Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

249. zk., 2009ko abenduaren 29a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
6776

IRAGARKIA, Bilboko Gardeazabal eta Iturrigorri auzoetako 734. banaketa-arean 30 etxebizitza sozial eta eranskinak eraikitzeko aurreproiektua, oinarrizko proiektua eta eraikuntza-proiektua idazteko lehiaketa egiteko dena (Espedientea: V26A/09).

1.- Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburua.

b) Espedientea izapidetzen ari den bulegoa: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: V26A/09.

2.- Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Bilboko Gardeazabal eta Iturrigorri auzoetako 734. banaketa-arean 30 etxebizitza sozial eta eranskinak eraikitzeko aurreproiektua, oinarrizko proiektua eta eraikuntza-proiektua idaztea.

b) Loteak eta kopurua: ez dago loterik.

c) Burutzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.

d) Burutzeko epe partzialak:

- Aurreproiektua: astebete, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saileko ordezkariekin lehenengo bilera izaten denetik aurrera kontatzen hasita.

- Oinarrizko proiektua: zortzi aste, edo enpresa esleipendunak eskaini duen epea, hori baino gutxiago bada. Epea, aurreproiektua teknikoki ontzat eman dela jakinarazten denean hasiko da kontatzen.

- Eraikuntza-proiektua: hamabi aste, edo enpresa esleipendunak eskaini duen epea, hori baino gutxiago bada. Epea oinarrizko proiektua teknikoki ontzat eman dela jakinarazten denean hasiko da kontatzen.

3.- Izapideak, prozedura eta esleitzeko modua.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Modua: hainbat irizpide.

4.- Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Zenbatekoa: berrehun eta hogeita hemeretzi mila zortziehun eta laurogeita sei euro eta berrogeita hamalau zentimo (239.886,54), eta horri dagokion BEZa, hogeita hemezortzi mila hirurehun eta laurogeita bat euro eta laurogeita bost zentimo (38.381,85). Guztira: berrehun eta hirurogeita hemezortzi mila berrehun eta hirurogeita zortzi euro eta hogeita hemeretzi zentimo (278.268,39).

5.- Behin-behineko fidantza: ez dago behin-behineko fidantzarik jarri beharrik.

6.- Agiriak eta argibideak lortzea.

a) Erakundea: Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila.

b) Helbidea: Donostia kalea, 1.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.

d) Telefonoa: 945 01 98 88.

e) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2010eko urtarrilaren 18a.

f) Kontratu honi buruzko informazio guztia webgune honetan eskura daiteke: www.contratacion.info edo www.euskadi.net/contratacion.

7.- Kontratistak bete beharreko eskakizunak.

Eskatutako sailkapena: ez dago sailkapen jakinik egiaztatu beharrik.

Kaudimena. Eskakizunak eta egiaztatzeko modua:

- Ekonomia- eta finantza-kaudimena: finantza-entitateren baten adierazpena aurkeztu beharko dute; adierazpenean berariaz aipatu beharko dira kontratuak xede duen zerbitzua eta espedientearen zenbakia.

- Gaitasun teknikoa edo profesionala: enpresak azken hiru urteotan egindako zerbitzu edo lan garrantzitsuenen zerrenda aurkeztu beharko du, haien zenbatekoa, datak eta hartzailea (publikoa edo pribatua) zehaztuko dituena. Zerbitzu edo lan horiek behar bezala egiaztatu beharko dira. Hartzailea sektore publikoko erakunde bat bada, erakundeko organo eskudunak egin edo bisaturiko ziurtagiri baten bidez; eta subjektu pribatua bada, horren ziurtagiri baten bidez, edo, bestela, enpresaburuaren adierazpenaren bidez; kasuaren arabera, agintari eskudunak zuzenean helaraziko dizkio ziurtagiriak kontratazio-organoari. Gaitasuna egiaztatzeko ezinbestekoa izango da, administrazio, osasun, erlijio, irakaskuntza, kultura edo egoitza-erabilerako (hainbat etxebizitzatako) eraikin publiko nahiz pribatu baten eraikuntza-proiektua egin izana.

8.- Eskaintzen edo parte hartzeko eskarien aurkezpena.

a) Aurkezteko azken eguna: 2010eko urtarrilaren 19a, 12:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio-klausula zehatzen agirian adierazten direnak.

c) Aurkezteko lekua:

1) Erakundea: Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila.

2) Helbidea: eskaintza ekonomikoak eskuan eraman beharko dira Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren Erregistro Nagusira (Lakua eraikina, Donostia kalea 1 - 8. solairua, Vitoria-Gasteiz), goian aipatutako epean. Postaz ere bidali ahal izango dira, eta eskaintza postan zein egunetan jarri den, egun berean (eta betiere eskaintzak aurkezteko muga-ordua baino lehen) kontratazio organoari telex, telekopia, edo telegrama bidez jakinarazi eta egiaztatu beharko zaio. Hala egiten ez bada, edo eskaintza igorri dela jakinarazteko agiriak halakoak hartzeko epea amaitu ondoren jasotzen bada, eskaintza ez da onartuko. Edonola ere, aipatu datatik hamar egun igaro, eta proposamena jaso ez bada, ez da inola ere onartuko.

