Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

250. zk., 2009ko abenduaren 30a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
6798

EBAZPENA, 2009ko abenduaren 16koa, Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordearena; honen bitartez, ikerketa estrategikoari laguntzak emateko Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren 2010eko ekitaldirako laguntzen deialdiaren berri ematen da «Etortek programaren» esparruan.

2002ko urriaren 7ko Aginduak (Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2003ko apirilaren 16ko Aginduak aldatu zuena) eta Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2005eko martxoaren 22ko Aginduak ikerketa estrategikoari laguntzeko «Etortek programa» arautzen dute.

Agindu horren 9. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, bidezko da bertan finkaturiko laguntzetarako deialdia egitea 2010eko ekitaldirako eta horretarako beharrezkoak diren arauak ematea.

Adierazitako laguntza horiek emateko ekonomia-baliabideak Euskadiko Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorretan ezarritako dagozkien aurrekontu-partidetatik aterako dira.

Horrenbestez, agindu horren 9. artikuluan ezarritako eskumena erabilita, honako hau

EBATZI DUT:

1. artikulua.- Xedea.

2002ko urriaren 7ko Aginduan (Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2003ko apirilaren 16ko aginduak aldatu zuena) eta ikerketa estrategikoari laguntzeko «Etortek programa» arautzen duen 2005eko martxoaren 22ko Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren Aginduan aurreikusitako laguntzen 2010eko ekitaldirako deialdia egitea da ebazpen honen helburua.

Horretarako, 28.000.000 euro erabiliko dira guztira, honela banatuak: 8.000.000 euro 2010ean, 10.000.000 euro 2011n eta 10.000.000 euro 2012an, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorretan horri dagokionez ezarritako aurrekontu-kredituaren arabera.

Zenbateko hori aldatu ahal izango da, eskatutako laguntzen guztizko kopurua kontuan hartuta, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren beste laguntza-programa batzuk burutu ondoren agortu gabe geratzen diren aurrekontu-baliabideen arabera, eta betiere laguntzei buruzko ebazpena eman baino lehen. Horrelako egoerarik gertatuz gero, horren berri jakinarazi behar da Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordearen dagokion ebazpen bidez.

2. artikulua.- Eskakizunak.

1.- 2002ko urriaren 7ko aginduan (2003ko apirilaren 16ko aginduak aldatu zuena) eta Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2005eko martxoaren 22ko aginduan aurreikusitako laguntzak eskuratzeko, erreferentziazko aginduaren 5. artikuluan xedaturiko eskakizunak bete beharko dituzte eskatzaileek.

2.- Era berean, honako leku hauetan aurkeztu beharko dituzte eskabideak eta gainerako dokumentazio osagarria: Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Sozietatea SAren (SPRI) bulegoetan -Urkixo zumarkalea, 36-4. solairua, Bilbao- edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38-4 artikuluan zehaztutako lekuen arteko edozeinetan.

3.- Eskaerak aurkezteko epea ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko da eta 2010eko apirilaren 15ean amaituko da.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura emandako gastu-espedienteak aurretiaz izapidetzea arautzeari buruzko Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 2007ko apirilaren 26ko Aginduari jarraiki, ebazpen honetan bildutako laguntzak emateko Autonomia Erkidegoko 2010. ekitaldirako Aurrekontu Orokorretan kreditu egokia eta nahikoa izan behar da.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.- Deialdi-ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasiko da indarrean.

Bigarrena.- Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Eusko Jaurlaritzaren Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuari, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko abenduaren 16a.

Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordea,

PEDRO HERNÁNDEZ GONZÁLEZ.


Azterketa dokumentala