Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

249. zk., 2009ko abenduaren 29a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Jazki/11, S. Coop.
6783

IRAGARKIA, Jazki-Lau S. Koop.-ak Jazki/11 S. Koop. xurgatu eta biek bat egin izanaren gainekoa.

Euskadiko Kooperatibei buruzko 4/1993 Legearen 79. artikuluan ezarritakoa betez, zera jakinarazten da: Jazki/11 kooperatiba-sozietateak eta Jazki-Lau kooperatiba-sozietateak, 2009ko abenduaren 18an nork bere aldetik egindako Batzar Nagusi Berezian, legez eskatutako gehiengoaren bidez erabaki dutela Jazki-Lau kooperatiba-sozietateak eta Jazki/11 kooperatiba-sozietateak bat egitea, lehenak bigarrena xurgatuta.

Halaber, jasota gelditzen da bat-egite horretako partaide diren kooperatiba horietako edozeinetako hartzekodunek bat-egitearen aurkako idazkia aurkezteko eskubidea dutela; bat-egite horren azken iragarkitik kontatzen hasita, hilabeteko epea izango dute horretarako, Kooperatiben Legearen 81. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Zumarraga, 2009ko abenduaren 19a.

Jazki/11 kooperatiba-sozietatearen

Artezkaritza Kontseiluko lehendakaria,

MARÍA ELÍA MARTÍNEZ.

Jazki-Lau kooperatiba-sozietatearen

Artezkaritza Kontseiluko lehendakaria,

MARÍA PILAR VARGA PINEDA.


Azterketa dokumentala