Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

29. zk., 2010eko otsailaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Kultura Saila
733

AGINDUA, 2010eko urtarrilaren 27koa, Kulturako sailburuarena, garapen-lankidetzarako entitateei dei egiten diena Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren 2010eko «Euskadiko Gazteak Ekinean» programarako proiektuak aurkezteko.

Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutuaren 10.39 artikuluaren arabera, Euskadiko Autonomia Erkidegoak eskumen osoa du gazte-politikaren alorrean. Kultura Sailaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 14ko 25/2006 Dekretuaren 13. artikuluak Gazteria eta Gizarte Ekintza Zuzendaritzari esleitu zizkion gazteriarekin lotuta dauden funtzioak.

Euskadiko gazteen artean elkartasunaren balioa sustatzeko, eta Euskadiko garapen-lankidetzarako entitateek Hegoaldeko herrialdeen garapenarekin loturik egiten dituzten hainbat lankidetza-ekintza aintzat hartuta, urtero egiten da «Euskadiko Gazteak Ekinean» programarako deialdia, Gazteria eta Gizarte Ekintza Zuzendaritzaren eta Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzaren bidez.

2010. urteari begira, Euskadiko gazteak lankidetzaren kontzeptura hurbiltzeko helburuari eutsiko zaio, bai eta ekintza horiek bertatik bertara ezagutzeko aukerari ere. Esperientzia hori aberasteko eta osatzeko, informazio eta orientazio jardunaldiak antolatuko dira. Beraz, Euskadiko hainbat garapen-lankidetzarako entitatek Hegoaldeko herrialdeen garapenarekin loturik egiten dituzten lankidetza-ekintzak beharrezkotzat jo behar ditugu, deialdi honetan adierazten den bezala.

Horrenbestez,

EBATZI DUT:

1. artikulua.- Xedea.

Agindu honen helburua da Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren 2010eko «Euskadiko Gazteak Ekinean» programarako lankidetza-proiektuak aurkezteko arauak ezartzea, bai eta proiektu egokienak aukeratzeko ere, eta Euskadiko Gazteak Lankidetzan programan hautatutako gazteak partaide direneko proiektuak dituzten entitate onuradunei diru-laguntza bat emateko baldintzak ezartzea ere.

2. artikulua.- Diru-kopuruak.

Aurreko artikuluan xedatutako helburuari begira bideratuko diren diru-kopuruak horretarako berariaz ezarritako aurrekontu-kredituetatik aterako dira, eta 45.000 euro egingo dute.

3. artikulua.- Erakunde onuradunak.

1.- Edozein entitatek aurkeztu ahal izango ditu lankidetza-proiektu bat edo bat baino gehiago, honako baldintza hauek betez gero:

a) Dagokion erregistroan formalki eratuta eta inskribatuta egotea.

b) Estatutuetan beren-beregi adieraztea entitatearen helburuetako bat dela Hegoaldeko herrialde pobreetako garapena bultzatzeko proiektuak egitea, edo, bestela, dokumentazio frogagarriaren bitartez egiaztatzea entitateak bi urte jarraian gutxienez daramatzala alor horretan lanean.

c) Irabazi-asmorik ez izatea.

d) Euskadiko Autonomia Erkidegoan egoitza zentrala edo ordezkaritza iraunkorra edukitzea. Horri dagokionez, entitateak Euskal Autonomia Erkidegoan gizarte-oinarriko (bazkideak, boluntarioak edo antzekoak) egitura esanguratsuak dituenean (eta hori agiri bidez egiaztatzen duenean) ulertuko da ordezkaritza iraunkorra duela. Kasu horretan, ordezkaritza iraunkorrak eskaera aurkezteko erantzukizun zuzena hartzen du bere gain, bai eta erakunde onuradun moduan dagozkion konpromisoak ere.

e) Zigorrik ez izatea, kasuan kasuko zigorrak ezarritako epean, laguntza publikoak lortzeko; baita sexu-bereizkeria dela-eta zigorrik ez izatea edota laguntza horiek eskuratzeko gaitasuna kentzen dien legezko debekurik ez izatea ere.

f) Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak beteta edukitzea.

2.- Garapen-lankidetzarako entitate batek baino gehiagok batera ere aurkeztu ahal izango dituzte beren proiektuak. Kasu horretan, erakunde guzti-guztiek bete beharko dituzte aurreko atalean adierazitako baldintzak, honako salbuespen hauek eginda:

a) Erakunde guztien ordezkaritza duenak, gutxienez, bere egoitza soziala edo ordezkaritza iraunkorra Euskadin izan beharko du; gainerakoentzat ez da nahitaezkoa.

b) Erakunde guztien ordezkaritza duenak, gutxienez, irabazi-asmorik gabeko erakundea izan behar du; gainerakoentzat ez da nahitaezkoa. Kasu horretan, irabazi-asmodun erakundeek proiektuan zuzeneko edo zeharkako irabazi-asmorik gabeko interesa dutela bermatu beharko dute, eta esku-hartzearen nondik norako teknikoak direla-eta parte hartzen dutela justifikatu.

Elkartutako erakundeek proiektuaren baterako erantzukizuna onartzen dute, eta helbide bakarra izendatuko dute espedientearen administrazio-jakinarazpenetarako. Eskabidea aurkeztearekin batera, hitzarmen bat ere aurkeztu beharko dute elkarturiko erakunde horiek, non alderdi hauek jasoko diren: erakunde guztiak ordezkatzen dituenaren izendapena, erakunde bakoitzak zein partaidetza-ehuneko duen proiektuan, eragile parte-hartzaile bakoitzaren eskubide eta betebeharrak, eta baliabideak kudeatzeko eta gatazkak ebazteko sistema. Hitzarmen horretan, esanbidez adierazi beharko da erakunde bakoitzak proiektu osoaren erantzukizun zuzena eta solidarioa bere gain hartzen duela.

