Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

249. zk., 2009ko abenduaren 29a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
6780

IRAGARKIA, Laneko zuzendariarena, «Asociacion Mesa Intersectorial de la Madera de Euskadi - Euskadiko Zur Mahaia (MIME.EZM)» enpresa-federazioaren estatutuak aldatzearen inguruko dokumentazioa gordailatu dela jakinarazten duena.

Apirilaren 22ko 873/77 Errege Dekretuko 4. artikuluan ezarritakoa betez eta interesatuek, idatziz eta iragarki honen egunetik aurrera 8 eguneko epean, egokitzat jotzen dutena alegatu dezaten, jakinarazten da Manuel Araucua Zabaleta jaunak (NAN zk.: 72.165.966-Q) «Asociacion Mesa Intersectorial de la Madera de Euskadi - Euskadiko Zur Mahaia (MIME.EZM)», enpresa-elkartearen estatutuak aldatzeko agiriak aurkeztu zituela, 2009ko azaroaren 3an, Lan Zuzendaritzan. Elkartearen jarduera-eremuak honako hauek dira:

Lurralde eremua: Euskal Autonomia Erkidegoa.

Lanbide eremua: izenak dioena.

Halaber, estatutuak aldatzeko agiriaren sinatzaileak ondokoak direla jasoarazten da:

72165966-Q NAN zenbakia duen Manuel Araucua Zabaleta jauna (lehendakaria)

15371429-T NAN zenbakia duen Josu Azpitarte Andrinua jauna (idazkaria)

Vitoria-Gasteiz, 2009ko azaroaren 6a.

Laneko zuzendaria,

SONIA PÉREZ EZQUERRA.


Azterketa dokumentala