Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

249. zk., 2009ko abenduaren 29a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
6773

AGINDUA, 2009ko urriaren 9koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena, fruta eta barazkien ekoizleen elkarteentzako 2009. urteko laguntzen zenbateko osoa jakitera ematekoa.

Fruta eta barazkien ekoizleen elkarteentzako laguntzak Merkatu Antolakunde Bateratutik datoz Nekazaritza Politika Bateratuaren esparruan sartuta dagoen fruta eta barazkien sektorean. Euskal Autonomia Erkidegoan laguntza horiek, Euskal Autonomia Erkidegoan fruta eta barazkien sektorean elkarteen arautegia ezartzekoa den urriaren 14ko 228/1997 Dekretuaren eta fruta eta barazkien ekoizleen elkarteentzako laguntzak emateko modua arautzen duen martxoaren 21eko 56/2000 Dekretuaren babesean ematen dira.

Duela gutxi aldatu da sektore horretan Merkatu Antolakunde Bateratua arautzen duen erkidegoko erregelamendua. Baina erregelamendu berri horrek ezartzen duenaren arabera, aurreko erregelamenduan ezarritako laguntza-araubideak ezargarriak izango dira 2008ko merkaturatze-kanpainan, hori baita 2009ko laguntzak zehazteko oinarria.

Horrelako laguntzak arautzen dituzten arauen arabera, hiru laguntza-mota daude: onartutako ekoizle-elkarteentzako Europako laguntza, erakunde horientzako laguntza nazional osagarria, eta aurreonarpena lortu duten elkarteentzako laguntza. Euskal Autonomia Erkidegoan une honetan lehenengo bi laguntza-motak bakarrik eman daitezke, ezpaitago aurreonarpena lortu duen elkarte berririk.

56/2000 Dekretuak laguntzak eskatzeko epe mugagabea ezarri zuen (aurkezteko azken eguna eskabidearen erreferentzia-urtearen ondorengo urteko urtarrilaren 31 da). Hortaz, laguntza horietarako zenbateko osoaren berri emateko argitaratu da agindu hau, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuarekin bat etorriz.

Horren indarrez, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.- Laguntzen zenbatekoa, guztira.

Martxoaren 21eko 56/2000 Dekretuaren II. kapituluko 2. artikuluaren a) eta b) idatz -zatietan aurreikusitako laguntzak ondorengo zenbatekoetatik beherakoak izango dira:

- 309.135,77 euro, NBEFren kargurako laguntzan.

- 110.000 euro, Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontuen kargurako laguntzan.

Aurrekoa hala izanik ere, indarrean dagoen legeriaren arabera aurrekontuan aldaketak egitea onartu ahal izango da. Halakorik gertatuz gero, aldaketa horietatik datorren aurrrekontuko diru-izendapenaren berri emango da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako Nekazaritza eta Arrantzaren Garapeneko sailburuordearen ebazpen baten bidez.

Bigarrena.- Errekurtsoak.

Agindu honek administrazio-bidea agortzen du eta bere aurka interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Aginduaren aurka aurkez daiteke, baita ere, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, dagoeneko aipatutako aldizkari ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Hirugarrena.- Ondorioak.

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko urriaren 9a.

Ingurumen, Lurralde Plangintza,

Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,

MARÍA DEL PILAR UNZALU PÉREZ DE EULATE.


Azterketa dokumentala