4. artikulua.- Proiektuek bete beharreko baldintzak.

1.- Diru-laguntza jasotzeko, aurkeztutako proiektuek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Jardunean egotea 2010eko Euskadiko Gazteak Lankidetzan programan hautatutako gazteak inkorporatzen diren garaian, kontuan hartuta lankidetza-jardun horrek -ahal dela uztailean hasita- hiru bat hilabete iraungo duela, aparteko salbuespenak salbuespen.

b) Proiektuko jardueretan behar bezalako integrazioa ahalbidetzea 2010eko Euskadiko Gazteak Lankidetzan programan hautatutako gazteei, kontuan hartuta programa horren helburua dela 20 eta 30 urte arteko Euskadiko gazteen artean elkartasunaren balioa sustatzea eta garapenarekin loturiko lankidetza-ekintzetan sentsibilizatzea, ekintza horiek bertatik bertara ezagutzearen bitartez.

c) Berariaz aipatzea zein diren aurkezturiko proiektu bakoitzerako profil egokienak. Laguntza gisa, programaren aurreko edizioetan izandako esperientziaren argitan, hautatutako gazteak integratzen direneko garapen-proiektuetarako lanbide aproposenetakoak hauek izaten dira: informatikariak, ekonomilariak, kontulariak, medikuak, farmazialariak, erizainak, osasun-laguntzaileak, pedagogoak, monitore eta gizarte-hezitzaileak, sistema-ingeniariak, industria ingeniariak eta ingeniari agronomoak, psikologoak, elebitasunean espezializatutako hezitzaileak, albaitariak, tornulari-mekanikariak, argiketariak, zurginak, iturginak, gizarte-langileak, industria diseinatzaileak, nutrizionistak.

d) Gazteria eta Gizarte Ekintza Zuzendaritzari bidaltzea deialdi honetan eskatzen den dokumentazioa.

2.- Honako proiektu hauek ez dira onartuko:

a) Xede diren pertsonen pobreziaren kontrako borroka-estrategian bidezkoak ez direnak.

b) Koherenteak ez direnak, hau da, loturarik ez dagoenean, batetik, planteatzen den arazoaren, arazo hori gainditzeko finkatu diren helburuen eta emaitzen eta, bestetik, antolatutako jardueren artean.

c) Adierazle ebaluagarririk ez dutenak.

d) Bideragarriak ez direnak, hau da, espero diren emaitzen lorpena bermatzen ez dutenak.

e) Iraunkorrak ez direnak.

f) Genero-ikuspegia kontuan hartzen ez dutenak.

g) Tokiko gaitasunak indartzen ez dituztenak.

h) Xede diren pertsonen parte-hartzea bermatzen ez dutenak.

i) Giza eskubideen kontra egiten dutenak.

j) Ekologia-arloan jasangarriak ez direnak.

k) Deialdi honetan eskatzen den dokumentazioa aurkezten ez dutenak, edo erakunde eskatzaileei dekretu honen kapituluetan eskatzen zaizkien baldintzak betetzen ez dituztenak, behin dokumentazio hori zuzentzeko eskaera egin zaienean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 71.1 artikuluan ezarritakoaren arabera.

5. artikulua.- Hautaketa-prozesua.

Hautaketa-prozesuak bi fase ditu: gehienez 170 profil aurrez hautatzeko fasea, deialdi honen bidez arautzen dena, eta gehienez 100 gazte boluntario hautatzeko fasea, 2010eko Gazteak Lankidetzan programaren bidezko deialdian arautzen dena.

6. artikulua.- Aurretiko Hautaketa Batzordea.

1.- Gehienez 170 profil aztertzeko, ebaluatzeko eta aurrez hautatzeko, Aurretiko Hautaketa Batzorde bat osatuko da. Bertako kideak izango dira:

- Batzordeburua: Nestor Arana Arabaolaza, Kultura Sailaren Gazteria eta Gizarte Ekintzako arduraduna. Kalitate-botoa izango du eta, boto-berdinketa gertatuz gero, azken erabakia emango du. Ordezkoa: Fco. Javier Gutierrez Paramo, Gazteria eta Gizarte Ekintzako teknikaria.

- Bokala: Lidia Barrutia Arregi, Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzako ordezkaria. Ordezkoa: Amaia Etxabarri Saiz, Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzako teknikaria.

- Bokala: Bakarne Zuazua Astarloa, Gazteria eta Gizarte Ekintzako teknikaria. Idazkaria izango da, hitzarekin eta botoarekin. Ordezkoa: Arantza Urizar Sarasua, Gazteria eta Gizarte Ekintzako teknikaria.

Egoki iritziz gero, gai horretan adituak diren beste pertsona batzuen lankidetza, hitzarekin baina botorik gabe, eskura dezake Aurretiko Hautaketa Batzordeak.

2.- Proiektuen azterketa eta ebazpen-proposamena: hurrengo artikuluan ezarritako irizpideetan oinarrituta, Aurretiko Hautaketa Batzordeak bidezko ebazpen-proposamena bidaliko dio Gazteria eta Gizarte Ekintzako zuzendariari. Gainera, proiektuak aurkeztu dituzten erakundeekin adostuta, haiek proposatutako datak aldatzea erabaki ahal izango da, Euskadiko Gazteak Lankidetzan programako eskaintza egokitu ahal izateko.

7. artikulua.- Proiektuak baloratzeko irizpideak.

