
250. zk., 2009ko abenduaren 30a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Jaurlaritzaren Lehendakaritza
6788
EBAZPENA, 2009ko abenduaren 16koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko ikerlanak argitaratzeko proiektuetarako diru-laguntzetarako 2010eko deialdia arautzen duena.
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen helburu nagusia da emakumeen eta gizonen artean berdintasuna lortzea, benetakoa eta eraginkorra, Euskal Autonomia Erkidegoko politikagintza, ekonomia, kulturgintza eta gizartearen eremu guztietan. Ildo horretan, Emakunde da Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan emakume eta gizonen berdintasun-politika bultzatu, aholkatu, planifikatu eta ebaluatzen duen erakundea, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak ezartzen duenaren arabera.
Berdintasunaren aldeko politikak garatuko baditugu, aztertu egin behar dugu zer genero-harreman eta -rol dauden gaur egun emakumeen eta gizonen artean arlo guztietan ageri diren ezberdintasunen oinarrian; abian jartzen diren ekimenek emakumeengan eta gizonengan nola eragiten duten edo nola eragin dezaketen ere aztertu beharra dugu. Azterlan horiek zabaltzea nahitaezkoa da eztabaida publikorako eta erabaki politikoak hartzeko, are gehiago genero-ikuspegia politika guztietan txertatu nahi badugu.
Hortaz, profesionalek eta gizarte-eragileek egindako ikerlanak argitaratu eta zabaltzen lagundu eta sustatzeko, ebazpen hau eman dugu, hain justu ere, aipatutako xederako diru-laguntzak arautzeko. Azaldutako helburu horiek guztiak aintzat hartuta, diru-laguntzetarako deialdi hau arautu dugu, publizitate-, lehia- eta objektibotasun-irizpideen arabera.
Aurreko deialdietan, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak zeukan diru-laguntzen ildoan, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzen laguntzen zuten ekintza pilotuak edo ikerlanak egitea eta argitaratzea zen xedea. Aurreko ekitaldietako kudeaketa eta emaitzak baloratu ondoren, Erakundek erabaki du, aurrez aipatutako helburuen barruan, deialdi honetan ikerlanak argitaratzeko diru-laguntzen ildoari eustea soilik, eta beken bitartez, orain arte behar bezala ekin gabeko eremuetan ikerlanak egitea arautzea.
Aurreko ekitaldietan argitalpen-proiektuetarako diru-laguntzek izan duten edukia edukiko dute funtsean deialdi honetakoek ere. Dena den, beharrezko doiketa batzuk egin dira, beste esleipen-irizpide batzuk taxutau dira, baita horien puntuazioak ere, eta deialdi honetatik kanpo geratu diren diru-laguntzen jarduerei dagozkien gaiak kendu dira. Berrikuntzarik aipagarrienak dira, batetik, ustiatzeko eskubideei dagokienez Administrazioaren aldeko lagapena handitzea, jabetza intelektualari buruzko indarreko legedian jasotakoaren arabera, eta bestetik, diru-laguntza aurkeztutako aurrekontu osoaren parekoa izateko aukera, lehenago zegoen % 80ko muga kenduta; beraz, helburu bererako ematen diren beste diru-laguntza batzuekiko bateragarritasuna onartuta, jasotzen diren laguntza guztiak hartu beharko dira kontuan, gainfinantzaketarik ez gertatzeko.
Azkenik, deialdi honi gastu-espedienteen aldez aurreko izapideak egingo zaizkio, EAEko 2010eko Aurrekontu Orokorren kontura.
Horrenbestez, hau
EBATZI DUT:
1. artikulua.- Xedea.
Ebazpen honen xedea da emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzen laguntzen duten ikerlanak argitaratzeko diru-laguntzak arautzea, eta diru-laguntza horietarako deialdia egitea. Ikerlanak 2010ean argitaratu beharko dira.
2. artikulua.- Helburuak.
Ikerlanak argitaratzeko proiektuek helburu hauek lortzen lagundu behar dute:
a) Emakumeen eta gizonen egoeraren, baldintzen, eta haien arteko ezberdintasunaren berri gehiago jakitea, eta bizitzaren arloetan genero-harremanak zer-nolakoak diren eta ezberdintasunak zerk eragiten dituen hobeto jakitea.
b) Berdintasun-politiketarako praktika egokiak gerta daitezkeen ikerketen emaitzak ezagutaraztea.
3. artikulua.- Hautaketa eta diru-hornidura.
