Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

250. zk., 2009ko abenduaren 30a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
6787

EBAZPENA, 2009ko abenduaren 16koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, elkartegintza sustatzeko eta emakumeek euskal autonomia erkidegoko esparru guztietan parte hartzeko 2010eko ekitaldian emango diren diru-laguntzak arautzeko dena.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundea sorrarazteari buruzko otsailaren 5eko 2/1988 Legearen 2. artikuluan agindutakoaren arabera, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen helburu nagusia da emakumeen eta gizonen artean berdintasun benetakoa eta eraginkorra lortzea, Euskal Autonomia Erkidegoko esparru guztietan: politikagintzan, ekonomian, kulturgintzan eta gizartean. Emakunderen helburuak dira, beraz, sexuen arteko berdintasuna bideratzeko baldintzak sustatzea; berdintasun hori, izatez eta zuzenbidez, bere osotasunean garatzeko dauden oztopoak kentzea; eta emakumea baztertzeko edozein modu deuseztatzea Euskadin.

Emakumeen eta gizonen berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 24.3 artikuluak EAEko herri-administrazioei eskatzen die susta ditzatela emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzeko jarduerak egiten dituzten elkarteak, baita emakumearen autonomia bultzatu eta emakumeen estatus soziala, ekonomikoa eta politikoa indartzea helburu dutenak ere.

Bestalde, 4/2005 Legearen 15.1 artikuluan esku-hartzeko ildoak eta jarraibideak zehazten dira, Euskadiko botere publikoek emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alde egiten dituzten jardueretarako orientabide gisa. Aipatu artikuluan proposatutako eskakizunak betez, Jaurlaritzaren Kontseiluak Emakumeen eta Gizonen Berdintasunaren aldeko IV Plana/VIII. Legegintzaldirako Jarraibideak onartu zituen, 2006ko irailaren 26an.

Jarraibide horiek oinarri hartuta, administrazio publikoek -Eusko Jaurlaritzak, Foru Aldundiek nahiz Udalek- berdintasunerako planak egin eta onartu beharko dituzte, 15. artikuluko 2. eta 3. atalei jarraiki. Bakoitzak bere planean mugatu eta zehaztu beharko ditu plan honetan adierazitako helburuak betetzen lagunduko duten prozesuak, epeak eta baliabideak.

IV. Plana lau elementuren inguruan egituratzen da; hain zuzen, horiek dira berdintasunean esku hartzeko zutabe handientzat oinarri diren ardatz estrategikoak: mainstreaminga, ahalduntzea eta gizartearen eta politikaren arloko parte hartzea, bateragarritasuna eta erantzunkidetasuna, eta emakumeen aurkako indarkeria. Horrez gain, zazpi alor bereizi behar dira, esku-hartzeak diseinatu, ezarri eta gauzatzeko eremu instituzional nagusiak egituratzen dituztenak. Esku-hartzerako estrategia bereziak ere proposatzen ditu, helburu bakoitza garatzeko egokituak. Izan ere, Planaren garapenean parte hartzen duen administrazio eta instituzio bakoitzak gerora egin behar duen planifikazioa erraztu nahi da. «Ahalduntzea eta gizartean eta politikan parte hartzea» ardatz estrategikoa jaso da plan horretan. Berdintasun-politikei dagokienez hurrengo urteetan landuko diren lehentasunezko gaiak zeintzuk diren zehazten dute ardatz estrategikoek; erakunde-artekoak dira; alor guztien lehentasunak egituratzeko gaitasuna dute; gizarte-premiaren printzipioari erantzuten diote, eta ahalmen handia dute eraldakuntzarako.

Horregatik, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak beharrezko ikusten du emakumeen artean elkartegintza bultzatzen jarraitzea; izan ere, emakumeen elkarte eta federazioak eta horiek sustatzeko dauden fundazioek zuzenean areagotu dezakete, euren jardueren bidez, emakumeek EAEko gizartean duten parte-hartzea eta sustapena. Beraz, Emakunderen funtsezko xedea betetzeko behar den gizarte-sentsibilizazioa lortzeko, Emakundek berak programatutako jardueren ezinbesteko osagarri da elkarte, federazio eta fundazioek egiten duten lana.

Aipatutako 4/2005 Legearen 24.3 artikuluan ezarrita dagoen betebehar hori konplitzeko, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak 2010. urtean hainbat diru-laguntza emateko asmoa du, elkarteok aipatutako helburuen arabera jarduerak gara ditzaten. Horretarako, diru-laguntzak emateko deialdia arautuko du publizitate-, lehia- eta objektibotasun-printzipioen arabera. Hala ere, aurreko ekitaldietan egin zen bezala, orain arte aurkeztu diren proiektuen ezaugarriak ikusita eta kontuan hartuta elkarte berri gero eta gehiagok parte hartzen dutela, baliabide ekonomikoak zuzentasunez banatuko ditugu betekizunak betetzen dituzten elkarte eta federazio guztien artean.

Bere kudeaketa arintzeko asmoz, deialdi honi gastu-espedienteen aldez aurreko izapideak egingo zaizkio, EAEko 2010eko Aurrekontu Orokorren kontura.

Horrenbestez, hau

EBATZI DUT:

1. artikulua.- Xedea.