Deialdi hau lehiaketa bidez ebatziko da. Horretarako, proiektuen aurretiko hautaketa egiteko, haien arteko konparazioa egingo da, ondoren adierazten diren balorazio-irizpideen arabera. Guztira 170 profilen aurretiko hautaketa egingo da. Hona Aurretiko Hautaketa Batzordeak zein irizpide erabiliko dituen:

a) Erakunde eskatzaileak dituen jarraipena, egonkortasuna eta kaudimena, lankidetzarako garapenari dagokionez: 10 puntu gehienez.

b) Erakunde eskatzaileak emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzeko politiken edo jarduketen garapenean izan duen ibilbidea: 5 puntu gehienez.

c) Proiektuaren interes soziala: 25 puntu gehienez.

d) Profilak zenbateraino egokitzen diren Euskadiko Gazteak Lankidetzan programaren ezaugarrietara: 25 puntu gehienez.

e) Hautatutako gazteak destinoko tokian izango duen egonaldiaren baldintza materialak: 25 puntu gehienez.

f) Proiektuan genero-ikuspegia integratzea: 10 puntu gehienez.

Aurretiko Hautaketa Balorazioak eskubidea izango du gazte boluntarioentzako arrisku larriegia duten herrialdeetako lankidetza-proiektuetarako profilak ez onartzeko.

8. artikulua.- Aurretiko Hautaketa ebaztea.

1.- Batzordearen aurretiko hautaketa-proposamena ikusi eta gero, Kultura Saileko Gazteria eta Gizarte Ekintzako zuzendariak bidezko ebazpena emango du, Batzordeak proposamen hori jakinarazi eta handik zazpi egun balioduneko epean. Ebazpenean aurrez hautatzen diren proiektu eta profilak agertuko dira, bai eta aurretik hautaketa horretatik kanpo gelditu direnak ere.

2.- Ebazpen hori sei hilabete baino lehen jakinaraziko zaie erakunde interesdun guztiei, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik kontatuta. Argitalpen horretan, halaber, entitate onuradunen zerrenda agertuko da, jende guztiak horren berri izan dezan.

3.- Ebazteko epea amaituta, erakunde interesdunari inolako jakinarazpenik egin ez bazaio, eskabidea ezetsitzat joko da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritako ondorioetarako.

9. artikulua.- Entitate onuradunen betebeharrak.

Agindu honen bidez arautzen diren diru-laguntzen entitate onuradunek betebehar hauek izango dituzte:

a) Lankide gaztea erakunde onuradunarekin harremanetan jarri orduko, eta lankidetza-jarduerak irauten duen bitartean, elkartzen diren tokitik lankidetza-jarduera gauzatzen den lekurainoko garraioa. Horretaz gainera, hautatutako gaztearen ostatu eta mantenu gastuak, nahiz eta gazteak ere bere diru-ekarpena egin beharko duen bere baliabideen arabera.

b) Aparteko kasuetan -adibidez, lankidearen istripuak eta gaixotasunak-, lankideak behar bezalako arreta jasotzeko moduko tokiraino garraiatzeko konpromisoa, bai eta gorabehera horien berri agintari diplomatikoei edo kontsulari ematekoa ere, lankidea aberriratzea beharrezkoa bada ere, horretan laguntzeko. Baldin eta jarduera gauzatzen den tokian bestelako gorabehera larririk baldin badago, lankidea bertan egotea oso arriskugarri bihurtzen duenik, garapen-lankidetzarako entitateak lankidea arriskutik kanpoko toki batera eramaten lagunduko du, bere esku dagoen neurrian.

c) Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Kultura Sailari jakinaraztea esleitutako jardueran pertsona lankidea ariko den denboran zehar gerta daitezkeen gorabehera guztiak.

d) Garapenerako gobernuz kanpoko erakunde onuradun bakoitzak esperientziari buruzko txosten bat aurkeztuko du hura amaitutakoan. Bertan, nahi izanez gero, argazkiak ere gehitu ditzake.

e) Datu pertsonalak babesteko eta erabiltzeko araudian xedatutakoa bete dadila begiratzea.

f) Diru-laguntzen fiskalizazio-lanetan eskatzen dioten informazio guztia ematea Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari.

10. artikulua.- Proiektuak aurkeztea.

1.- Deialdi honetan parte hartu nahi duten erakunde onuradunek lankidetza-proiektu bat edo gehiago aurkeztu ahal izango dituzte, eta bertan proiektuotako lankidetza-jardueretan integratu daitezkeen gazteen profilak sartuko dira.

2.- Deialdi honetarako eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau indarrean jartzen denetik aurrera.

3.- Eskabideak Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren Gazteria eta Gizarte Ekintza zuzendariari zuzenduko zaizkio eta Kultura Saileko dagokion lurralde zerbitzuan aurkeztuko dira zuzenean (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz; Kale Nagusia 85, Bilbao; Andia kalea 13, Donostia-San Sebastián) edo 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan ezarritako edozein bidetatik (30/1992 Legea, azaroaren 26koa, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena). Eskabidearekin batera, honako dokumentazioa aurkeztu beharko da:

a) Erakunde eskatzaileari dagokion dokumentazioa:

- Eskabide-inprimakia (I. eranskineko ereduaren arabera). Bertan, entitate eskatzailearen datuak agertuko dira, legezko ordezkariaren datuak eta ordainketak agintzeko dokumentazioa ere. Inprimakia, behar bezala beteta, entitate eskatzailearen legezko ordezkaria den pertsona fisikoak sinatu beharko du.

