Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

249. zk., 2009ko abenduaren 29a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Osasun eta Kontsumo Saila
6781

IRAGARKIA, 462/09 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua) hirugarren interesdunak epatzeko dena.

Hirugarren interesdun guztiei jakinarazten zaie Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 2 zk.ko Epaitegian, María Paz Ruíz de Gauna San Miguelek, 462/09 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu duela prozedura laburtuaren bidez, Osakidetzako Giza Baliabideetako zuzendariaren uztailaren 18ko 789/2808 Ebazpenaren aurka ezarritako gora jotzeko errekurtsoaren ustezko ezespenaren aurka. Aipatu 789/2008 Ebazpenaren bidez agintzen da EHAAn argitaratzeko Administrazioko Teknikari Espezialisten lanbide-taldeko Administrarien kategorian estatutario izendatzeko oposizioaldia gainditu duten txanda irekiko izangaien zerrenda, azken puntuazioaren arabera.

Ondorioz, hirugarren interesdunak izan litezkeenak epatzen dira, eta jakinarazten zaie aipatutako prozedura judizialean agertu eta pertsonatu daitezkeela, bederatzi eguneko epean, iragarki hau argitaratu den egunaren biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko azaroaren 6a.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

BEATRIZ DEL VALLE IÑIGUEZ.


Azterketa dokumentala