Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

250. zk., 2009ko abenduaren 30a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
6799

EBAZPENA, 2009ko abenduaren 16koa, Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordearena; honen bitartez, produktu berriak garatzeko proiektuak egiteko laguntza-programa (Gaitek programa) arautzen duen 2008ko azaroaren 27ko Aginduan ezarritako esparruan 2010eko ekitaldirako laguntzak emateko deialdiaren berri ematen da.

Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2008ko azaroaren 27ko aginduaren bitartez (2008ko abenduaren 23ko EHAA) produktu berriak garatzeko proiektuak egiteko laguntzen programa (Gaitek programa) arautzen da.

Agindu horren 13. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, bidezko da bertan finkaturiko laguntzetarako deialdia egitea 2010eko ekitaldirako eta horretarako beharrezkoak diren arauak ematea.

Horrenbestez, agindu horren 13. artikuluan ezarritako eskumena erabilita, honako hau:

EBATZI DUT:

1. artikulua.- Xedea.

1.- Ebazpen honen helburua honako hau da: Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2008ko azaroaren 27ko aginduan (produktu berriak garatzeko proiektuak egiteko laguntza-programa (Gaitek programa) arautzen du) aurreikusitako laguntzen 2010eko ekitaldirako deialdia egitea.

2.- Programa hori finantzatzeko 31.059.250 euro daude, 2010eko ekitaldirako Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan horretarako ezarritako aurrekontu-kredituaren kargura.

Deialdi honen kontura emango diren diru-laguntzen guztizko bolumenak ez du gaindituko artikulu honetan ezarritako zenbatekoa edo, kasuak kasu, zenbateko hori handitzetik, betiere prozedura ebatzi baino lehen, ateratzen dena, indarreko legedian aurreikusitako kredituak lotzeko edo aurrekontuak aldatzeko erregimenari jarraiki. Horrelako egoerarik gertatuz gero, horren berri jakinarazi behar da Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordearen ebazpen bidez. Orobat, Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (Egef) Gaitek programa hori finantzatzen laguntzen du.

2. artikulua.- Eskakizunak.

Deialdiko laguntzak baliatzeko, Gaitek programa arautzen duen aginduaren 7. eta 8. artikuluetan ezarritako eskakizunak betetzen direla egiaztatu beharko da, proiektu eta onuradunei dagokienez.

3. artikulua.- Eskaerak eta epea.

1.- Eskaerak eta gainerako agiri osagarriak Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Sozietatea SAren (SPRI) bulegoetan, Urkixo zumarkalea 36-4. solairua, Bilbao (Bizkaia Plaza eraikina) aurkeztu beharko dira, zuzenean edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legean aurreikusitako edozein bitarteko erabilita, eta Interneteko www.spri.es/idi/idi/ helbidean ere bete ahalko dira.

2.- Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ebazpen hau argitaratu eta biharamunean irekiko da eskaerak aurkezteko epea, 2010eko ekainaren 2ra arte.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura emandako gastu-espedienteak aurretiaz izapidetzea arautzeari buruzko Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 2007ko apirilaren 26ko aginduari jarraiki, ebazpen honetan bildutako laguntzak emateko Autonomia Erkidegoko 2010. ekitaldirako Aurrekontu Orokorretan kreditu egokia eta nahikoa izan behar da.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.- Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasiko da indarrean.

Bigarrena.- Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Eusko Jaurlaritzaren Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuari, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko abenduaren 16a.

Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordea,

PEDRO HERNÁNDEZ GONZÁLEZ.


Azterketa dokumentala