- Estatutuen fotokopia (pertsona juridikoaren izaera dela-eta estatutuak edukitzea beharrezkoa bada indarreko legeriaren arabera) edo, erakundearen izaeraren arabera eratze-eskriturarena.

- Pertsona juridikoaren legezko ordezkari den pertsona fisikoaren NANren fotokopia, baita ordezkari horrek eskaera egiten duen egunean duen boterearen kreditazioa ere, bai ahalordearen eskrituraren kopiaren bidez bai, hala badagokio, dagokion organoak emandako ziurtagiriaren bidez.

- Identifikazio Fiskalaren Zenbakiaren txartelaren fotokopia.

- Ordainketak agintzeko dokumentazioa: Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Saileko «Datuen Alta/Hirugarren Interesatua» fitxategian alta emanda ez badaude, horri buruzko III. eranskina erantsi beharko da, behar bezala betea. Dagoeneko alta emanda badaude baina ordainketak agintzeko datuetan aldaketarik egonez gero, «Hirugarrenaren Datuetan Aldaketa(K) Sartzeko Eskabide-Orria» izeneko IV. eranskina erantsi beharko da, behar bezala beteta.

- Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko ordainketak egunean dituela egiaztatzen duen agiri eguneratua. Organo eskudunak igorri beharko du. Agiriak balioa izateko, igortzen den egunetik eskabidea aurkezten den eguna arte ezin izango dira sei hilabete baino gehiago igaro. Hala ere, erakunde onuradunak gai honen inguruan eskatzen zaizkion egiaztagiri guztiak aurkeztu beharko ditu, prozeduraren fase guztiak garatzen diren bitartean. Erakunde eskatzaileak lurralde batean baino gehiagotan jarduten badu, zerga-betebeharren konplimendua helbide fiskala duen lurralde guztietako organo eskudunek emandako ziurtagirien bidez egiaztatu beharko du.

- Erantzukizunpeko adierazpena, egiaztatzen duena erakunde eskatzaileak ez duela zigorrik laguntza publikoak lortzeko, ezta ere horretarako gaitasuna kentzen dion legezko debekurik, barne hartuta sexu-bereizkeria dela-eta zigor administratibo edo penalik, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenaren indarrez (I eranskinean dagoena).

- Entitate eskatzailearen jarraitasuna, egonkortasuna eta kaudimena egiaztatzen dituen dokumentazioa. Bertan jasoko da, gutxienez, entitateak garapenerako lankidetzarekin izandako esperientzia eta kudeatu dituen proiektuak, bakoitzaren hasiera eta amaiera datak zehaztuz.

- Erakunde eskatzaileak emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzeko politiken edo jarduketen garapenean izan duen ibilbidea egiaztatzen duen dokumentazioa.

b) Proiektuari buruzko dokumentazioa:

- Hautatutako boluntarioak inkorporatzen diren proiektuen deskripzioa eta proiektuon kokapena destinoko herrialdean.

- Hala badagokio, harrerako garapen-lankidetzarako entitatea identifikazioa, garapen-lankidetzarako entitate eskatzailearekiko lotura azaltzen duen agiri-froga nahikoa barne duela.

- Proiektuaren interes sozialaren justifikazioa.

- Hautatutako gazteak destinoko tokian egingo duen egonaldiaren baldintza materialen deskribapena.

- Proiektuan genero-ikuspegia integratzea.

c) Profilari buruzko dokumentazioa:

- Boluntarioak egingo dituen lanen deskribapena.

- Titulazio akademikoa, lanbide-kualifikazioa eta eskatzen diren beste ikasketak.

- Bete beharreko zereginekin lotutako trebetasunak eta gaitasunak.

- Hala badagokio, hizkuntzaren bat edo gehiago jakitea.

- Hala badagokio, egin beharreko lanekin lotuta boluntarioak aurrez eduki beharreko esperientzia.

11. artikulua.- Akatsak zuzentzea.

Gazteria eta Gizarte Ekintza Zuzendaritzak eskabidean zerbait gaizki dagoela edo zerbait falta dela ikusten badu, hamar eguneko epea emango dio erakunde interesdunari akatsa zuzentzeko edo aurkeztu beharreko agiriak aurkezteko, eta ohartaraziko dio eskatutakoa ez egiteak eskabideari uko egitea ekarriko duela. Uko-egite hori ebazpen baten bidez gauzatuko da.

12. artikulua.- Laguntzen zenbaketa.

450 euroko laguntza emango zaio deialdi honen bidez aurrez hautatutako proiektuan inkorporatutako gazte bakoitzari, Euskadiko Gazteak Lankidetzan programan hautatutako gazteen egonaldi eta mantenu gastuak zati batean ordaintzeko.

13. artikulua.- Laguntzaren ordainketa.

Entitate onuradun bakoitzari emandako laguntza edo laguntzak ordainketa bakar batean gauzatuko dira, behin hura justifikatu eta gero.

14. artikulua.- Emandako laguntza justifikatzeko aurkeztu behar diren dokumentuak.

Garapen-lankidetzarako entitate onuradun bakoitzak gaztearen esperientziari buruzko txosten bat aurkeztuko du hura amaitu eta bi hilabete baino lehen. Bertan, nahi izanez gero, argazkiak ere gehitu ditzake.

15. artikulua.- Kudeaketa organoa.

Gazteria eta Gizarte Ekintza Zuzendaritzari dagokio agindu honen bidez araututako diru-laguntzak kudeatzeko egin beharrekoak egitea.

16. artikulua.- Ez-betetzeak.

Euskal Herriko Ogasun Orokorreko Antolarauei buruzko Legean aurreikusitako ez-betetzeren bat gertatuz gero, jasotako zenbatekoak eta legezko interesak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharko zaizkio, betiere, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren arabera.

