Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

29. zk., 2010eko otsailaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
717

36/2010 DEKRETUA, otsailaren 2koa, Alonsotegiko Montealegre industrialdea sortzeko Bilbo Metropolitarreko Lurraldearen Zatiko Planaren lehenengo aldaketa behin betiko onesten duena.

1.- Bilbo Metropolitarreko Lurraldearen Zatiko Plana irailaren 26ko 179/2006 Dekretuaren bidez behin betiko onetsi zuen Eusko Legebiltzarreko Kontseiluak.

Plan honek Eremu Funtzional osoaren antolamendu osoa ezartzen du. Eremuak honako udalerriak hartzen ditu bere baitan: Abanto Zierbena, Alonsotegi, Arrankudiaga, Arrigorriaga, Barakaldo, Barrika, Basauri, Berango, Bilbao, Derio, Erandio, Etxebarri, Galdakao, Getxo, Gorliz, Larrabetzu, Leioa, Lemoiz, Lezama, Loiu, Muskiz, Ortuella, Plentzia, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Sondika, Sopela, Ugao-Miraballes, Urduliz, Trapagaran, Zamudio, Zaratamo, Zeberio eta Zierbena.

2.- Bizkaiko Foru Aldundiko Garraio eta Hirigintza Departamentuak Alonsotegiko Montealegre industrialdea sortzeari buruzko aipatu Lurraldearen Zatiko Plana aldatzeko idazkia sustatu du.

3.- Aldaketa horren helburua, Alonsotegiko udalerriko Montealegre ibarreko lursailak Bilbo Metropolitarreko Ezkerraldean jarduera ekonomiko berriak garatzeko lurzoruaren erreserbari gehitzea da, sustapen publikoko lurzoru gisa.

4.- 2006ko urtarrilaren 15eko Foru Aginduaren bidez aldaketa honek funtsezko izaera ez zuela adierazi zenez, aldaketa izapidetzeko orduan irailaren 9ko 206/2003 Dekretuan aurreikusitako izapideak kontuan hartu dira. Dekretu horren bidez, Lurraldearen Antolamendurako Norabideen, Lurraldearen Zatiko Planen eta Lurraldearen Arloko Planen funtsezkoak ez diren aldaketak onartzeko prozedura arautzen da.

5.- Aipatutako Lurraldearen Zatiko Planaren aldaketan sartuta daude Dekretu honen I. eranskin gisa argitaratzeko doazen Antolamenduko Arauak.

6.- Bestalde, Dekretu honen II. eranskin moduan doan Planaren Aldaketan ingurumen alderdiak sartzeko erabakiaren nahitaezko erabakia gehitzen da, plan eta programa jakinek ingurumenean duten eragina ebaluatzeari buruzko apirilaren 28ko 9/2006 Legean eta Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazio bateratuaren prozedura arautzen duen uztailaren 22ko 183/2003 Dekretuan xedatutakoa betez.

Hori betez, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren proposamenez, aldez aurretik 2010eko otsailaren 2an ospatutako Gobernu Kontseiluaren bilkurak eztabaidatu eta onetsita, hau

XEDATU DUT:

Artikulu bakarra.- Bilbo Metropolitarreko Lurraldearen Zatiko Planaren lehenengo aldaketa behin betiko onesten da, Alonsotegiko Montealegre industrialdea sortzeko. Planaren Antolamenduko Arauak I. eranskin gisa gehitu dira.

XEDAPEN IRAGANKORRA

Indarrean den Alonsotegiko udal-plangintzak aldaketa honek xedatutakora egokitu beharko du, indarrean sartzen den unetik gehienez bi urteko epean.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2010eko otsailaren 2an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Ingurumen, Lurralde Plangintza,

Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,

MARÍA DEL PILAR UNZALU PÉREZ DE EULATE.

OTSAILAREN 2KO 36/2010 DEKRETUAREN I. ERANSKINA

ARAUDIA

LPParen oroitza eta araudiari dagokionez, Bilbo Metropolitar Lurralde Plan Partzialaren aldaketa honetan, bakarrik aldatu beharko dira IX eranskinaren laukiak, 72 eta 73 artikuluetan apatuta, Lurralde Plan Partzialaren araudiaren eranskinetan agertzen direnak, non ezartzen dira lurzoru Kuantifikazioaren eskaintza aktibitate ekonomiko berrientzat, aldaketarekin, gainazal aldaketa bat dago Alonosotegi udalerriko aktibitate ekonomiko lurzoruan, islatuta aipatutako laukian.

Segidan eransten dira, Bilbo Metropolitar Lurralde Plan Partzialaren indarreko araudiaren IX laukia eta araudiaren IX laukia aldatuta, gainazalekin gehituta.

INDARREKO ARAUTEGIA, ALDATU BEHARREKOA. ERANSKINA - BILBO METROPOLITAR LPP-REN ARAUTEGIA.

