Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

29. zk., 2010eko otsailaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
730

EBAZPENA, 2009ko azaroaren 19koa, Energia eta Meategien zuzendariarena, «Maruri-Jatabeko B presio erdiko banaketa-sarea» izeneko proiektuari dagozkion gas naturaleko instalazioak, etxeetan eta merkataritzan erabiltzekoak, eraikitzeko baimena eskatzeari buruzkoa.

Erref.: CG-B-2009-21 LUI-BMR.

2009-04-21ean, Ernesto Fernández Colás jaunak baimena eskatu du, Naturgas Energía Distribución SAUren izenean eta ordez, Maruri-Jatabe udalerrian «Maruri-Jatabeko B presio erdiko banaketa-sarea» izeneko proiektua egiteko, hots, Maruri-Jataben etxeetan eta merkataritzan erabiltzeko gas naturaleko banaketa-instalazioak eraikitzeko.

Espedientea ebazterakoan beharrezkoa da honako hauek aintzat hartzea eta aipatzea:

AURREKARIAK

Bat.- 2009-04-21ean Naturgas Energía Distribución SAUk eraikuntza- eta instalazio-proiektua aurkeztu zuen, eta administrazio-baimena eskatu zuen Maruri-Jatabe udalerrian etxeetan eta merkataritzan erabiltzeko gas naturalaren hornitze-instalazioetarako.

Bi.- Aipatutako espedientea jendaurrean jarri ostean, iragarkia El Correo eta Deia egunkarietan argitaratu zen 2009ko maiatzaren 26an, EHAAn 2009ko ekainaren 4an eta BAOn 2009ko ekainaren 1ean. Horretaz gain, iragarki hori Maruri-Jatabeko udaletxera bidali zen, bertoko iragarki oholean jar zezaten 2009ko maiatzaren 22tik 2009ko ekainaren 11 arte. Ez da proiekturik aurkeztu lehian, eta alegaziorik ere ez.

Hiru.- 2009ko maiatzaren 19an txostena eta baldintzak galdatu zitzaizkien Maruri-Jatabe eta Gatikako Udalei, bai eta tarteko diren Erakundeei ere; Bizkaiko Foru Aldundiko Herri Lan eta Garraio Sailari eta Uraren Euskal Agentziari. Hala ere, ez da inolako baldintzarik igorri aipatutako epean, 2009ko ekainaren 29an berriz galdatu izan arren.

Lau.- 2009ko azaroaren 9an, Naturgas Energía Distribución SAUk Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Kultura Ondarearen Zuzendaritzaren idatzizko erantzuna aurkeztu zuen, eta idatzi hark behartu egiten zuen orduan ezezagunak ziren eta agerian utz litezkeen aztarnategi arkeologikoen gaineko datuak jarraitu, bildu eta analizatzeko proiektua edukitzera. 2009ko azaroaren 16an aurkeztu zuen Naturgas Energía Distribución SAUk proiektu hori. Proiektua Unai Aurrekoetxea Fernández arkeologoak idatzia zen eta hauxe zuen izenburua: «Proyecto de control arqueológico para obra de construcción de red de distribución de gas natural en Maruri-Jatabe».

Ebazpen honen oinarriak honako hauek dira:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Bat.- Energia eta Meategien Zuzendaritza da espediente hau ebazteko organo eskuduna, betiere Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen irailaren 22ko 514/2009 Dekretuan ezarritakoaren arabera.

Bi.- Hidrokarburoen Sektoreko 34/1998 Legeak, urriaren 7koak (1998-10-08ko EBO) eta Gas Erregaien Zerbitzu Publikoen Erregelamenduak -urriaren 26an 2913/1973 Errege Dekretu bidez onartutakoak, (1973-11-21eko EBO)- ezartzen du gasa banatzeko sareak eraikitzeko beharrezkoa dela aurretiazko administrazio-baimena edukitzea.

Hiru.- Espedientea izapidetzean eta espedientearen edukian ziurtatu egiten da indarrean dagoen eta kasu honetan aplikatu behar den legediak ezarritako baldintzak bete egiten direla.

Lau.- Naturgas Energía Distribución SAU eskatzaileak proiektua gauzatzeko gaitasuna du lege-, teknika-, ekonomia- eta finantza-aldetik.

Aipatutako lege-manuak eta oro har erabilgarri diren eta horiekin bat datozen gainerako xedapenak ikusi ostean, honako hau:

EBATZI DUT:

Bat.- Naturgas Energía Distribución SAUri baimena ematea Maruri-Jatabe udalerrian etxe- eta merkataritza-erabilerarako gas naturaleko instalazioak eraikitzeko; hain zuzen ere, «Maruri-Jatabeko B erdi presioko banaketa sarea» izeneko proiektua gauzatzeko. Hauexek dira hain justu ere proiektu horren ezaugarri nagusiak:

- B erdi presioko banaketa-sarea, Gatikan dagoen saretik abiatzen dena eta elikadura-arteria baten bitartez, Maruri-Jatabeko herrigunea hartuko duena.

- Hodia dentsitate ertaineko polietilenozkoa izango da, UNE-EN 1555-2 arauaren araberakoa (SDR-17,6) eta 160 mm-ko diametro nominalekoa; 1.535 m-ko luzera izango du Gatika udalerriaren elikadura-arteriarako, eta 510 m-koa Maruri-Jatabe udalerrirako (PE-100, SDR-11 eta 110 mm-ko diametro nominala). Sare nagusiak 2.668 m-ko luzera izango du, eta adar-hodietarako berriz, PE-100, SDR 11 eta 63 mm-ko diametro nominala.

- cm2-ko 5 kg-ko presioa eskainiko da gehienez.