17. artikulua.- Diru-laguntzen bateragarritasuna.

Deialdi honetako diru-laguntzak bateragarriak dira beste erakunde publiko zein pribatuek helburu berbererako emandakoekin, betiere gainfinantzaketarik gertatzen ez bada. Gainfinantzaketarik badago, diru-laguntzaren zenbatekoa murriztu egingo da, dagokion gehienezko mugaraino.

AZKEN XEDAPENAK

1.- Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du. Beraz, bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Kultura sailburuari hilabeteko epean, argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, edo bestela administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko jurisdikzio horretako salan bi hilabeteko epean, argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

2.- Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sortuko ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko urtarrilaren 27a.

Kulturako sailburua,

MARÍA BLANCA URGELL LÁZARO.

I. ERANSKINA/ANEXO I

DIRU-LAGUNTZAREN ESKABIDEA, Garapen-lankidetzarako entitateei 2010eko " Euskadiko Gazteak Lankidetzan" programarako proiektuak aurkezteko deia egiten dien Kulturako sailburuaren Aginduaren babesean

SOLICITUD DE AYUDA, según la Orden de la Consejera de Cultura por la que se convoca a entidades de cooperación al desarrollo para la presentación de proyectos para el programa " Juventud Vasca Cooperante" en 2010

ENTITATE ESKATZAILEAREN DATUAK / DATOS DE LA ENTIDAD SOLICITANTE

Izena/Denominación

Helbidea/Dirección:

Posta kodea/Código Postal: Herria/Localidad: Probintzia/Provincia:

Tel.: Faxa/Fax: IFZ/NIF

Helbide elektronikoa/Correo electrónico (e-mail):

Webgunearen helbidea/Dirección de la página Web:

ENTITATEAREN LEGEZKO ORDEZKARIA IDENTIFIKATZEKO DATUAK

DATOS IDENTIFICATIVOS DE LA PERSONA REPRESENTANTE LEGAL DE LA ENTIDAD

Izen-deiturak/Nombre y apellidos: NAN/DNI:

Helbidea/Dirección:

Posta kodea/Código Postal: Herria/Localidad: Probintzia/Provincia:

Tel.: Eskukoa/Móvil: : Faxa/Fax:

Helbide elektronikoa/Correo electrónico (e-mail):

JAKINARAZPENETARAKO HARREMAN-PERTSONA IDENTIFIKATZEKO DATUAK

DATOS IDENTIFICATIVOS DE LA PERSONA DE CONTACTO A EFECTOS DE INFORMACIÓN

Izena: Lanpostua:

Telefonoa: Faxa: Helbide elektronikoa:

D./Dña. con cargo de (puesto de trabajo que ocupa)

Teléfono: Fax: Correo electrónico:

BANKUAREN DATUAK/DATOS BANCARIOS (3)

Banketxea edo Aurrezki Entitatea

Banco o Entidad Bancaria n n n n

Agentzia

Agencia n n n n

K.D.

D.C. n n

Kontu zk.

N.º cuenta n n n n n n n n n n n

PROIEKTUAREN IZENA / DENOMINACIÓN DEL PROYECTO

Kokapena / Localización

Hautatutako gazteak " Euskadiko Gazteak Lankidetzan" programan inkorporatzeko egun baliagarriak / Fechas disponibles para la incorporación de personas jóvenes seleccionadas en el programa Juventud Vasca Cooperante

Proiektuan eskaintzen diren gazte-profilen kopurua guztira / Número total de perfiles de jóvenes que se ofrecen en el proyecto

......................................................... .................(e)n, ......ko .............................ren .........(a)n

En........................................................................ ............, a...... de.........................de..............

Sinatzailearen izena eta bi abizenak (elkartearen legezko ordezkariak, berak, sinatu behar du):

Nombre y dos apellidos de la persona firmante, que habrá de coincidir con quien ostente la representación legal de la entidad:

Sinadura / Firma:

KULTURA SAILEKO GAZTERIA ETA GIZARTE EKINTZAKO ZUZENDARIA

DIRECTOR DE JUVENTUD Y ACCIÓN COMUNITARIA DEL DEPARTAMENTO DE CULTURA

ESKABIDE INPRIMAKIARI ERANTSI BEHARREKO DOKUMENTAZIOA.

a) Erakundeari dagokion dokumentazioa

- Estatutuen fotokopia (pertsona juridikoaren izaera dela-eta estatutuak edukitzea beharrezkoa bada indarreko legeriaren arabera) edo, erakundearen izaeraren arabera eratze-eskriturarena.

- Pertsona juridikoaren legezko ordezkari den pertsona fisikoaren NANren fotokopia, baita ordezkari horrek eskaera egiten duen egunean duen boterearen kreditazioa ere, bai ahalordearen eskrituraren kopiaren bidez bai, hala badagokio, dagokion organoak emandako ziurtagiriaren bidez.

- Identifikazio Fiskalaren Zenbakiaren txartelaren fotokopia.

- Ordainketak agintzeko dokumentazioa: Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Saileko " Datuen Alta/Hirugarren Interesatua" fitxategian alta emanda ez badaude, horri buruzko III. eranskina erantsi beharko da, behar bezala betea. Dagoeneko alta emanda badaude baina ordainketak agintzeko datuetan aldaketarik egonez gero, " Hirugarrenaren Datuetan Aldaketa(K) Sartzeko Eskabide-Orria" izeneko IV. eranskina erantsi beharko da, behar bezala beteta.

Goiko ataletan eskatutako agiriak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eskura badaude, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 35.f) artikuluaren arabera, ez dira aurkeztu beharko.

