Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

249. zk., 2009ko abenduaren 29a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Osasun eta Kontsumo Saila
6772

EBAZPENA, 2009ko abenduaren 2koa, Osasuneko sailburuordearena, pertsonal ez-sanitarioari kanpoko desfibriladore automatikoak (KDA) erabiltzeko prestakuntza emateko diru-laguntzetarako deialdia iragarri zuen Osasun eta Kontsumoko sailburuordearen 2009ko urriaren 6ko Agindua ebazten duena.

Osasun eta Kontsumoko sailburuaren 2009ko urriaren 6ko Aginduaren bitartez (2009ko urriaren 28ko EHAA, 207. zenbakia), pertsonal ez-sanitarioari kanpoko desfibriladore automatikoak (KDA) erabiltzeko prestakuntza emateko diru-laguntzetarako deia egin zen.

Agindu horretako 11.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, aurkeztutako eskaerak prozedura bakar batean izapidetuko dira, eta prozedura hori ebaztea -interesdunek planteatutako gai guztiak barne direla- Osasun sailburuordeari dagokio, Balorazio Batzordearen proposamenez; batzorde horren osaera agindu honetako 9.1 artikuluan zehazten da.

Aurkeztu diren eskabideak ebaluatu ondoren eta Balorazio Batzordeak proposamena eginda, hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.- Jarraian aipatzen diren erakundeei diru-laguntzak ematea. Onartutako zenbatekoak prestakuntza-ikastaroan parte hartuko dutenek sortutako gastuak finantzatzeko baino ez dira erabiliko, hala nola, matrikula, joan-etorriak, janaria, materiala erostea eta ikastaroari zuzenean eta zalantzarik gabe lotuta dagoela egiaztatzen den beste edozein.

Erakundeak/Entidades Zenbatekoa/Importe

Erandioko Udala / Ayuntamiento de Erandio 1500,00

Etxebarriko Udala / Ayuntamiento de Etxebarri 1903,87

Arrasateko Udala / Ayuntamiento de Mondragón 3620,00

Urnietako Udala / Ayuntamiento de Urnieta 1200,00

Cdad. Propietarios del Centro Comercial Urbil 500,00

Geyser Gastech, S.A. 1087,00

Guardian Llodio Uno, S.L. 2400,00

Irizar 3600,00

KSB Itur 600,00

Bigarrena.- Gainerako eskaerak ezestea, deialdiko aginduan ezarritako irizpideak eta gainerako artikuluak aintzat harturik.

Erakundeak/Entidades Arrazoia/Motivo

Galdakao-Usansolo Ospitalea / Hospital Galdakao-Usansolo 3. artikulua, ez da gutxienekora iritsi

Articulo 3, no alcanza el mínimo

Hirugarrena.- Ebazpen honek ez dio administrazio-bideari amaiera ematen, eta, beraz, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Osasun eta Kontsumoko sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratzen denetik hasita, betiere, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak moldatutako azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera; horretaz gain, ongi iritzitako beste edozein lege-egintza ere erabil dezakete.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko abenduaren 2a.

Osasun eta Kontsumo Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 3ko 579/2009 Dekretuaren xedapen gehigarriak (Ordezpen Araubidea) emandako ordezkaritza baliatuz.

Osasun Publikoko zuzendaria,

MARÍA MERCEDES ESTÉBANEZ CARRILLO.


Azterketa dokumentala