1.- Deialdi hau lehiaketa-prozeduraz ebatziko da. Ondorio hauetarako, lehiaketa izango da diru-laguntzak emateko prozedura, non aurkezten diren eskaerak alderatzen diren, 11. artikuluan finkatutako esleipen-irizpideei jarraituz eskaera horien arteko lehentasuna finkatzeko, eta diru-laguntza irizpide horien arabera balioespenik onena lortu duten eskaerei soilik emateko.
2.- Erakundearen Aurrekontuetan ondorio horretarako ezarritako aurrekontu-kredituetatik aterako da aurreko artikuluan adierazitako xedeak lortzeko diru-hornidura. Zenbatekoa, hasieran behintzat, hogei mila (20.000) eurokoa izango da 2010eko ekitaldian.
2010eko laguntzak emateko, kreditu egokia eta nahikoa egon beharko da Euskal Autonomia Erkidegoaren 2010eko ekitaldiko Aurrekontu Orokorretan, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2007ko apirilaren 26ko Aginduaren 5.3 artikuluan ezarritakoaren arabera (Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura emandako gastu-espedienteak aurretiaz izapidetzea arautzeari buruzko agindua).
4. artikulua.- Eskatzaileak.
1.- Pertsona fisikoek eta juridikoek, pribatuek nahiz publikoek, eska ditzakete laguntzak. Administrazio publikoek eta horien erakunde autonomoek ez dute laguntzarik eskatzerik izango; bai, ordea, Euskal Herriko Unibertsitateak. Betekizun hauek konplitu beharko dituzte:
a) Ikerlanak Euskal Autonomia Erkidegoan argitaratu beharko dira.
b) Lehen argitaraldiak izan beharko dira.
c) Zerga-betebeharrak ordainduta eduki beharko dira.
d) Argitaratu beharreko ikerlanak hizkera ez sexistaz idatzita egon beharko du.
2.- Laguntzak jasotzeko eskaera egiten duten pertsona edo erakundeak ezaugarri bereko diru-laguntzak edo laguntzak direla-eta itzulketa edo zehazpen prozeduraren batean sartuta badaude eta laguntzak esleitzen bazaizkie, itzulketa edo zehapen prozedura amaitu egin beharko da diru-laguntzak eman eta ordaindu ahal izateko. Egiaztatu egin beharko dute, halaber, ez dutela administrazio-zehapenik edo zehapen penalik sexu-bereizkeria egitegatik, eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen itzalpean ez zaiela horrelako debekurik ezarri.
3.- Baldin eta hainbat eskatzailek ikerlana argitaratzeko proiektu bakarra aurkezten badute, horien titular-kide direnek euren arteko bat izendatu beharko dute Administrazioaren aurrean ordezkari izan dadin.
5. artikulua.- Diruz lagundu daitezkeen jarduerak eta gastuak.
1.- Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzen laguntzen duten argitalpen-proiektuak lagunduko dira, xede dutenak emakumeek eta gizonek bizitzaren arloetan dauzkaten egoera, baldintza eta behar ezberdinak aztertzea; ezberdintasunak ezabatzeko eta berdintasuna sustatzeko bideak aztertzea; eta/edo Euskal Autonomia Erkidegoan jarduerek eta proiektuek emakumeengan eta gizonengan duten eragin ezberdina ebaluatzea.
2.- Bereziki, gastu hauek lagunduko dira:
- Testuak zuzendu eta maketatzeko gastuak eta fotomekanika eta inprimaketa gastuak.
- Inprenta eta banaketa gastuak.
- Beste gastu batzuk.
3.- Diruz lagundu daitekeen gastutzat ezingo da jarri BEZ kengarriaren zenbatekoa, baldin eta pertsona edo erakunde eskatzailea zerga horren aitorpena egitera behartuta badago.
4.- 2010eko urtarrilaren 1a eta abenduaren 31 bitartean argitaratu beharko dira ikerlanak.
6. artikulua.- Lehentasunezko gaiak.
Ikerlanaren argitalpenaren lehentasunezko gaitzat jotzen dira:
a) Generoak nola eragiten dion erabakiguneetara iristeari eta erabakiak hartzeari.
b) Generoaren eragina ebaluatzeko metodologiak garatu eta saiatzea.
c) Antolamendu sozio-ekonomikoko aldaketak, ekoizpen eta ugalketa eremuetan oreka handiagoa lortzen laguntzen dutenak.
d) Emakumeen aurkako indarkeria prebenitzea.
7. artikulua.- Eskabideak aurkeztea.