- 549.983,31 eurokoa da deskribatutako instalazioen aurrekontua.

- Aurkeztutako proiektuko memorian eta planoetan deskribatu beharko dira sarearen ibilbide osoa eta ezaugarriak.

Bi.- Baldintza hauekin ematen da baimen hau:

1) Arestian aipatutako proiektuaren planoetan sartuta dagoen 1-NG-A-001 planoan mugatzen da Naturgas Energía Distribución SAUk zein zonatan eman behar duen zerbitzu. Plano berean mugatzen dira eskatzaileak zona horretan duen sarea zabaltzeko konpromisoak.

2) Naturgas Energía Distribución SAUk 10.999,67 euroko fidantza(k) (hamar mila bederatziehun eta laurogeita hemeretzi euro eta hirurogeita zazpi zentimo) jarriko d(it)u 2 hileko epean, hartara instalazio-betebeharrei erantzungo diela bermatzeko, urriaren 7ko 34/1998 Legearen 73.4 artikuluan ezarritakoari jarraiki. Fidantza hori EAEko Gordailuen Kutxa Nagusian jarriko da, dirutan edo Estatuko baloreetan, edo bankuko abalen bidez, uztailaren 21eko 1775/1967 Dekretuko 11. artikuluaren 3. paragrafoan xedatutakoari jarraiki, edo Espainia EEEri Atxikitzeko Itunaren ondorio diren konpromisoetara egokitzeari buruzko ekainaren 6ko 1255/1986 Legegintzako Errege Dekretuak eta Aseguru Pribatuaren ordenamenduari buruzko abuztuaren 2ko 33/1984 legeak eta 1954ko abenduaren 16ko Legeak dioena bete behar duten Aseguru Entitateekin izenpetutako aseguru-kontratuen bidez. Instalazioak baimenduta, haiek muntatzeko baimenean ezarritako epeen barruan, instalazio horiek eraiki ondoren eta eskumena duten Lurralde Organoek instalazioak martxan jartzeko akta edo aktak sinatzen dituztenean, fidantza Sociedad de Gas de Euskadi SAri itzuliko zaio.

3) Obrek hamabi hileko epean hasi beharko dute, instalazioetarako baimena ematen den egunetik hasita, eta baimen hori eman eta 36 hilera amaitu beharko dute.

4) Naturgas Energía Distribución SAUk hogeita hamar eguneko epea izango du, gehienez, gas naturala eramaten hasteko, instalazioak martxan jartzeko akta egiten den egunetik.

5) Esku-hartze arkeologikoaren proiektuan edozein aldaketa eginez gero, Naturgas Energía Distribución SAUk Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Saileko Ondare Historikoaren Zerbitzuari jakinaraziko dio, proiektua gauzatzeko epeak aldatzen badira bereziki, hark baimena eman dezan.

6) Hornitutako gasaren ezaugarriak aldatzen badira, edo beste batekin ordezkatzen bada, administrazio-baimena beharko da, urriaren 26ko 2913/1973 Dekretuaren bitartez onartutako Gas Erregaien Zerbitzu Publikoen Erregelamendu Orokorraren 8. artikuluko c atalari jarraiki.

7) Naturgas Energía Distribución SAUk uneoro transmititu ahal izango ditu instalazio horiek, Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzak baimendu badu, eta titular berriak baimen honek dakartzan betebehar eta eskubide guztiak subrogatuko ditu.

8) Naturgas Energía Distribución SAUk behar bezala hornitu beharko du, eta instalazioak behar bezala eta eraginkortasunez zaindu; matxurak konpondu, erreklamazioak artatu eta oro har, erabiltzaileei erantzun. Izan ere, instalazioak egoera onean eduki behar ditu eta ongi funtziona dezaten arduratu behar du, Erregaiak Banatu eta Erabiltzeko Araudi Teknikoaren (919/2006 ED) ICG-01 jarraibide teknikoaren 6. puntuan xedatutakoari men eginez.

Hiru.- «Maruri-Jatabe udalerrian etxe- eta merkataritza-erabilerarako B presio erdiko gasa banatzeko sarea» izeneko proiektuarekin (PTS48-MAU080606) bat etorriz eraiki beharko dira baimentzen diren instalazioak. Proiektua Carlos Goya Díaz de Sarralde industria-ingeniari tekniko jaunak sinatu du, eta Bizkaiko Industria Ingeniari Teknikoen Elkargo Ofizialak bisatu, 2009-02-20an, 05/09/00272 zenbakiarekin. Aurkeztutako gainerako dokumentazio teknikoarekin ere bat etorri beharko dira instalazioak.

Lau.- Obrak egiteko beharrezko diren neurrian, udalen edo probintzien eskumenpeko baimen edo lizentzien eta beharrezko diren beste batzuen aurka egin gabe eta horiekiko loturarik gabea, ematen da baimen hau.

Bost.- Edozelan ere, baimen hau ez da ematen monopolio-erregimenean eta ez du ekarriko eskubide esklusiborik.

Sei.- Instalazioak martxan jartzeko akta eskuratzeko, Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan honako agiriak aurkeztu behar dira: obra zuzendaritzako ziurtagiriak, probenak eta tarteko diren erakundeen baimenak; halaber, gas-sarea non dagoen eta sarea beste zerbitzuekin non gurutzatzen den zehazten duten «as built» planoak ere aurkeztu beharko dira.

Ebazpen honek ez du amaitzen administrazio-bidea, eta Industria eta Energiako sailburuordeari zuzenduta, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik harako hilabeteko epean, betiere Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatzen duen 4/1999 Legean ezarritakoarekin bat etorriaz.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko azaroaren 19a.

Energia eta Meategien zuzendaria,

OSKAR ZABALA RABADAN.


Azterketa dokumentala