Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

29. zk., 2010eko otsailaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Valle de Trápaga-Trapagarango Udala
726

IRAGARKIA, Administrazio Orokorreko teknikari-lanpostu bat lehiaketa-oposizio bidez betetzeko deialdiari buruzkoa.

2009ko abenduaren 16ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean (240. zk.), oso-osorik argitaratu dira Administrazio Orokorreko teknikari-lanpostu bat lehiaketa-oposizio bidez betetzeko deialdia arautuko duten oinarriak.

Eskaera aurkezteko epea 20 egun baliodunekoa izango da, deialdiaren laburpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Deialdi honekin zerikusia izango duten iragarkiak Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta Udaletxeko iragarki-oholean baino ez dira argitaratuko.

Valle de Trápaga-Trapagaran, 2010eko urtarrilaren 12a.

Alkatea,

JESÚS GONZÁLEZ SAGRADO.


Azterketa dokumentala