Ebazpen honen xedea da irabazi-asmorik ez duten emakumeen elkarte eta federazioei eta xede eta jardute-eremu bakarra emakumeak sustatzea duten fundazioei Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak emango dizkien diru-laguntzak arautzea. Aipatutako diru-laguntzen bidez, Erakundeak 2010eko ekitaldirako dituen helburuen eta xedeen araberako proiektu zehatzak egin beharko dira, hurrengo artikuluek xedatutakoari jarraiki eta Erakundearen aurrekontuaren IV. kapituluan ezarritako kreditu-mugetatik atera gabe.

2. artikulua.- Diru-baliabideak.

1.- Emakunderen aurrekontuetan horretarako ezarritako aurrekontu-kredituetatik aterako dira aurreko artikuluan adierazitako xedeak lortzeko jarritako diru-baliabideak. Zenbatekoa, hasieran behintzat, berrehun eta berrogeita bederatzi mila (249.000) eurokoa da.

Eskatutako laguntza guztien zenbatekoa kontuan hartuta, artikulu honetan esandako zenbatekoa handitu egin daiteke, baldin eta Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen beste laguntza-programa batzuk gauzatu ondoren aurrekontu-baliabideak geratzen badira. Aldaketa hori eskabideei buruzko ebazpena hartu aurretik egin beharko da. Gorabehera hori argitaratu egingo da Emakundeko zuzendariaren ebazpen baten bidez.

2.- 2010eko laguntzak emateko, kreditu egokia eta nahikoa egon beharko da Euskal Autonomia Erkidegoaren 2010eko ekitaldiko Aurrekontu Orokorretan, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2007ko apirilaren 26ko Aginduaren 5.3 artikuluan ezarritakoaren arabera (Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura emandako gastu-espedienteak aurretiaz izapidetzea arautzeari buruzkoa da agindu hori).

3. artikulua.- Laguntzak emateko prozedura.

1.- Aurkeztutako laguntza guztiak aldi berean esleituko dira, ekitaldi berean, lehiaketa-bidea erabili gabe. Izan ere, programaren helburua da eskabideak garaiz eta behar bezala aurkezten dituzten elkarte guztiei ematea diru-laguntzak, baldin eta ebazpen honetan onuradun izateko eskatzen diren baldintza guztiak betetzen badituzte.

Horretarako, garaiz eta behar bezala aurkeztutako eskaerak aztertuz erabakiko da laguntzen esleipena; zehazki, 10. artikuluan zehaztutako irizpideei jarraiki, onartutako aurrekontuaren % 100 finantzatu daiteke, baina eskaera bakoitzak 12.000 euro jasoko ditu, gehienez ere. Hor programatutako ekintza guztiak sartzen dira.

2.- Aurreko lerroaldean aipatutako aurrekontua onartzeko, besteak beste, irizpide hauek hartuko dira kontuan:

- Ebazpen honetan zehaztutako erregimenaren babespean, funtzionamendu-gastu arruntak jotzen dira diruz lagun daitezkeen gastutzat. Gastu horiek erakunde eskatzaileak aurkezten duen aurrekontu banakatu eta zehaztuan azaldu beharko dira, eta zuzeneko zerikusia izan behar dute jarduera garatzearekin.

- Soil-soilik lagundutako proiektua garatzen -eta ez beste ezertan- diharduten pertsonen soldata eta lansariak baino ez dira sartuko.

- Diruz lagun daitezkeen gastutzat ezingo da jarri BEZ kengarriaren zenbatekoa, erakunde eskatzailea zerga horren aitorpena egitera behartuta badago. Inbertsio-gastuak ere ez dira lagunduko.

3.- Erakunde eskatzaileak aurkeztutako aurrekontuan artikulu honen arabera diruz lagundu ezin diren gastuak agertzen badira, Hautaketa-batzordeak ez ditu zenbatuko diruz lagundu daitezkeen gastuen aurrekontua zehazteko; izan ere, aurrekontu hori hartuko da kontuan ebazpen-proposamenean diru-laguntzaren zenbatekoa zehazteko.

4.- Aurreko atalean zehaztutakoari jarraiki diru-laguntzen zenbatekoa kalkulatu ondoren, deialdi honetarako ezarritako aurrekontua horiek guztiak emateko iristen ez bada, hasieran kalkulatutako diru-laguntzen kopuruen proportzioan hainbanatuko da deialdiaren zenbateko guztia.

4. artikulua.- Erakunde onuradunak.

1.- Ebazpen honek araututako diru-laguntzak Erakunde hauek eska ditzakete: Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legearen aplikazio-eremuan dauden irabazi-asmorik gabeko emakume-elkarte zein federazioek eta Euskal Autonomia Erkidegoko fundazioei buruzko ekainaren 17ko 22/1994 Legearen aplikazio-eremuan egonda, helburu eta jarduteko eremu bakarra emakumeen sustapena duten fundazioek; beharrezkoa izango dute, dena den, jarduera Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan garatzea eta egoitza soziala ere Euskal Autonomia Erkidegoan edukitzea.

2.- Diru-laguntzak ordaintzeko, ezinbestekoa izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta horren organo autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen eremuan hasitako edozein itzulketa- edo zehapen-prozedura amaituta egotea.

5. artikulua.- Diruz lagun daitezkeen jarduerak.