1.- Eskabideak aurkezteko epea 2010eko martxoaren 31n amaituko da.
2.- Eskabideak Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariri bidali behar zaizkio (Manuel Iradier kalea, 36, 01005 Vitoria-Gasteiz); bestela, administrazio-prozeduraren araudian aurreikusitako edozein bidez aurkez daitezke.
8. artikulua.- Eskabideak formalizatzea eta agiriak.
1.- Pertsona fisikoak edo juridikoak I. eranskinean agertzen den eredua erabili behar du eskabidea egiteko.
2.- Eskabidean behar bezala adierazi beharko dira datu hauek:
a) Ikerlanaren argitalpen-proiektuaren izena eta azalpen laburra, eta banaketarena (I. eranskina).
b) Eskatzaileen datuak: pertsonaren edo sozietateren izena, pertsonaren edo sozietateren helbidea (telefono eta fax zenbakiak eta posta elektronikoa jarrita) eta banku-datuak (kontu-zenbakia, sukurtsala, banketxea edo kutxa). Pertsona juridikoa bada, zer motatako erakundea den adierazi behar da.
3.- Eskabidearekin batera, agiri hauek aurkeztu behar dira.
a) Ikerlanaren argitalpen-proiektua azaltzen duen memoria, II. eranskinaren arabera; argitaratuko den material osoa erantsi behar da.
b) Aurreikusitako gastu guztien aurrekontua eta horien finantziazioa, xehekatua, III. eranskinaren arabera.
c) Jasotako laguntzen edo diru-laguntzen ziurtagiria, edo diru-laguntzarik jaso ez bada, zinpeko adierazpena.
d) «Datuen alta/Hirugarren interesatua» inprimakia (VII. eranskina).
e) Pertsona fisikoa izanez gero, NANaren fotokopia; eta, pertsona juridikoa izanez gero, eratze-agiriarena eta identifikazio fiskaleko agiriarena.
f) Ziurtagiri eguneratuak, gehien jota, diru-laguntza eskatu baino hiru hilabete lehenagokoak: batetik, eskatzaileak zerga-betebeharrak konplituta dauzkala egiaztatzen duena, Foru Ogasunak egina; eta, bestetik, hala behar denean, Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak konplituta dituela egiaztatzen duena, Lurraldeko Diruzaintzak egina, edo, salbuetsirik egonez gero, salbuespen hori egiaztatzen duen agiria. Dena den, pertsona edo erakunde onuradunak gai honi buruz eskatzen zaizkion egiaztagiri guztiak aurkeztu beharko ditu, diru-laguntza eman, justifikatu eta likidatzeko prozedurako fase guztietan.
g) Parte hartzaileak pertsona juridikoak izanez gero, legez eratuta daudela erakusten duten agiriak eta estatutuak.
h) Eskatzaileak ordezkatzeko ahalmena duela egiaztatzen duen agiria eta ordezkariaren NANaren fotokopia.
i) Eskabidea izenpetzen duen pertsonaren zinpeko adierazpena, egiaztatzeko batetik, pertsona horrek eta erakunde eskatzaileak ez dutela administrazio-zehapenik edo zehapen penalik sexu-diskriminazioa egiteagatik; eta bestetik, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen itzalpean ez zaiela debekurik ezarri zehapenak irauten duen aldian ebazpen honetan araututako diru-laguntza eta laguntzak eskatzeko (VIII. eranskina).
j) Zinpeko adierazpena, egiaztatzeko eskabidea izenpetzen duen pertsonak eta erakunde eskatzaileak ez dutela diru-laguntzak edo laguntza publikoak jasotzea eragozten dien administrazio-zehapen edo zehapen penalik, ez eta laguntzak jasotzeko gaitasuna kentzen dien lege-debekurik ere (VIII. eranskina).
k) Egiaztagiri eguneratua, dagokion foru ogasunak egina, erakunde eskatzailea BEZaz salbuetsita dagoela egiaztatzeko.
9. artikulua.- Aurkeztutako eskabideetan egindako akatsak zuzentzea.
Diru-laguntzarako eskabideak behar bezala betetzen ez badira edo 8. artikuluan eskatutako agiriren bat falta badute, Emakundek falta den agiria aurkezteko edo antzemandako hutsa zuzentzeko eskatuko dio eskatzaileari, eta horretarako, hamar eguneko epea emango dio jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Horrez gain, eskatutakoa egin ezean eskaera ezetsi egingo dela ohartaraziko zaio eskatzaileari; ezesteko, aurretiaz ebazpena eman beharko da, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 42. artikuluan agindutakoari jarraiki (30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearena).