Kasu horretan, erakundearen legezko ordezkariak egindako aitorpena (II. eranskinean dagoena) ekarri beharko da, eta bertan agiri horiek guztiz indarrean daudela adieraziko da, Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko zein organo edo sailetan eta zein egunetan aurkeztu, edo hala badagokio, eman ziren zehaztuz.

Halere, agiriei dagokien prozedura amaitu zenetik hiru urte baino gehiago igaro ez badira bakarrik erabili ahal izango da bide hau.

- Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko ordainketak egunean dituela egiaztatzen duen agiri eguneratua. Organo eskudunak igorri beharko du. Agiriak balioa izateko, igortzen den egunetik eskabidea aurkezten den eguna arte ezin izango dira sei hilabete baino gehiago igaro. Hala ere, erakunde onuradunak gai honen inguruan eskatzen zaizkion egiaztagiri guztiak aurkeztu beharko ditu, prozeduraren fase guztiak garatzen diren bitartean. Erakunde eskatzaileak lurralde batean baino gehiagotan jarduten badu, zerga-betebeharren konplimendua helbide fiskala duen lurralde guztietako organo eskudunek emandako ziurtagirien bidez egiaztatu beharko du.

- Erantzukizunpeko adierazpena, egiaztatzen duena erakunde eskatzaileak ez duela zigor administratibo edo penalik laguntza publikoak lortzeko, ezta ere horretarako gaitasuna kentzen dion legezko debekurik, barne hartuta sexu-bereizkeria dela-eta zigor administratibo edo penalik, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenaren indarrez. (I eranskinean dagoena).

- Entitate eskatzailearen jarraitasuna, egonkortasuna eta kaudimena egiaztatzen dituen dokumentazioa. Bertan jasoko da, gutxienez, entitateak garapenerako lankidetzarekin izandako esperientzia eta kudeatu dituen proiektuak, bakoitzaren hasiera eta amaiera datak zehaztuz.

- Erakunde eskatzaileak emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzeko politiken edo jarduketen garapenean izan duen ibilbidea egiaztatzen duen dokumentazioa.

b) Proiektuari buruzko dokumentazioa

- Hautatutako boluntarioak inkorporatzen diren proiektuen deskripzioa eta proiektuon kokapena destinoko herrialdean.

- Hala badagokio, garapen-lankidetzarako harrerako entitatearen identifikazioa, garapen-lankidetzarako entitate eskatzailearekiko lotura azaltzen duen agiri-froga nahikoa barne duela.

- Proiektuaren interes sozialaren justifikazioa.

- Hautatutako gazteak destinoko tokian egingo duen egonaldiaren baldintza materialen deskribapena.

- Proiektuan genero-ikuspegia integratzea.

c) Gazte boluntarioen profilei buruzko dokumentazioa:

- Boluntarioak egingo dituen lanen deskribapena.

- Titulazio akademikoa, lanbide-kualifikazioa eta eskatzen diren beste ikasketak.

- Bete beharreko zereginekin lotutako trebetasunak eta gaitasunak.

- Hala badagokio, hizkuntzaren bat edo gehiago jakitea.

- Hala badagokio, egin beharreko lanekin lotuta boluntarioak aurrez eduki beharreko esperientzia.

DOCUMENTACIÓN QUE SE ADJUNTA AL IMPRESO DE SOLICITUD.

a) Documentación relativa a la entidad

- Fotocopia de los estatutos (siempre y cuando por la naturaleza de la persona jurídica su existencia fuera obligatoria de conformidad con la legislación vigente) o, en función del tipo de entidad de que se trate, de la escritura de constitución.

- Fotocopia del Documento Nacional de Identidad de la persona física que ostenta la representación legal de la persona jurídica, así como acreditación de la misma, a la fecha de la presentación de la solicitud, bien mediante copia de la escritura de apoderamiento o, en su caso, bien mediante certificación expedida al efecto por el órgano correspondiente.

- Fotocopia de la tarjeta acreditativa del Número de Identificación Fiscal.

- Documentación para el libramiento de pagos: En el caso de no estar dado de alta de datos/Tercero interesado del Departamento de Economía y Hacienda del Gobierno Vasco, deberá adjuntarse el Anexo III " Alta de datos/Tercero interesado" debidamente cumplimentado. En el caso de ya estar dado de alta, pero haber cambiado alguno de los datos incluidos para el libramientos de los pagos, deberá adjuntarse el Anexo IV " Solicitud de modificación en los datos de tercero" debidamente cumplimentado.

Cuando la documentación exigida en los apartados anteriores se halle en poder de la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi, de conformidad con el artículo 35.f) de la Ley 30/1992, de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y del Procedimiento Administrativo Común, aquélla no será necesario volver a presentarla.

En este caso, se deberá aportar declaración (incluida en el Anexo II) realizada por la persona que ostenta la representación legal de la entidad, haciéndose constar en la misma que dicha documentación se halla plenamente vigente y detallándose la fecha y el órgano o dependencia de la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi en que fueron presentados o, en su caso, emitidos.

Tan sólo podrá utilizarse esta vía cuando no hayan transcurrido más de tres años desde la finalización del procedimiento al que correspondan los documentos.

- Certificación actualizada acreditativa de hallarse al corriente de sus obligaciones tributarias y con los pagos a la Seguridad Social, que deberá haber sido emitida por el órgano competente con no más de seis meses de antelación a la fecha de presentación de la solicitud. No obstante, la entidad beneficiaria está obligada a presentar cuantas certificaciones sobre este extremo se le exijan durante la substanciación de todas las fases del procedimiento. En el supuesto de que la entidad solicitante desarrolle su actividad en más de un territorio, el hecho de hallarse al corriente en las obligaciones tributarias se acreditará mediante certificado expedido por el correspondiente organismo competente en todos y cada uno de los territorios en los que tenga domicilio fiscal.