IX. ERANSKINA. EKONOMI JARDUERETARAKO LURZORUA: GARAPEN EREMU BERRIAK.

EKONOMI JARDUERETARAKO LURZORUA: GARAPEN EREMU BERRIAK

GUTXIENEKO KANTITATEAK HEMENDIK 16 URTERA

(Ikus .PDF)

EKONOMI JARDUERETAKO LURZORUA: GARAPEN EREMU BERRIAK.

GEHIENEZKO KANTITATEAK HEMENDIK 16 URTERA

(Ikus .PDF)

EKONOMI JARDUERETARAKO LURZORUA: GARAPEN EREMU BERRIAK.

GUTXIENEKO KANTITATEAK HEMENDIK 8 URTERA

(Ikus .PDF)

EKONOMI JARDUERETARAKO LURZORUAK: GARAPEN EREMU BERRIAK.

GEHIENEZKO KANTITATEAK HEMENDIK 8 URTERA

(Ikus .PDF)

ALDATUTAKO ARAUTEGIA. ERANSKINA - BILBO METROPOLITAR LPP-REN ARAUTEGIA.

IX. ERANSKINA. EKONOMI JARDUERETARAKO LURZORUA: GARAPEN EREMU BERRIAK.

EKONOMI JARDUERETARAKO LURZORUA: GARAPEN EREMU BERRIAK.

GUTXIENEKO KANTITATEAK HEMENDIK 16 URTERA

(Ikus .PDF)

EKONOMI JARDUERETARAKO LURZORUA: GARAPEN EREMU BERRIAK.

GEHIENEZKO KANTITATEAK HEMENDIK 16 URTERA

(Ikus .PDF)

EKONOMI JARDUERETARAKO LURZORUA: GARAPEN EREMU BERRIAK.

GUTXIENEKO KANTITATEAK HEMENDIK 8 URTERA

(Ikus .PDF)

EKONOMI JARDUERETARAKO LURZORUA: GARAPEN EREMU BERRIAK.

GEHIENEZKO KANTITATEAK HEMENDIK 8 URTERA

(Ikus .PDF)

Jarduketa-programa.

Beste alde batetik, Bilbo Metropolitar LPParen aldaketa Kadagua ibarbidearen sektorean, Alonsotegi udalerrian, ez ditu aldatzen indarrean dagoen Jokaldi Programaren erabakiak, udalerri batetan ere ez, ze eremua, ez da gehitzen Ekintza Estrategikoa bezala, ze ere eskala maila metropolitarrean ez du suposatzen eskusartze handia.

Proposaturiko jarduketaren izaera kontuan izanik; hau, lehenengo laurtekoaren eragiketen barruan sartuko da.

Ikasketa ekonomiko-finantzieroa.

Halaber, aldaketak ez du aldatzen indarrean dagoen Ikasketa Ekonomiko-Finantzarioen erabakiak, udalerri batetan ere ez, aipatutako ikasketak badaukalako promozio publikoetako jokabideetan estimatutako inbertsioa lurzoruaren eskuraketarako, eta gure kasuan, lurraldeak badira titularitate publikoak.

Dokumentazio Grafikoa.

Azkenengoz, aldatu beharko da LPParen dokumentazio grafikoa, gehituz aldaketa honi lotuta dagoen eremua bere erabilpen berriarekin antolaketa planoei.

Indarreko antolaketaren menpe dauden planoak.

Aldatu behar diren planoen zerrenda hurrengo hau da, izendatzeko, Bilbo Metropolitar LPP dokumentuaren zenbaketa mantentzen da:

- Inguru Fisikoaren Antolaketa Planoaren I.1 planoa.

- Ezker Aldeko Lurralde Ereduaren I.4.4 planoa.

Aldatutako antolaketa planoak.

Gehitzen dira hurrengo plano aldatuak:

- Inguru Fisikoaren Antolaketa O.1 planoa.

Planoa aldatzen da kentzeko Montealegre eremu industriala antolaketa mailatik.

- Ezker Aldeko Lurralde Ereduaren O.4.4 planoa.

Aldaketa da irudikatzea ibarbidearen eremua garapen berrien kolorearekin, identifikatuak erabilera industrialeko aktibitate ekonomikoak bezala.

0.1 PLANOA

INGURU FISIKOAREN ANTOLAKETA

(Ikus .PDF)

0.4.4 PLANOA

EZKER ALDEKO LURRALDE EREDUAREN

(Ikus .PDF)

OTSAILAREN 2KO 36/2010 DEKRETUAREN II. ERANSKINA

ADIERAZPENA, ALONSOTEGIN MONTEALEGRE INDUSTRIALDEA SORTZEKO BILBO METROPOLIARREKO LURRALDE PLAN PARTZIALAREN ALDARAZPENARI DAGOKION INGURUMENEKO ERAGINAREN EBALUAZIO BATERATUAREN PROZEDURA ARAUTU DUEN UZTAILAREN 22KO 183/2003 DEKRETUAREN 15. ARTIKULUAN EZARRI DENAREN ONDOREETARAKO

Adierazpena, Alonsotegin Montealegre industrialdea sortzeko Bilbo Metropoliarreko Lurralde Plan Partzialaren Aldarazpenari dagokion ingurumeneko eraginaren ebaluazio bateratuaren prozedura arautu duen uztailaren 22ko 183/2003 Dekretuaren 15. artikuluan ezarri denaren ondoreetarako.