10. artikulua.- Hautaketa Batzordea.
Hautaketa batzorde bat eratuko da aurkeztutako eskaerak aztertzeko eta ebaluatzeko; Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko kide hauek osatuko dute:
Lehendakaria:- Idazkari nagusia.
Batzordekideak:
- Azterlan, Dokumentazio eta Plangintza Arloko arduraduna.
- Aholkularitza Juridiko eta Informazio Arloko arduraduna.
- Administrazio Arloko arduraduna.
Idazkaria: Aholkularitza Juridikoaren arduraduna.
11. artikulua.- Diru-laguntzak esleitzeko irizpideak.
1.- Diru-laguntzak emateko eta horien zenbatekoa zehazteko, Hautaketa Batzordeak irizpide hauek hartuko ditu kontuan, bakoitzari emandako puntuen arabera:
A) Proiektuaren kalitatea, oro har (90 puntu, gehienez).
a) Proposamenaren egokitasuna, kontuan izanda deialdiaren eskakizunak eta helburuak zenbateraino betetzen dituen (20 puntu, gehienez).
b) Lehentasunezko arloekin bat datorren (20 puntu, gehienez).
c) Proiektuaren kalitatea (20 puntu, gehienez).
d) Argitalpen-proiektuaren interesa eta zabalkunde-maila (20 puntu).
e) Berrikuntzak (10 puntu, gehienez).
B) Emakumeen eta gizonen berdintasunari buruz euskaraz egindako ikerlanak argitaratzeko proiektuak (10 puntu, gehienez).
2.- Gutxienez 50 puntu lortzen ez dituzten proposamenak atzera botako dira.
12. artikulua.- Diru-laguntzen zenbatekoa.
Diru-laguntzaren zenbatekoak ez du gaindituko pertsona edo erakundeak diruz lagunduko diren jardueretarako aurkeztutako aurrekontua.
13. artikulua.- Beste diru-laguntza edo laguntza batzuekiko bateragarritasuna.
Deialdi honetan ezarritako diru-laguntzak bateragarriak dira gainerako erakunde publiko edo pribatuek helburu berarekin ematen dituztenekin, baldin eta gainfinantzaketarik ez badago. Gainfinantzaketa gertatuz gero, dagokion gehienezko mugaraino murriztuko da diru-laguntza.
14. artikulua.- Ebazpena.
1.- Eskabideak Hautaketa Batzordeak ebaluatuko ditu, diru-laguntzak esleitzeko irizpideen arabera; ondoren, proposamena bidaliko dio Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari. Emakundeko zuzendariak ebazpen adierazia emango du, eta horren bidez lehiaketa-prozesua amaitu eta diru-laguntza nori eman eta nori ukatu zaion adieraziko da. Ebazpena banan-banan jakinaraziko zaie enpresa edo erakunde onuradunei. Hala ere, emandako diru-laguntzen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ere argitaratuko da, jendeak horren berri izan dezan.
2.- Eskabideak ebazteko eta ebazpena jakinarazteko epea sei hilekoa izango da gehienez ere, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera. Epe horretan enpresa edo erakunde interesatuari ebazpenik jakinarazi ez bazaio, diru-laguntzarako eskaera ezetsi egin dela esan nahiko du, hala agintzen baita azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 44.1 artikuluan (30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearena).
3.- Ebazpenean, erakunde onuradunen zerrenda jasoko da, diruz lagunduko diren ikerlanen argitalpen-proiektuak eta bakoitzari emandako zenbatekoa jarrita, eta horretaz gain, ordezko pertsonen edo erakundeen zerrenda ere jaso daiteke, onuradunen batek uko eginez gero, ordezkoengana jo ahal izateko. Pertsona edo erakunde horiei dagokienez, ordezkapena egiteko hurrenkeraren arabera zerrendatuko dira, diruz lagundu beharreko ikerlanen argitalpen-proiektuak adieraziko dira eta, onuradunak uko eginez gero, ordezkoaren laguntzak izan lezakeen gehienezko zenbatekoa ere azalduko da; nolanahi ere, zenbateko hori ez da sekula uko egin duen onuradunari esleitutakoa baino handiagoa izango.
15. artikulua.- Jabetza intelektualaren eskubideak.