Emakumearen eta Gizonaren Berdintasunerako IV. Plana/VIII. Legegintzaldirako Jarraibideen arabera eta Erakundearen helburuei jarraiki, diruz lagunduko diren proiektuak 2010eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean egin beharko dira, eta honako hauek egin beharko dituzte:

a) Jardueren bitartez, emakumeek politikagintzan, ekonomian, gizartean eta kulturgintzan parte har dezaten bultzatzeko eta emakumeen artean elkartegintza sustatzeko programak eta Euskal Autonomia Erkidegoko elkarteen arteko mugimenduak koordinatzeko programak.

b) Gizonen eta emakumeen arteko aukera- eta tratu-berdintasuna bultzatuko duten prestakuntza-programak, hezkuntza, kultur, kirol, heziketa-enplegu, osasun eta gizarte-zerbitzuen esparruetan.

Eskulanetako programek (eskulanak, artisautza, sukaldaritza, etab.) diru-laguntzak jaso ahal izateko, emakumeen gizarte-egoerari buruzko beste prestakuntza- edota informazio-jarduera batzuen bidez osatu beharko dira.

c) Ordenamendu juridikoak emakumeei aitortzen dizkien eskubideak, material grafikoak edo ikus-entzunezkoak eta horiei lotutako gaiak hedatzeko programak.

6. artikulua.- Eskabideak aurkeztea.

1.- Eskabideak aurkezteko epea ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko da, eta 2010eko otsailaren 15ean (egun hori barne) amaituko.

2.- Laguntza hauek eskatzen dituzten pertsonek ebazpen honetako eranskinean agertzen diren ereduen arabera egin beharko dute eskabidea, eta, horrekin batera, hurrengo artikuluan eskatzen diren agiriak aurkeztu beharko dituzte. Horiek guztiak Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari bidali behar dizkiote (Manuel Iradier, 36. zk., 01005, Vitoria-Gasteiz), zuzenean, nahiz azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezartzen den beste edozein prozedura erabiliz (30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearena).

7. artikulua.- Agiriak.

Eskabideekin batera, agiri hauek aurkeztu behar dira:

A) Orokorrean, eskatzaile guztiek aurkeztu beharrekoak:

a) Erakunde eskatzaileari buruzko datuak.(I. eranskina).

b) Estatutuen fotokopia edo eratze-eskritura, aurreko urteetan ez bada igorri edo, bidali arren, aldaketarik izan bada.

c) Elkarteko kide kopurua; hala badagokio, Kideen Liburuaren fotokopiaren bidez egiaztatuko da.

d) Eskabidea egin duen erakundearen legezko ordezkari den pertsona fisikoaren NANaren fotokopia.

e) 2010eko abenduaren 31 baino lehen egin beharreko jardueren programa. Laguntza eskatu den jarduera bakoitzeko, osorik bete beharko da II. eranskina.

f) Talde teknikoak edo jarduerak burutzeko kontratatuko diren pertsona fisiko nahiz juridikoek genero-ikuspegiaren gainean duten prestakuntza teorikoa eta lanbide-profila egiaztatzen duen curriculuma.

g) Eskabidea izenpetzen duen pertsonaren zinpeko adierazpena, egiaztatzeko batetik, pertsona horrek eta erakunde eskatzaileak ez dutela administrazio-zehapenik edo zehapen penalik sexu-bereizkeria egitegatik; eta bestetik, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen itzalpean ez zaiela horrelako debekurik ezarri.(VI. eranskina).

h) Eskabidea izenpetzen duen pertsonaren zinpeko adierazpena, egiaztatzeko izenpetzen duenak eta erakunde eskatzaileak ez dutela laguntza edo diru-laguntza publikoak jasotzea eragozten dien zehapenik, ez eta laguntzak jasotzeko gaitasuna kentzen dien lege-debekurik ere.(VI. eranskina).

i) Eskabidea izenpetzen duen pertsonaren zinpeko adierazpena: berariaz adierazi beharko da xede bererako beste diru-laguntzarik eskatu den eta, horrela bada, zein erakunderi eskatu zaion eta eskabide horren egoera zein den.(VI. eranskina).

j) Egiaztagiri eguneratua, dagokion foru ogasunak egina, gehienez jota, eskabidearen egunaren aurreko hiru hilabete lehenago egina: zerga-betebeharrak ordainduta daudela egiaztatu beharko da. Zor bat atzeratzea lortzen duen elkarte, federazio edo fundazioak ordainketak eguneratuta dauzkala joko da, baina agirien bidez egiaztatu beharko du hori guztiori.

B) 2009. urtean diru-laguntzarik jaso ez dutenek aurkeztu beharrekoak:

a) Elkarteen edo Fundazioen Erregistroan -kasuaren arabera- inskribatuta egotearen ziurtagiria.

b) Identifikazio Fiskaleko Txartelaren fotokopia.

c) «Datuen alta/Hirugarren interesatua» inprimakia (V. eranskina).

d) Egiaztagiri eguneratua, dagokion foru ogasunak egina, erakunde eskatzailea BEZaz salbuetsita dagoela egiaztatzeko.

8. artikulua.- Aurkeztutako eskabideetan egindako akatsak zuzentzea.

Diru-laguntzarako eskabideak behar bezala betetzen ez badira edo 7. artikuluan eskatutako agiriren bat falta badute, Emakundek falta den agiria aurkezteko edo antzemandako hutsa zuzentzeko eskatuko dio eskatzaileari, eta hamar eguneko epea emango dio, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera. Horrez gain, eskatutakoa egin ezean eskaera ezetsi egingo dela ohartaraziko zaio eskatzaileari; ezesteko, aurretiaz, ebazpena emango da, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 42. artikuluan agindutakoari jarraiki (30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearena).

9. artikulua.- Hautaketa-batzordea.