- Declaración responsable que acredite que la entidad solicitante no se encuentra sancionada con la pérdida de la posibilidad de obtención de subvenciones o ayudas públicas, ni se halla incursa en prohibición legal alguna que la inhabilite para ello, con inclusión de las que se hayan producido por discriminación de sexo de conformidad con lo dispuesto en la Disposición Final sexta de la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la Igualdad de Mujeres y Hombres (según modelo del anexo I).

- Documentación acreditativa de la continuidad, estabilidad y solvencia de la entidad solicitante, en la que se recoja, al menos, la experiencia de la entidad respecto a la cooperación al desarrollo y se relacionen los proyectos gestionados por la entidad, indicando las fechas de inicio y finalización de cada proyecto.

- Documentación acreditativa de la trayectoria de la entidad solicitante en el desarrollo de políticas o actuaciones dirigidas a la igualdad de mujeres y hombres.

b) Documentación relativa al proyecto

- Descripción del proyecto o proyectos a los que se incorporarán las personas voluntarias que sean seleccionadas, así como su localización en el país de destino.

- Identificación, en su caso, de la entidad de cooperación al desarrollo de acogida o contraparte, incluida una prueba documental suficiente relativa a la vinculación con la entidad de cooperación al desarrollo peticionaria de la ayuda.

- Justificación del interés social del proyecto.

- Descripción de las condiciones materiales relativas a la estancia de la persona joven seleccionada en el lugar de destino.

- Integración de la perspectiva de género en el proyecto.

c) Documentación relativa al perfil o perfiles de personas jóvenes voluntarias

- Descripción del trabajo o tareas que llevará a cabo la persona voluntaria.

- Titulación académica, cualificación profesional y otros estudios requeridos.

- Destrezas y capacidades específicas relacionadas con las tareas a desarrollar.

- En su caso, conocimiento específico de algún idioma o idiomas.

- En su caso, experiencia previa que se requiere de la persona voluntaria relativa a las tareas a desarrollar

OHARRAK OBSERVACIONES

1.- Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren Gazteria Zuzendaritzak ondokoa adierazi nahi dizu: eranskin honetan adierazi dituzun datu pertsonalak Datu Pertsonalak Babesteko 15/1999 Lege Organikopean dagoen fitxategi automatizatu batean sartuko ditugula, ondoren erabili ahal izateko. 1.- La Dirección de Juventud del Departamento de Cultura del Gobierno Vasco le informa que sus datos personales obtenidos mediante la cumplimentación de este anexo van a ser incorporados para su tratamiento en un fichero automatizado sujeto a lo dispuesto en la Ley Orgánica 15/1999, de Protección de Datos de Carácter Personal.

Fitxategiko datuok ez zaizkio beste inori lagako eta fitxategia Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak berak sustatutako diru-laguntzak kudeatzeko baino ez da erabiliko. El uso de dicho fichero, cuyos datos no serán objeto de cesión a terceros, se circunscribe al uso exclusivo de la gestión de las ayudas promovidas por el Departamento de Cultura del Gobierno Vasco.

Aipatutako Lege horretan jasotzen den moduan, datuok ikusi, zuzendu edo ezabatu nahi dituzula edo ez dituzula adierazi nahi jakinarazteko, honako helbide honetara idatzi beharko duzu: Gazteria Zuzendaritza, Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz. Si lo desea, puede ejercitar los derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición, previstos por la Ley, dirigiendo un escrito a la Dirección de Juventud, responsable de dicho fichero, c/ Donostia-San Sebastián 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.

II. ERANSKINA ADIERAZPEN-EREDUAK

ANEXO II MODELOS DE DECLARACIONES

Dokumentazioa aurretik aurkeztu izanaren aitorpena Declaración de presentación anterior de documentación

Nik, jaunak/andreak,

NAN zenbakidunak, erakundearen legezko ordezkari moduan jarduten dut.

Eta adierazten dut nire NANaren fotokopia, erakundea ordezkatzeko dudan boterearen kreditazioa eta erakunde horren IFZaren fotokopia indarrean daudela. Izan ere, Eusko Jaurlaritzak dagoeneko baditu agiri horiek:

Saila:

Zuzendaritza:

Laguntzak eskatzeko zein deialditan aurkeztu ziren:

Noiz aurkeztu ziren:

Horrela jaso dadin eta bidezko ondorioak izan ditzan, aitorpen hau sinatu dut

Eta hala ager dadin, hau sinatu dut (tokia eta eguna

Sin.:

Yo con DNI nº

En calidad de representante legal de la entidad

Declaro que la fotocopia de mi DNI, la acreditación de la representación legal y la fotocopia del NIF de la entidad a la que represento se hallan plenamente vigentes y que obran en poder del Gobierno Vasco:

Departamento:

Dirección:

Convocatoria de ayudas a la que fueron presentadas:

Fecha en la que fueron presentadas:

Para que así conste y surta los efectos oportunos, firmo la presente Declaración en

Y para que así conste, firmo la presenta declaración en

a

Fdo.:

Zinpeko edo ardurapeko aitorpena Declaración jurada o responsable

Nik, jaunak/andreak,

erakundearen

gisa, adierazten dut erakunde eskatzaileak ez duela diru-laguntza publikoak jasotzea eragozten dion zehapenik jaso, eta ez daukala horretarako legezko inolako debekurik, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barne, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrenean zehaztutakoarekin bat etorriz.