1.- Ikerketa-lanen argitalpenen gaineko jabetza intelektualaren eskubideak, ekonomikoki ustiatu daitezkeenak eta diru-laguntzen onuradunei dagozkienak, dohainik lagako zaizkio Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrari, jabetza intelektualaren arloan indarrean dagoen legeriak ezarritakoaren arabera.
2.- Laguntzen onuradunek dagokion agiria eman beharko dute, artikulu honetan aipatzen den jabetza intelektualaren eskubideen lagapena ororen agerikoa izan dadin. Eskubide horiek dira erreproduzitzeko, banatzeko, jendaurrean komunikatzeko eta eraldatzeko eskubideak, eta, orobat, ekonomikoki ustiatu daitezkeen gainerako eskubideak, hain justu ere, mugarik gabe eta egun diren hizkuntza eta prozedura ororen bitartez erabil daitezkeenak, jabetza intelektualari buruzko araudiaren arabera bete beharrekoak diren baldintzen arabera eta mugak gainditu gabe.
16. artikulua.- Pertsona edo erakunde onuradunen betebeharrak.
Ebazpen honetan araututako diru-laguntzen onuradun diren pertsona edo erakundeek betebehar hauek izango dituzte:
a) Emandako diru-laguntza onartu behar dute. Horrela, diru-laguntza eman zaiela jakinarazteko idazkia jaso eta hamabost eguneko epean pertsona edo erakunde onuradunek diru-laguntzari beren-beregi eta idatziz uko egiten ez badiote, diru-laguntza onartu egin dutela esan nahiko du.
b) Diru-laguntza zertarako eman den, horretarako erabili behar dute, non eta 18. artikuluan ezarritakoa aplikatzen ez den, eta diruz lagunduko diren jarduerak Emakundek noiznahi egiaztatzea onartu beharko dute.
c) Hala behar bada, jabetza intelektualaren eskubideak lagatzeko agiri publikoa eman behar dute, 15. artikuluak zehaztutakoaren arabera.
d) Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari, beren eginkizunetan dihardutela, deialdi honen kontura jasotako diru-laguntzen inguruan eskatutako informazioa eman behar diete.
e) Onartutako proiektuaren hasierako baldintzak zer edo zertan aldatu behar badira, edo aldi berean beste laguntza nahiz diru-laguntza batzuk jasotzen badira, Emakunderi idatziz jakinarazi behar diote; izan ere, Emakundeko zuzendariaren berariazko onespena behar da horretarako.
f) Argitalpenetan eta diru-laguntza jaso duten jarduerei buruzko publizitate orotan, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen laguntza azaldu behar da, V. eranskinean xedatutakoaren arabera.
g) Diru-laguntza jasotzen duten argitalpenetan, argitaratutako lanen hiru ale eman beharko zaizkio Erakundeari eta kopia bat euskarri informatikoan (pdf formatua).
17. artikulua.- Diru-laguntza justifikatzea eta ordaintzea.
1.- Diru-laguntza zatika ordainduko da: ehuneko berrogeita hamarra diru-laguntza emateko ebazpena hartu, eta esleipena onartu ondoren, eta, gainerakoa, argitalpenak sortutako gastu guztiak justifikatutakoan; gastuak justifikatzeko, bestalde, agiri hauek aurkeztu behar dira 2011ko otsailaren 28a baino lehen (egun hori barne):
- Jasotako funts publikoak nola erabili diren justifikatzeko memoria.
- Diruz lagundutako argitalpenaren balantze ekonomikoa.
- Diru-laguntza jaso duten jarduerei dagokienez, egindako gastuaren jatorrizko fakturak edo agiriak; edo Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak konpultsatutako fotokopiak -kasu horretan, Emakundek jatorrizko fakturei edo agiriei zigilua jarriko die, eta, ondoren, berriro ere erakunde interesatuari itzuliko dizkio- funtsak behar bezala erabili direla egiaztatzeko behar beste xehetasun jarri behar dira. Fakturetako edo agirietako gastuaren data ezin da izan 2010eko abenduaren 31 baino geroagokoa.
- Egiaztagiri eguneratua, gehien jota, artikulu honetako dokumentazioa aurkeztu baino hiru hilabete lehenagokoa, dagokion foru ogasunak egina: zerga-betebeharrak ordainduta daudela egiaztatu beharko da, erakunde jasotzaile bakoitzeko 3000 eurotik gorako diru-laguntzak direnean.