Hautaketa-batzordea osatuko da aurkeztutako eskaerak aztertzeko eta ebaluatzeko. Deialdi honetan ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatuko du, eta ondoren, esleipen-proposamena aurkeztuko dio Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari, laguntzak emateko ebazpena eman dezan. Hautaketa-batzordearen kideak:

Lehendakaria: - Idazkari nagusia.

Batzordekideak:

- Administrazio eta Zerbitzuen arduraduna.

- Generoaren arloko Plangintza eta Ikerketaren arduraduna.

- Aholkularitza Juridikoko Arlo-arduraduna.

Idazkaria:

Aholkularitza Juridikoko arduraduna izango da.

10. artikulua.- Diru-laguntzak esleitzeko irizpideak.

1.- Gehienez ere, 500 euro: bazkide gutxi dituzten eta kultura-jarduerak antolatzeko helburua duten emakume-elkarteentzat. Jarduera horien onuradunak bazkideak dira, hasiera batean; baina, kasu berezi batzuetan, beren lanaren emaitzak jendarte zabalago baten aurrean erakutsi ahal izango dituzte.

2.- Gehienez ere, 800 euro: 50 bazkide baino gutxiago dituzten emakume-elkarteentzat; talde horien jardute-eremua udalerria baino txikiagoa da, eta oso helburu argiak eta zehatzak edo jarduera ez oso berritzaileak dituzte.

3.- Gehienez ere, 1.500 euro: 50 bazkide baino gehiago dituzten elkarteentzat; talde horien jardute-eremua udalerria da, eta oso helburu argiak eta zehatzak dituzte, edo, bestela, 3 jarduera berritzaile baino gutxiago aurkezten dituzte.

4.- Gehienez ere, 2.500 euro: 100 bazkide baino gehiago dituzten elkarteentzat; talde horien jardute-eremua udalerria da; oso helburu zehatzak dituzte, edo, bestela, 3 jarduera berritzaile baino gehiago aurkezten dituzte.

5.- Gehienez ere, 4.000 euro: 100 bazkide baino gehiago dituzten elkarteentzat; talde horien jardute-eremua udalerria da, eta helburu zabalak dituzte; sarean lan egiten dute, edo, bestela, 3 jarduera berritzaile baino gehiago izan beharko dituzte; besteak beste, etxean eta familian gizonen erantzunkidetasuna sustatzeko sentsibilizazio-jarduerak egitea eta herritarrak kontzientziatzeko eta gaitzeko proiektuak egitea -emakumeen aurkako indarkeria nola antzeman eta horri nola aurre egin aztertzen dutenak- baloratuko dira, bai eta indarkeria hori prebenitzearen alde eguneroko bizitzan izaten diren portaerak sustatzeko proiektuak egitea ere.

6.- Gehienez ere, 6.000 euro: udalerriaz gaindiko jardute-eremua duten elkarteentzat; sareetan lan egiten dute eta bereizkeria anizkoitza jasaten duten eta gizartean baztertuta dauden edo egoteko arriskuan dauden emakumeen egoerak eta beharrizanak kontuan hartzen dituzte programak diseinatu, gauzatu eta ebaluatzerakoan, edo IV. Planean jasotako helburuak garatzeko jarduerak proposatzen dituzte.

7.- Gehienez ere, 8.500 euro: IV. Planean jasotako helburuak garatzeko jarduera berritzaileak proposatzen dituzten elkarteentzat. Baloratzerakoan kontuan hartuko da, halaber, emakume-elkarteen artean lankidetza-sareak sustatzea eta emakumeen eta gizonen berdintasuna bultzatzeko erakundeek sortutako organoetan parte hartzea sustatzea. Emakume gazteek elkarteetan parte hartzeko eta horren gainean sentsibilizatzeko jarduerak garatzea ere baloratuko da.

8.- Gehienez ere, 12.000 euro: gure lurraldean dauden bereizkeriak gainditzen diharduten elkarteentzat, jarduera-eremutzat lurralde historikoa edo autonomia erkidegoa dutenentzat, eta udalerriz gaindi emakume-elkarteen sareak garatzeko jarduerak planteatzen dituztenentzat. Kontuan hartuko da, halaber, Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte-mugimenduarekin lankidetza sustatzeko programak egitea, hain zuzen ere, genero-ikuspegia arian-arian finkatzeko estrategia eta ekintza zehatzak diseinatu eta planteatzen dituztenak.

9.- Eskabidean sartutako jarduerak egiteko emango den diru-laguntzaren zenbatekoa zehazteko, hautaketa-batzordeak irizpide hauek hartuko ditu kontuan (ponderazioa antzekoa izango da guztientzat):

a) Aurkeztutako programak duen kalitate teknikoa, kontuan hartuta helburuak, metodologia, jarduerak, aurrekontua, aurreikusitako eragina (hartzaileak eta lurralde-eremua) eta ebaluatzeko adierazleak.

b) Talde teknikoak edo jarduerak burutzeko kontratatuko diren pertsona fisiko nahiz juridikoek genero-ikuspegiaren gainean duten prestakuntza teorikoa eta lanbide-profila.

c) Euskara eta gaztelania erabiltzea, jardueraren publizitatea egitean edo jarduera garatzean.

Erakunde eskatzaile bakoitzak aurkeztutako jarduera-programak baloratu ondoren, emango den diru-laguntzaren zenbateko zehatza honela zehaztuko da: lortutako ehunekoa aplikatuko zaio ezaugarrien arabera erakundeari dagokion multzoaren diru-laguntzaren gehienezko kopuruari.