Horrela jaso dadin eta bidezko ondorioak izan ditzan, hau sinatu dut (tokia eta eguna).

Sin.:

Yo

En calidad de

Declaro que la entidad

no se encuentra sancionada con la pérdida de la posibilidad de obtención de subvenciones o ayudas públicas, ni se halla incursa en prohibición legal alguna que la inhabilite para ello, con inclusión de las que se hayan producido por discriminación de sexo de conformidad con lo dispuesto en la Disposición Final sexta de la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la Igualdad de Mujeres y Hombres.

Y para que así conste y surta los efectos oportunos, firmo la presente declaración en

a

Fdo.:

III. ERANSKINA / ANEXO III

HIRUGARRENAREN DATUEN ALTA/ALTA DE DATOS TERCERO INTERESADO (*)

HIRUGARRENAREN EZAGUPENERAKO DATUAK/DATOS IDENTIFICATIVOS DEL TERCERO

IFZ edo NAN / NIF o DNI (1)

Entitatearen izendapena edo izen-deiturak / Denominación de la entidad o nombre y apellidos:

HELBIDERATZE-DATUAK/DATOS DE DOMICILIACIÓN

Helbidea

Domicilio

Posta-Kodea Udala

Código postal: Localidad:

Lurraldea

Provincia

BANKUAREN DATUAK/DATOS BANCARIOS (3)

Banketxea edo Aurrezki Entitatea

Banco o Entidad Bancaria n n n n

Agentzia

Agencia n n n n

K.D.

D.C. n n

Kontu zk.

N.º cuenta n n n n n n n n n n n

Jabea

Titular

Bankuaren adostasuna

Conforme banco

Sinadura eta Zigilua

Sello y firma Hirugarrenaren adostasuna

Conforme tercero

Sinadura eta Zigilua

Sello y firma Sailaren onespena

V.º B.º Departamento (2)

Baimenduriko sinadura

Firma autorizada Kontabilitatearen onespena (2)

V.º B.º Contabilidad

Baimenduriko sinadura

Firma autorizada

(*) Eusko Jaurlaritzatik diru-laguntzarik inoiz jaso ez dutenek bete beharreko inprimakia / Impreso a rellenar por aquellos peticionarios que no hayan recibido nunca subvención alguna del Gobierno Vasco.

Argibideak/Observaciones:

(1) Erantsi fitxa honi Identifikazio Fiskalerako Txartelaren fotokopia edo Nortasun Agiri Nazionalarena./Debe adjuntarse fotocopia de la Tarjeta de Identificación Fiscal o, en su caso, del Documento Nacional de Identidad.

(2) Administrazioak bete beharrekoa/A rellenar por la Administración.

(3) Bankuak edo Aurrezki Entitateak bete beharrekoa/A cumplimentar por el Banco o Entidad de Ahorro.

IV. ERANSKINA/ANEXO IV

HIRUGARRENAREN DATUETAN ALDAKETA(K) SARTZEKO ESKABIDE-ORRIA (*)

SOLICITUD MODIFICACIÓN EN LOS DATOS DEL TERCERO (*)

IFZ edo NAN / NIF edo DNI................................................................3.aren kodigoa/Código del tercero (1): ...............................

Entitatearen izendapena edo izen-deiturak / Denominación de la entidad o nombre y apellidos

.......................................................................... .......................................................................... .........................

ALDAKETA / MODIFICACIÓN (2)

A.- HELBIDERATZE-DATUAK / DATOS DE DOMICILIACIÓN

Helbidea

Domicilio

Posta-Kodea Udala

Código postal: Localidad:

Lurraldea

Provincia

B.- BANKUAREN DATUAK/DATOS BANCARIOS (3)

Banketxea edo Aurrezki Entitatea

Banco o Entidad Bancaria n n n n

Agentzia

Agencia n n n n

K.D.

D.C. n n

Kontu zk.

N.º cuenta n n n n n n n n n n

Jabea

Titular

Data/Fecha

Sinadura/Firma

(*) Eusko Jaurlaritzatik inoiz diru-laguntzaren bat jaso badute ere, helbideratze edota banketxeko datuetan aldaketaren bat sartu nahi dutenek bete beharreko inprimakia / Impreso a cumplimentar por aquellos peticionarios que, habiendo recibido alguna subvención del Gobierno Vasco, deseen introducir alguna modificación en los datos de domiciliación y/o en los bancarios.

Argibideak/Observaciones:

(1) Administrazioak bete beharrekoa / A rellenar por la Administración.

(2) Aldaturiko kontzeptua(k) baino ez da/dira adierazi behar / Tan sólo debe(n) cumplimentarse el/los concepto(s) a modificar

(3) Kasu honetan, honako domumentazio osagarri hau erantsi beharko zaio eskabide-orriari / En este caso deberá adjuntarse a la solicitud la siguiente documentación:

a) Proposatzen den aldaketarako arrazoia / Razón que motiva el cambio.

b) Ordainketarako jakinarazitako kontu korrontea egon badagoela eta beraren titularra adierazitakoa bera dela ziurtatzen dituen banku edo aurrezki-entitate batek emandako agiria / Documento expedido por una entidad bancaria o de ahorro que certifique la existencia de cuenta y la titularidad de la misma.

OGASUN ETA HERRI ADMINISTRAZIO SAILEKO KONTROL EKONOMIKOKO

BULEGOKO KONTABILITATE ZERBITZUA

SERVICIO DE CONTABILIDAD DE LA OFICINA DE CONTROL ECONÓMICO DEL DEPARTAMENTO

DE HACIENDA Y ADMINISTRACIÓN PÚBLICA.


Azterketa dokumentala