2.- Diruz lagundutako ikerlanaren argitalpen-proiektuaren behin betiko kostu osoa gutxitzen bada (diru-laguntza kalkulatzeko kontuan hartu zen kostuaren aldean) edo gastuaren egiaztagirien bidez (besteak beste, faktura eta ordainagirien bidez) justifikatzen den zenbatekoa emandako laguntza baino txikiagoa bada, dagokion zati proportzionala kenduko da diru-laguntzaren zenbatekoan.
18. artikulua.- Diru-laguntza emateko inguruabarrak aldatzea.
1.- Diru-laguntza emateko kontuan izandako inguruabarren bat aldatzen bada, Emakundeko Zuzendaritzari jakinarazi behar zaio. Diru-laguntzak emateko ebazpena aldatu egin daiteke, baldin eta diru-laguntza emateko kontuan izan diren inguruabarrak aldatu badira -betiere, diru-laguntzaren helburua bete bada- eta bestelako erakunde publiko edo pribatu batek, aldi berean, laguntzarik edo diru-laguntzarik eman badu.
2.- Aurreko artikuluan aipatutako dokumentazioa jasotzen denean, dokumentazioa aztertu eta ebaluatu ondoren, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariak, administrazio-bidea amaitutzat emango duen ebazpen baten bidez, emandako diru-laguntza aldatu eta/edo likidatu egingo du (kasu bakoitzaren arabera), eta behar izanez gero, emandako diru-laguntzen zenbatekoak egokituko ditu.
19. artikulua.- Ez-betetzeak.
Diru-laguntza emateko kontuan hartu ziren baldintzetako bat edo batzuk betetzen ez direla egiaztatzen bada, jasotako zenbatekoak eta zenbateko horri dagozkion legezko interesak itzuli egin beharko dira Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusira, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuan eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ezarritakoaren arabera. Horretaz gain, dagozkion gainerako ekintzak gauzatuko dira.
20. artikulua.- Dirua itzultzeko prozedura.
Ezarritako baldintzak edota betebeharrak betetzen ez direnean, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan agindutakoari jarraituko zaio emandako diru-laguntza itzultzeko. Dekretu horrek hau ezartzen du:
a) Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariak prozeduraren hasiera eta prozedura funtsatzeko arrazoiak jakinaraziko dizkio erakunde interesatuari eta 15 egun balioduneko epea emango dio, egokitzat jotako alegazioak egiteko.
b) Alegazioak jaso edo alegaziorik egin gabe epea amaitu ondoren, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariak amaitutzat joko du prozedura, ebazpen-bidez. Ebazpen horrek administrazio-bidea amaituko du.
Ebazpenean baldintzak ez direla bete adierazten bada, diru-laguntza jasotzeko eskubidea galdutzat joko da, eta, beharrezkoa bada, jasotako zenbatekoak eta aplikatzekoak diren legezko interesak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusira itzultzeko aginduko da. Dirua hil biko epean itzuli beharko da, jakinarazpena egiten den egunetik hasita. Epe hori borondatezko alditzat joko da.
c) Borondatezko aldian itzulketarik egiten ez bada, Eusko Jaurlaritzaren Ogasun eta Herri Administrazio Saileko organo eskudunari jakinaraziko zaio, premiamendu-bideari ekin diezaion, aplikatzekoa den legezko araudian xedatutakoari jarraituz.
d) Gehienez ere sei hileko epea egongo da aplikatzekoak diren arauak ez betetzeagatik emandako diru-laguntzak itzultzeko prozedura -artikulu honetan arautua- ebazteko eta jakinarazteko.
21. artikulua.- Datu pertsonalen tratamendua.
Deialdi honetan parte hartzen dutenen datu pertsonalak Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen fitxategi automatizatu batean sartuko dira, datuen tratamendua egiteko; fitxategi hori Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakora lotuta dago eta Erakundeak sustatzen dituen laguntzak kudeatzeko baino ez da erabiliko. Interesatuek eskubidea dute datuak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta aurka egiteko, legearen arabera. Eskubide horiez baliatzeko, idazki bat bidali beharko diote fitxategiaren arduradunari, hau da, Azterlan, Plangintza eta Dokumentazio Arloari: Manuel Iradier kalea, 36, 01005 Vitoria-Gasteiz.
AZKEN XEDAPENAK
Lehenengoa.- Ebazpen honek amaitu egiten du administrazio-bidea. Ebazpenaren aurka interesatuek berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete zuzenean, dagokion Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, hil biko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Bigarrena.- Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean emango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko abenduaren 16a.
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,
MARIA SILVESTRE CABRERA.