11. artikulua.- Beste diru-laguntza edo laguntza batzuekiko bateragarritasuna.

Deialdi honetan ezarritako diru-laguntzak bateragarriak dira gainerako erakunde publiko edo pribatuek helburu berarekin ematen dituztenekin, baldin eta gainfinantzaketarik ez badago. Gainfinantzaketa gertatuz gero, dagokion gehienezko mugaraino murriztuko da diru-laguntza.

12. artikulua.- Ebazpena.

1.- Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariak laguntzak esleitzeko hartuko duen ebazpenak amaitu egingo du prozesua, eta emandako eta atzera botatako laguntzak adieraziko ditu. Ebazpena banan-banan jakinaraziko zaie erakunde eskatzaileei. Hala ere, emandako diru-laguntzen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ere argitaratuko da, jendeak horren berri izan dezan.

2.- Eskabideak ebazteko eta ebazpena jakinarazteko epea sei hilekoa izango da, gehienez ere, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera. Epe horretan erakunde interesatuari ez bazaio ebazpenik jakinarazi, diru-laguntzarako eskaera ezetsi egin dela esan nahiko du, hala agintzen baita azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 44.1 artikuluan (30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearena).

13.a artikuluan zehaztutako epean norbaitek laguntzari uko egiten badio, dotazioaren soberakina elkarte onuradunen artean banatuko da, proportzionalki, ebazpen honen 3.4 artikuluan ezarritakoa kontuan hartuta.

13. artikulua.- Erakunde onuradunen betebeharrak.

Ebazpen honetan arautzen diren diru-laguntzen erakunde onuradunek betebehar hauek izango dituzte:

a) Emandako diru-laguntza onartu behar dute. Horrela, diru-laguntza eman zaiela jakinarazteko idazkia jaso eta hamabost eguneko epean pertsona edo erakunde onuradunek diru-laguntzari beren-beregi eta idatziz uko egiten ez badiote, diru-laguntza onartu egin dutela esan nahiko du.

b) Diru-laguntza zertarako eman den, horretarako erabili behar dute, non eta 15. artikuluan ezarritakoa aplikatzen ez den, eta prest egon behar dute diruz lagunduko diren jarduerak Emakundek noiznahi egiaztatu ditzan onartzeko.

c) Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari, beren eginkizunetan dihardutela, deialdi honen kontura jasotako diru-laguntzen inguruan eskatutako informazioa eman behar diete.

d) Diruz lagundutako jardueretan aldaketak egiteko, Emakunderi idatziz jakinarazi beharko diote; izan ere, Emakundeko zuzendariaren berariazko onespena behar da aldaketa horiek egiteko.

e) Diruz lagundutako jarduerei buruzko publizitate orotan, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen laguntza jaso dela azaldu behar da (III. eranskina). Jardueraren edukiak bere gain hartzen dituena elkarte, federazio edo fundazioa dela adierazi behar da jardueraren publizitatean edo diruz lagundutako argitalpenetan.

14. artikulua.- Diru-laguntza justifikatzea eta ordaintzea.

1.- Diru-laguntza zatika ordainduko da: ehuneko hirurogeita hamabost 13.a artikuluan azaltzen den epea amaitutakoan ordainduko da, Erakundeak uko egin ez badu; eta gainerakoa, ehuneko hogeita bosta, diruz lagundutako jarduerek sortutako gastu guztiak egiaztatu ondoren. Gastuak egiaztatzeko, hain zuzen, agiri hauek aurkeztu behar dira, 2011ko otsailaren 28a -egun hori barne- baino lehen:

- Jasotako funts publikoak nola erabili diren justifikatzeko memoria. Memoria horretan, egindako jarduerak eta lortutako emaitzak deskribatuko dira, proiektuan aurreikusitako egutegia kontuan izanda (IV. eranskina).

- Diruz lagundutako jardueratik ateratako produktua, halakorik badago.

- Balantze ekonomikoa, diruz lagundutako jarduera bakoitzeko (IV. eranskina).

- Diru-laguntza jaso duten jarduerei dagokienez, egindako gastuaren jatorrizko fakturak edo agiriak; edo Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak konpultsatutako fotokopiak -kasu horretan, Emakundek jatorrizko fakturei zigilua jarriko die, eta berriro ere erakunde interesatuari itzuliko dizkio-, funtsak behar bezala erabili direla egiaztatzeko behar beste xehetasun jarrita. Faktura edo agirietako gastuen data ezin da izan 2010eko abenduaren 31z gerokoa.

- Soil-soilik lagundutako proiektua garatzen -eta ez beste ezertan- diharduten pertsonen soldata eta lansariak justifikatzeko agiriak.

- Funtzionamendu-gastu arrunten egiaztagiriak; gastu horiek erakunde eskatzaileak aurkeztutako jardueraren aurrekontu banakatu eta xehatuan agertu beharko dira, eta lotura zuzena izan behar dute jardueraren garapenarekin.

- Diruz lagundutako jardueren publizitatean Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen lankidetza agertu dela eta jarduerak elkarte, federazio edo fundazioek bere gain hartu dituztela egiaztatzen duten egiaztagiriak.

- Erakunde jasotzaile bakoitzeko, 3000 eurotik gora ematen diren diru-laguntzetan: egiaztagiri eguneratua, zerga-betebeharrak ordainduta daudela egiaztatzeko; dagokion foru ogasunak egin beharko du, artikulu honetan jasotako agiriak aurkeztu aurreko hiru hilabete lehenago, gehien jota.

