteetan egindako horniketarik garrantzitsuenen zerrenda; horniketa horien zenbatekoa, datak eta hartzaile publiko edo pribatuak adieraziko dira bertan. Agiri bidez egiaztatuko dira haietariko hiru.

Ekipo teknikoaren eta hornitzaileak entregatu beharreko produktuen kalitate-kontrol egokia ziurtatzeko erabilitako neurrien deskribapena: bereziki, dituen instalazio eta ekipoak eta kalitatea kontrolatzeko sistemen berri eman beharko du.

Elikagaien Osasun Erregistroan inskribatzea -lizitatzaileari buruzkoak jasoko dira bertan-. Bestela, egiaztatu egin beharko da Osasun Erregistroan inskribatzetik salbuesteko arrazoia.

8.- Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2010eko otsailaren 22a, 10:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: hiru kartazal aurkeztu behar dira («A», «B» eta «C»), berariazko klausula administratiboen pleguan adierazitakoa barruan daramatela; eskura, edo berariazko klausula administratiboen pleguko 8.2. puntuko azken paragrafoan zehaztutako eran aurkeztuko dira.

c) Aurkezteko lekua:

1) Entitatea: Eusko Jaurlaritza - Herrizaingo Saila - Kontratazioa.

2) Helbidea: eskura entregatu beharko dira Kontratazioan, (Donostia kalea 1) edo, bestela, epe barruan postaz bidali beharko dira, baina egun horretan bertan posta-bulegoan zein egunetan jarri den egiaztatzeaz gain, kontratazio-organoari jakinarazi beharko zaio telex, telefax edo telegrama bidez. Eskakizun bi horiek betetzen ez badira edo eskaintza bidali izanaren jakinarazpenak eskaintzak jasotzeko finkatutako epea amaitutakoan jasotzen badira, ez dira onartuko. Nolanahi ere, jakinarazpenean adierazitako egunetik hamar egun natural igaro eta jaso ez badira, ez dira inola ere onartuko.

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak zenbat denboraz eutsi behar dion bere eskaintzari (lehiaketa): 2 hilabete.

9.- Eskaintzak irekitzea.

1) Eskaintza teknikoen gutun-azalak irekitzea: balio-judizioen bidez aplikatzekoak diren irizpideak.

a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza - Herrizaingo Saila - Kontratazioa.

b) Helbidea: Donostia kalea 1 - E aldea - solairuartea.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Eguna: 2010eko otsailaren 25a.

e) Ordua: 12:00ak.

2) Eskaintza ekonomikoen gutun-azalak irekitzea: eskaintza ekonomikoa eta automatikoki baloratzen diren irizpideak, formulak aplikatuz:

a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza - Herrizaingo Saila - Kontratazioa.

b) Helbidea: Donostia kalea 1 - E aldea - solairuartea.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Eguna: 2010eko martxoaren 2a.

e) Ordua: 12:00ak.

10.- Bestelako argibideak.

Administrazio-informazioa: Herrizaingo Saila - Kontratazioa.

Informazio teknikoa: Euskal Herriko Poliziaren Ikastegia.

11.- Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko urtarrilaren 19a.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

JOSÉ RAMÓN RODRÍGUEZ MARTÍN.


Azterketa dokumentala