I. ERANSKINA
ESKABIDEA
1.- Ikerlanaren argitalpen-proiektuaren eta banaketaren datuak:
Izeburua:
Ikerlanaren argitalpen-proiektuaren laburpena edo azalpen laburra, eta banaketarena:
2.- Argitalpen-proiektuaren egilearen edo arduradunaren datuak:
Abizenak:
Izena: NAN:
Erakundea (pertsona fisikoak salbu):
Erakundearen IFZ:
Zentroa:
Saila:
Telefonoa (aurrezenbakia, zk., luzapena):
Faxa:
Posta elektronikoa:
Posta-helbide osoa:
Kontu-zenbakia:
3.- Erakundearen legezko ordezkariaren datuak eta izenpea (pertsona fisikoek ez):
Jauna/andrea: Izenpea eta zigilua
Kargua:
Erakundea:
Erakundearen helbidea:
PK: Herria:
Tel.: Faxa:
Behean izenpetzen duen arduradunak edo koordinatzaileak hitz ematen du badakiela deialdi honen arauak zeintzuk diren, eta baimena ematen du, eskaera finantzatuz gero, eskaeran jasota dagoen edukia datu-baseetan erabiltzeko, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak ezarritakoaren ondorioetarako.
2010eko ________________ren__________________(e)an.
Egilearen izenpea.
II. ERANSKINA
MEMORIA
1.- Justifikazioa.
Ikerlanaren argitalpen-proiektuaren justifikazioa: garrantzia eta interesa ematen dizkioten alderdiak eta berrikuntzak nabarmendu behar dira bereziki.
2.- Helburuak.
Ikerlanaren argitalpen-proiektuaren helburu zehatzen azalpena eta banaketarena:
III. ERANSKINA
AURREKONTUA
Atal bakoitzerako, argi eta garbi jaso behar dira ikerlanak argitaratzeko proiektua egiteko dauden baliabide propioak edo bestelako laguntza batzuk:
Aurrekontua zorrotz egokitu behar da lanaren argitalpen-proiektura.
1.- Testuak zuzendu eta maketatzeko gastuak eta fotomekanika eta inprimaketa gastuak:
Baliabide-premiaren justifikazioa Eskatzen den laguntza Beste ekarpen batzuk
Baliabide propioak Beste laguntza batzuk
2.- Inprenta eta banaketa gastuak:
Baliabide-premiaren justifikazioa Eskatzen den laguntza Beste ekarpen batzuk
Baliabide propioak Beste laguntza batzuk
3.- Beste gastu batzuk:
Baliabide-premiaren justifikazioa Eskatzen den laguntza Beste ekarpen batzuk
Baliabide propioak Beste laguntza batzuk
4.- Beste diru-laguntza batzuen laburpena:
Erakundea Kontzeptua Kopurua
Eskatutako beste diru-laguntza batzuk
Jasotako beste diru-laguntza batzuk
5.- Aurrekontuaren laburpena:
Kontzeptua Eskatzen den laguntza Beste ekarpen batzuk
Baliab. propioak B. Lag.
1.- Testuak zuzendu eta maketatzeko gastuak:
2.- Inprenta eta banaketa gastuak:
3.- Beste gastu batzuk:
Guztira
V. ERANSKINA
EMAKUNDE-EMAKUMEAREN EUSKAL ERAKUNDEAREN MARKAREN EZAUGARRIAK
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen marka dagokion partaidetza-mailaren arabera adierazi, kokatu eta erakutsi beharko da hedatu beharreko publizitate-euskarrian, Eusko Jaurlaritzaren erakunde-nortasunaren eskuliburua arautzen duen abuztuaren 31ko 318/1999 Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz. Konfigurazio hau erabili behar da:
Marka koloretan jarriz gero, arau hauek bete behar dira:
- Emakumearen irudia: pantone 529, kuatrikomia: zian % 26, magenta % 43, horia % 22.
- Zutabeak: pantone 421, kuatrikomia: beltza % 28.
- Testua: tipografia: optima bold (Emakunde), helvetica 55, roman (testuaren gainerakoak).