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz (Araba), 01010.

d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dioneko epea: 2 hilabete, proposamenak irekitzen direnetik aurrera kontatuta.

e) Aldaerak: ez da aldaera edo alternatibarik onartuko.

f) Prozedura mugatua bada, eskaintzak aurkezteko gonbita egin nahi zaien enpresen kopurua edo gutxienezko edo gehienezko kopurua: ez dago horrelakorik.

9.- Esleitzeko irizpideak.

A) Formulak aplikatuz automatikoki baloratzekoak diren irizpideak: 70 puntu.

A.1.- Prezioa: Ponderazioa: 60 puntu.

Formula: 278.268,39 euroko lizitaziorako gehienezko aurrekontuarekiko (kontratuaren xede diren lan profesionalen ordainsari guztiak eta BEZa ere barne hartzen dituenarekiko) eskaintzen diren beherapenak honela baloratuko dira: lizitaziorako gehienezko aurrekontua jaisten den % 1eko, 3 puntu emango dira. Gehienez ere, 60 puntu emango dira, eta ehunekoen zatikiak proportzioan puntuatuko dira.

A.2.- Epea: Ponderazioa: 10 puntu.

Formula: Oinarrizko proiektua edo obrak gauzatzeko proiektua entregatzeko epea laburtzen duen astebeteko, 2,5 puntu emango dira.

Epe horretan sartuta geratzen da atzemandako akatsak zuzentzeko epea ere, eta Etxebizitza, Berrikuntza eta Kontrol Zuzendaritzako zerbitzuek proiektuak gainbegiratzeko behar duten denbora baino ez da kenduko.

B) Balio-iritzien bidez aplikatzekoak diren irizpideak: 50 puntu.

B.1.- Kalitate arkitektonikoa: 35 puntu. Ondoko alderdi hauek baloratuko dira:

- Eskaintza teknikoa zenbateraino moldatzen den etxebizitzen sustapenari buruzko araudira: babes ofizialeko etxebizitzen diseinurako ordenantzetara, hirigintzako arauetara, Eraikuntzako Kode Teknikora, Irisgarritasuna Sustatzeko 20/1997 Legera eta hura garatzeko arau teknikoetara, eta indarrean dagoen gainerako araudira.

- Eraikina ingurunean zenbateraino integratzen den, orubearen baldintza kontuan izanik (baldintza geografikoak, topografikoak, funtzionalak, estetikoak...).

- Etxebizitzei zer irtenbide eman zaien, eta euren artean eta elementu komunekiko zer-nolako erlazioak ezarri diren; erabilera mugakideak eta gauerako eta egunerako guneak ondo ez bereizteak bizilagunen artean eragiten dituen trabak ekiditeko zer banaketa egin den, eta etxebizitzari erantsitako espazioak -trastelekuak eta garajeak- eta merkataritzarako lokalak (halakorik badago) funtzionaltasunaren aldetik nola konpondu diren, batez ere sarrerei eta elkarren arteko erlazioei dagokienean.

- Eraikinak itxura aldetik duen kalitatea.

B.2.- Proposamena Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak planteaturiko jarraibideetara ondo egokitzea: 15 puntu.

Baldintza teknikoen orriko 3. puntuan jasotako konposizioko irizpide orokorrak eta diseinuak betetzen diren baloratuko da.

Eskaturiko gutxieneko puntuazioa: teknikoki ezin onartuzkoak eta, hortaz, baztergarritzat joko dira, C gutun-azalaren balorazioan (balio-iritzia eskatzen duten irizpideak dira) 35 puntutara iristen ez direnak.

10.- C gutun-azalak jendaurrean irekitzea.

a) Erakundea: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).

b) Herria: Vitoria-Gasteiz (Araba), 01010.

c) Data: 2010eko otsailaren 2a.

d) Ordua: 10:30.

e) Lekua: Lakua IIko 1. aretoa, Donostia kalea, 1 (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia).

11.- Eskaintza ekonomikoen irekiera:

a) Erakundea: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).

b) Herria: Vitoria-Gasteiz (Araba), 01010.

c) Data: 2010eko otsailaren 19a.

d) Ordua: 10:30.

e) Lekua: Lakua IIko 1. aretoa, Donostia kalea, 1 (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia).

12.- Bestelako argibideak.

13.- Iragarpen-gastuak: enpresa esleipendunaren kontura.

14.- Iragarkia Europako Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali zeneko eguna: 2009ko abenduaren 3a.

15.- Deialdiari buruzko informazioa eta pleguak eskuratzeko atari informatikoa edo webgunea: www.contratacion.info edo www.euskadi.net/contratacion.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko abenduaren 4a.

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.


Azterketa dokumentala