2.- Diruz lagundutako jardueraren behin betiko kostu osoa gutxitzen bada (diru-laguntza kalkulatzeko kontuan hartu zen kostuaren aldean) edo gastuaren egiaztagirien bidez (besteak beste, faktura eta ordainagirien bidez) justifikatzen den zenbatekoa emandako laguntza baino txikiagoa bada, dagokion zati proportzionala kenduko da diru-laguntzaren zenbatekoan.

15. artikulua.- Diru-laguntza emateko inguruabarrak aldatzea.

1.- Diru-laguntza emateko kontuan izandako inguruabarren bat aldatzen bada, Emakundeko Zuzendaritzari jakinarazi behar zaio. Diru-laguntzak emateko ebazpena aldatu egin daiteke, baldin eta diru-laguntza emateko kontuan izan diren inguruabarrak aldatu badira -betiere, diru-laguntzaren helburua bete bada- eta bestelako erakunde publiko edo pribatu batek, aldi berean, laguntzarik edo diru-laguntzarik eman badu.

2.- Aurreko artikuluan aipatutako agiriak edo, bestela, artikulu honetako aurreko zatian aipatutakoak jaso, eta agiriak aztertu eta ebaluatu ondoren, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariak emandako diru-laguntza aldatu eta/edo likidatuko du, administrazio-bidea amaitutzat emango duen ebazpen baten bidez; horrez gainera, hala badagokio, diru-laguntzen zenbatekoak egokituko ditu, itzuli beharreko zenbatekoa zehaztuko du eta 15 eguneko epea emango du dirua itzultzeko.

16. artikulua.- Ez-betetzeak.

Diru-laguntza emateko kontuan hartu ziren baldintzetako bat edo batzuk betetzen ez direla egiaztatzen bada, jasotako zenbatekoak eta zenbateko horri dagozkion legezko interesak itzuli egin beharko dira Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusira, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuan eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ezarritakoaren arabera. Horretaz gain, dagozkion gainerako ekintzak gauzatuko dira.

17. artikulua.- Dirua itzultzeko prozedura.

Ezarritako baldintzak edota betebeharrak betetzen ez direnean, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan agindutakoari jarraituko zaio emandako diru-laguntza itzultzeko. Dekretu horrek hau ezartzen du:

a) Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariak prozeduraren hasiera eta prozedura oinarritzeko arrazoiak jakinaraziko dizkio erakunde interesatuari eta 15 egun balioduneko epea emango dio, interesatuak egokitzat jotzen dituen alegazioak egiteko.

b) Alegazioak jaso edo alegaziorik egin gabe epea amaitu ondoren, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariak amaitutzat joko du prozedura, ebazpen baten bidez. Ebazpen horrek administrazio-bidea amaituko du.

Ebazpenean baldintzak ez direla bete adierazten bada, diru-laguntza jasotzeko eskubidea galdutzat joko da, eta, beharrezkoa bada, jasotako zenbatekoak eta aplikatzekoak diren legezko interesak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusira itzultzeko aginduko da. Dirua hil biko epean itzuli beharko da, jakinarazpena egiten den egunetik hasita. Epe hori borondatezko alditzat joko da.

c) Borondatezko aldian itzulketarik egiten ez bada, Eusko Jaurlaritzaren Ogasun eta Herri Administrazio Saileko organo eskudunari jakinaraziko zaio, premiamendu-bideari ekin diezaion, aplikatzekoa den legezko araudian xedatutakoari jarraituz.

d) Aplikatzekoak diren arauak ez betetzeagatik emandako diru-laguntzak itzultzeko prozedura -artikulu honetan arautzen dena- ebazteko eta jakinarazteko epea sei hilekoa izango da, gehienez ere.

18. artikulua.- Datu pertsonalen tratamendua.

Deialdi honetan parte hartzen dutenen datu pertsonalak Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen fitxategi automatizatu batean sartuko dira; fitxategi hori Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakora lotuta dago eta Erakundeak sustatzen dituen laguntzak kudeatzeko bakarrik erabiliko da. Interesatuek eskubidea dute datuetara iristeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko eta datuak indarrik gabe uzteko, legearen arabera. Eskubide horiek gauzatzeko, idazki bat bidali beharko diote fitxategiaren arduradunari, hau da, Azterlan, Plangintza eta Dokumentazio Arloari: Manuel Iradier kalea, 36, 01005, Vitoria-Gasteiz.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.- Ebazpen honek amaitu egiten du administrazio-bidea. Horren aurka interesatuek berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete zuzenean, dagokion Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, hil biko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Bigarrena.- Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean emango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko abenduaren 16a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,

MARÍA SILVESTRE CABRERA.

I. ERANSKINA

DATU OROKORRAK

ELKARTEAREN EDO FUNDAZIOAREN DATU OROKORRAK

Erakunde eskatzailearen izena Bazkide kopurua:

Sozietatearen helbidea:

Jakinarazpenak bidaltzeko helbidea: (aurreko helbidea ez bada)

Herria: Herrialdea:

Telefonoa: Faxa:

E-maila: Web:

Elkarteen/Fundazioen Erregistroaren zenbakia

Zk.: Erregistro-data: IFK:

ELKARTEAREN EDO FUNDAZIOAREN BANKETXE-DATUAK

Banketxea:

Banketxe-sukurtsalaren helbidea:

Kontu-zenbakia:

n OHARRA: Beharrezkoa da elkartea edo fundazioa banku-kontuaren titularra izatea. Kontu-zenbakia aldatuz gero, «Datuen alta/Hirugarren interesatua» inprimakia bete beharko da (V. eranskina).