VI. ERANSKINA
AURKEZTEN DIREN AGIRIAK
n Eskabidea (I. eranskina).
n Ikerlana argitaratzeko proiektuaren memoria (II. eranskina).
n Argitaratuko den materiala.
n Aurrekontu xehekatua (III. eranskina).
n Jasotako beste laguntza batzuen ziurtagiria, edo laguntzarik jaso ez bada, hori egiaztatzen duen zinpeko adierazpena.
n Datuen alta/Hirugarren interesatua inprimakia (VII. eranskina).
n NANaren fotocopia.
n Estatutuen, eratze-agiriaren eta Identifikazio Fiskaleko Txartelaren fotokopia.
n Eskabidea izenpetzen duen pertsonaren legezko ordezkaritzaren egiaztapena eta pertsona horren NAN.
n Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak ordainduta daudela ziurtatzen duen egiaztagiria.
n Egiaztagiri eguneratua, dagokion foru ogasunak egina, erakunde eskatzailea BEZaz salbuetsita dagoela egiaztatzeko.
n <<<NEED-LINES=69>>> skabidea izenpetzen duen pertsonaren zinpeko adierazpena, egiaztatzeko batetik, pertsona horrek eta erakunde eskatzaileak ez dutela administrazio-zehapenik edo zehapen penalik sexu-diskriminazioa egiteagatik; eta bestetik, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen itzalpean ez zaiela debekurik ezarri zehapenak irauten duen aldian ebazpen honetan araututako diru-laguntza eta laguntzak eskatzeko (VIII. eranskina).
n <<<NEED-LINES=90>>> inpeko adierazpena, egiaztatzeko eskabidea izenpetzen duen pertsonak eta erakunde eskatzaileak ez dutela diru-laguntzak edo laguntza publikoak jasotzea eragozten dien administrazio-zehapenik edo zehapen penalik, ez eta laguntzak jasotzeko gaitasuna kentzen dien lege-debekurik ere (VIII. eranskina).
VII. ERANSKINA/ANEXO VII
HIRUGARRENAREN DATUEN ALTA/ALTA DE DATOS TERCERO INTERESADO (*)
HIRUGARRENAREN EZAGUPENERAKO DATUAK/DATOS IDENTIFICATIVOS DEL TERCERO
IFZ edo NAN / NIF o DNI (1)
Entitatearen izendapena edo izen-deiturak / Denominación de la entidad o nombre y apellidos:
HELBIDERATZE-DATUAK/DATOS DE DOMICILIACIÓN
Helbidea
Domicilio
Posta-Kodea Udala
Código postal: Localidad:
Lurraldea
Provincia
BANKUAREN DATUAK/DATOS BANCARIOS (3)
Banketxea edo Aurrezki Entitatea
Banco o Entidad Bancaria n n n n
Agentzia
Agencia n n n n
K.D.
D.C. n n
Kontu zk.
N.º cuenta n n n n n n n n n n n
Jabea
Titular
Bankuaren adostasuna
Conforme banco
Sinadura eta Zigilua
Sello y firma Hirugarrenaren adostasuna
Conforme tercero
Sinadura eta Zigilua
Sello y firma Sailaren onespena
V.º B.º Departamento (2)
Baimenduriko sinadura
Firma autorizada Kontabilitatearen onespena (2)
V.º B.º Contabilidad
Baimenduriko sinadura
Firma autorizada
(*) Eusko Jaurlaritzatik diru-laguntzarik inoiz jaso ez dutenek bete beharreko inprimakia / Impreso a rellenar por aquellos peticionarios que no hayan recibido nunca subvención alguna del Gobierno Vasco
Argibideak/Observaciones:
(1) Erantsi fitxa honi Identifikazio Fiskalerako Txartelaren fotokopia edo Nortasun Agiri Nazionalarena./Debe adjuntarse fotocopia de la Tarjeta de Identificación Fiscal o, en su caso, del Documento Nacional de Identidad.
(2) Administrazioak bete beharrekoa/A rellenar por la Administración.
(3) Bankuak edo Aurrezki Entitateak bete beharrekoa/A cumplimentar por el Banco o Entidad de Ahorro
VIII. ERANSKINA
Eskaera izenpetzen duenak zinpean adierazten du ez berak ez ordezkatzen duen erakundeak:
1.- Ez dutela administrazio-zehapenik nahiz zehapen penalik sexuaren ziozko bereizkeria egiteagatik, eta horretaz gain, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen itzalpean ez zaiela debekurik jarri zehapenak irauten duen aldian ebazpen honetan araututako diru-laguntza eta laguntzak eskatzeko.
2.- Ez dutela diru-laguntzak edo laguntza publikoak jasotzea eragozten dien administrazio-zehapenik nahiz zehapen penalik, ez eta laguntzak jasotzeko gaitasuna kentzen dien lege-debekurik ere.
...................................................(e)n, 2010eko ...........................ren ...............(e)an.
Izpta.:
RSS