Alonsotegin Montealegre industrialdea sortzeko Bilbo Metropoliarreko Lurralde Plan Partzialaren Aldarazpenaren idazkuntza eta tramitazio lanak egin direnean, aldi berean ingurumeneko eraginaren ebaluazio bateratuaren prozesu iraunkorra burutu da. Prozedura hori hertsiki bete da plan eta egitarau jakin batzuk ingurumenean dituzten eraginen ebaluazioari buruzko apirilaren 28ko 9/2006 Legeak, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumena babesteari buruzko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrak eta berariaz ingurumeneko eraginaren ebaluazio bateratuaren prozedura eta, horren barruan, bereziki lurralde plangintza, arautzen duen uztailaren 22ko 183/2003 Dekretuak ezarri dutena betez.

Proposatu den lurralde plangintzaren aldarazpenaren oinarria lurralde antolamenduan garapen iraunkorraren oinarria inkorporatzea da, hain zuzen ere lurraldearen abegi-ahalmena, beharrizan sozio-ekonomikoak eta ingurumen eta hirigintzaren ikuspegiak aintzat hartuta.

Bilbo Metropoliarreko Lurralde Plan Partzialaren Aldarazpenaren xedea da Alonsotegiko udal mugarteko Montealegreko ibarbideko lurrak Bilbo Metropoliarraren Ezkerraldeko jarduera ekonomiko berrien garapenerako lurzoruaren erreserbara inkorporatzea. Kontua da lur horiek aldaketa handiak izan dituztela Cadaguako saihesbidearen betearazpeneko soberakinen hondakindegi moduan erabili direlako eta gertaera horrek erabat aldatu dituelako toki horretako erabilera eta ezaugarriak, eta bideratu egin du esparruak gaur egun duen hondakindegi erabileraren ordez industri erabilerak ezartzea. Halaber, aldi berean irtenbide horrek konpondu egingo luke Ezkerraldeak jarduera ekonomikoetarako lurzoruen arloan duen beharrizana, aldeari oreka zuzkituz eta irtenbide berriak planteatuz.

Udalez gaindiko mailan (Bilbo Metropoliarraren Ezkerraldean), Alonsotegiko toki mailan eta ezarpenaren esparruaren mailan alternatiben azterketa sakona egin ondoren uste da egokia dela berariaz formatu handiko industri jarduerak garatzeko aldea egituratzea bertan honako aldarazpen honek proposatzen duen jarduera kokatzeko. Esparruak gutxienez industriak jarduteko eskatzen dituen 13 hektareako azalera izango du. Egiaztatu da LPPk lurzoruaren erreserbak ezarri arren jarri nahi den industriaren beharkizun eta beharrizanek eta gaur egun eskuragarri dauden lurrek ez dutela LPPren oinarriekiko irtenbide egokirik eta bateragarririk eskaintzen.

Beharrezkoa da kokapen berria proposatzea, hau da, aukera emango duena industri jardueraren ezarpena Lurralde Plan Partzialak aztertu eta garatu dituen aurreikuspen eta ezaugarriekin bat egiteko.

Montealegreko ibarbidean sortzen den aukerak bidea ematen du ez bakarrik garatu behar den industri jarduerak exijitzen duen beharrezko azalera edukitzeko, LPPk araututa dituen ezartzeko irizpideak ere betetzen dituelako, eta horrek bidezkotu egingo luke bere aldarazpena Ezkerraldean industri lurzoruaren arloan egon dagoen mentsa errealari erantzuna emanez, areago kontuan hartuta hori ezinezkoa dela egungo baldintzekin ezarri behar den erabilerari eta erabilera horrek lurraldean izan behar duen kokapenari buruz LPPk ematen dituen zehaztapenen aurka egin gabe.

Montealegreko Jarduera Ekonomikoen Sektorea sortzeko Bilbo Metropoliarreko Lurralde Plan Partzialaren Aldarazpenaren betearazpenak ingurumeneko eraginaren ebaluazio bateratuan sartu diren zehaztapen tekniko guztiak, ingurumena babesteko eta zuzentzeko neurriak eta planaren ondorioak gainikusteko egitaraua ditu, eta baita Aldarazpenean sartu den eta bere atal bihurtu den Ingurumeneko Sailburuordetzaren 2008ko irailaren 10eko Ebazpenaren bidez argitaratu zen Ingurumenaren Eraginaren Txosten Bakarrean (ebaluazio bateratuaren azterlana eta eraginaren txosten bakarra Informe) eman ziren zehaztapenak ere.

Hori guztia kontuan hartuta uste da Montealegreko Industrialdea sortzeko Bilbo Metropoliarreko Lurralde Plan Partzialaren Aldarazpenaren behin betiko onespenari dagokion dokumentua erantzun egokia dela horri buruz jaulki den ingurumeneko eraginaren txosten bakarrean planteatu denerako.


Azterketa dokumentala