ELKARTEAREN EDO FUNDAZIOAREN LEGEZKO ORDEZKARIA

Izen-abizenak:

Helbidea eta herria:

Telefonoa:

NAN:

Izenpea eta zigilua

II. ERANSKINA

JARDUEREN PROIEKTUA

(Jarduera bakoitzerako)

Jardueraren izena:

Jarduera-identifikazioa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Plana/VIII. Legegintzaldirako Jarraibideetan

Alorra

Ardatz estrategikoa

Helburuak:

1.- ________________________________________________________________

___________________________________________________________________

2.- ________________________________________________________________

___________________________________________________________________

3.- ________________________________________________________________

___________________________________________________________________

4.- ________________________________________________________________

___________________________________________________________________

5.- ________________________________________________________________

___________________________________________________________________

Jardueraren programa zehatza:

__________________________________________________________________________ __________________________________________________________________________ __________________________________________________________________________ __________________________________________________________________________ __________________________________________________________________________ __________________________________________________________________________ _____________________________________

Metodologia:

__________________________________________________________________________ __________________________________________________________________________ __________________________________________________________________________ __________________________________________________________________________ __________________________________________________________________________ __________________________________________________________________________ _______________________________________

Ebaluazio adierazleak / irizpideak:

__________________________________________________________________________ __________________________________________________________________________ __________________________________________________________________________ __________________________________________________________________________ __________________________________________________________________________ __________________________________________________________________________ __________________________________________________________________________ ________________________________

Lortu nahi diren emaitzak:__________________________________________________

__________________________________________________________________________ __________________________________________________________________________ __________________________________________________________________________ __________________________________________________________________________ ________________________________________________

Jarduera norentzat den: ____________________________________

Jardueran zenbat pertsonek parte hartuko duten (aurreikuspena): _______________________

Jardueraren lurralde-eremua:

Tokikoa n Lurralde Historikoa n Autonomia Erkidegoa n

Jarduera egiteko tokia edo tokiak: _______________________________

Jardueraren egutegia:

Ordu kopurua: ________ Hasiera-data: ________ Amaiera-data: __________

Jarduera hizkuntza honetan egingo da:

Euskara Gaztelania Euskara/Gaztelania Besterik

JARDUERAREN AURREKONTUA

GASTUAK:

Hizlarien/irakasleen gastuak:

Ordainsariak: ____________

Ostatua: ____________

Garraioa: ____________

Besterik: ____________

Material-gastuak:

Fotokopiak: ____________

Material didaktikoak (liburuak, ikus-entzunezkoak...) ____________

Material-alokairua: ____________

Beste material batzuk: ____________

Publizitatea:

Diseinuak eta logotipoak: ____________

Horma-irudiak eta liburuxkak: ____________

Prentsako eta irratiko iragarkiak: ____________

Besterik: ____________

Jarduerak egiteko lokalak alokatzea: ____________

Gastu arruntak:

Posta: ____________

Telefonoa eta faxa: ____________

Besterik: ____________

Beste gastu batzuk: ____________

GASTUAK GUZTIRA ____________

DIRU-SARRERAK:

Elkartearen edo fundazioaren ekarpena: ____________

Beste zenbait erakunderen ekarpena:

Eusko Jaurlaritza ____________

Foru Aldundia ____________

Udala ____________

Beste batzuk ____________

Parte hartzaileen ekarpena: ____________

Besterik: ____________

JARDUERA HONETARAKO EMAKUNDERI ESKATZEN ZAION DIRU-LAGUNTZA:

_______________

DIRU-SARRERAK GUZTIRA ______________

III. ERANSKINA

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen markaren ezaugarriak

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen marka dagokion partaidetza-mailaren arabera adierazi eta kokatu beharko da hedatu beharreko publizitate-euskarrian, Eusko Jaurlaritzaren erakunde-nortasunaren eskuliburua arautzen duen abuztuaren 31ko 318/1999 Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz. Konfigurazio hau erabili beharko da:

IV. ERANSKINA

JUSTIFIKATZEKO MEMORIA

(Jarduera bakoitzerako)

ELKARTEAREN EDO FUNDAZIOAREN IZENA: ____________________________________________

Jardueraren izena: ___________________________________________

Jardueraren lurralde-eremua: Tokikoa n Lurralde Historikoa n Autonomia Erkidegoa n

Parte-hartzaileen kopurua: Jarduera-lekua(k): Ordu-kopurua:

Jardueraren egutegia: Hasiera-data __________ Amaiera-data __________

Erabilitako hizkuntza: Euskara n Gaztelania n Euskara/Gaztelania n Besterik n

Egindako jardueraren deskribapena:

__________________________________________________________________________ __________________________________________________________________________ __________________________________________________________________________ __________________________________________________________________________ __________________________________________________________________________ __________________________________________________________________________ __________________________________________________________________

Proiektuan planteatutako ebaluazio-irizpideen emaitzak (II. eranskina):

__________________________________________________________________________ __________________________________________________________________________ __________________________________________________________________________ __________________________________________________________________________ __________________________________________________________________________ __________________________________________________________________________ __________________________________________________________________

Lortutako helburuen balorazioa:

__________________________________________________________________________ __________________________________________________________________________ __________________________________________________________________________ __________________________________________________________________________ __________________________________________________________________________ __________________________________________________________________________ ___________________________________________________________________

Erabilitako metodologia:

__________________________________________________________________________ __________________________________________________________________________ __________________________________________________________________________ __________________________________________________________________________ __________________________________________________________________________ __________________________________________________________________________ __________________________________________________________________

Ondorioak:

__________________________________________________________________________ __________________________________________________________________________ __________________________________________________________________________ __________________________________________________________________________ __________________________________________________________________________ __________________________________________________________________________ __________________________________________________________________

Diruz lagundutako jardueratik ateratako produktua justifikatzen duen agiria, edozein euskarritan (ikastaro, jardunaldi edo kongresu baterako diseinatutako programa, egindako ikerketaren laburpena, argitalpena eta abar):

__________________________________________________________________________ __________________________________________________________________________ __________________________________________________________________________ ______________________________________________________________________

JARDUERAREN BALANTZE EKONOMIKOA

(Jarduera bakoitzerako)

GASTUAK:

Hizlarien/irakasleen gastuak:

Ordainsariak: ____________

Ostatua: ____________

Garraioa: ____________

Besterik: ____________

Material-gastuak:

Fotokopiak: ____________

Material didaktikoak (liburuak, ikus-entzunezkoak...) ____________

Material-alokairua: ____________

Beste material batzuk: ____________

Publizitatea:

Diseinuak eta logotipoak: ____________

Horma-irudiak eta liburuxkak: ____________

Prentsako eta irratiko iragarkiak: ____________

Besterik: ____________

Jarduerak egiteko lokalak alokatzea: ____________

Gastu arruntak:

Posta: ____________

Telefonoa eta faxa: ____________

Besterik: ____________

Beste gastu batzuk: ____________

GASTUAK GUZTIRA ___________

DIRU-SARRERAK:

Emakunderen diru-laguntza: ____________

Beste zenbait erakunderen ekarpena:

Eusko Jaurlaritza ____________

Foru Aldundia ____________

Udala ____________

Beste batzuk ____________

Bazkideen kuotak: ____________

Parte hartzaileen ekarpena: ____________

Besterik: ____________

DIRU-SARRERAK GUZTIRA ______________

V. ERANSKINA/ANEXO V

HIRUGARRENAREN DATUEN ALTA/ALTA DE DATOS TERCERO INTERESADO (*)

HIRUGARRENAREN EZAGUPENERAKO DATUAK/DATOS IDENTIFICATIVOS DEL TERCERO

IFZ edo NAN / NIF o DNI (1)

Entitatearen izendapena edo izen-deiturak / Denominación de la entidad o nombre y apellidos:

HELBIDERATZE-DATUAK/DATOS DE DOMICILIACIÓN

Helbidea

Domicilio

Posta-Kodea Udala

Código postal: Localidad:

Lurraldea

Provincia

BANKUAREN DATUAK/DATOS BANCARIOS (3)

Banketxea edo Aurrezki Entitatea

Banco o Entidad Bancaria n n n n

Agentzia

Agencia n n n n

K.D.

D.C. n n

Kontu zk.

N.º cuenta n n n n n n n n n n n

Jabea

Titular

Bankuaren adostasuna

Conforme banco

Sinadura eta Zigilua

Sello y firma Hirugarrenaren adostasuna

Conforme tercero

Sinadura eta Zigilua

Sello y firma Sailaren onespena

V.º B.º Departamento (2)

Baimenduriko sinadura

Firma autorizada Kontabilitatearen onespena (2)

V.º B.º Contabilidad

Baimenduriko sinadura

Firma autorizada

(*) Eusko Jaurlaritzatik diru-laguntzarik inoiz jaso ez dutenek bete beharreko inprimakia / Impreso a rellenar por aquellos peticionarios que no hayan recibido nunca subvención alguna del Gobierno Vasco

Argibideak/Observaciones:

(1) Erantsi fitxa honi Identifikazio Fiskalerako Txartelaren fotokopia edo Nortasun Agiri Nazionalarena./Debe adjuntarse fotocopia de la Tarjeta de Identificación Fiscal o, en su caso, del Documento Nacional de Identidad.

(2) Administrazioak bete beharrekoa/A rellenar por la Administración.

(3) Bankuak edo Aurrezki Entitateak bete beharrekoa/A cumplimentar por el Banco o Entidad de Ahorro

VI. ERANSKINA

Eskaera izenpetzen duenak zinpean adierazten du ez berak ez ordezkatzen duen erakundeak (_________________________________________________izena jarri):

1.- Ez dutela administrazio-zehapenik nahiz zehapen penalik sexuaren ziozko bereizkeria egiteagatik, eta horretaz gain, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen itzalpean ez zaiela debekurik jarri ebazpen honetan araututako diru-laguntza eta laguntzak eskatzeko.

2.- Ez dutela diru-laguntzak edo laguntza publikoak jasotzea eragozten dien zehapenik, ez eta laguntzak jasotzeko gaitasuna kentzen dien lege-debekurik ere.

Zinpean adierazten du, halaber, beste finantzabide hauek dituela, eta bere gain hartzen duela gainfinantzaketarik ez gertatzeko erantzukizuna:

Erakundea Kopurua Egoera

Eusko Jaurlaritza

Foru Aldundia

Udala

Besterik:

Halaber, ez duela beste finantzabiderik adierazten du zinpean1.

...........................(e)n, 2010eko .................................ren ......................(e)an.

Izpta.:

1 Dagokiona aukeratu.


Azterketa dokumentala