Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

249. zk., 2009ko abenduaren 29a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
6770

AGINDUA, 2009ko abenduaren 10ekoa, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuarena, babes ofizialeko etxebizitzen inguruko zenbait agindu aldatzeko dena.

Babes publikoko etxebizitzen araubide juridikoari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko martxoaren 4ko 39/2008 Dekretuak (2008ko martxoaren 28ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, 59. zenbakian argitaratua) 6. artikuluan arautzen ditu babes ofizialeko etxebizitzen gehienezko prezioak. Bertan xedatzen denez, prezioak kalkulatzeko etxebizitzaren edo eranskinaren azalera erabilgarriaren metro koadroa sailburuaren agindu bidez zehaztuko den zenbaki batekin bidertuko da, betiere etxebizitzaren motaren eta Euskal Autonomia Erkidegoan duen kokapenaren arabera.

Arau hori garatzeko onartu zen babes ofizialeko etxebizitzen gehienezko prezioak zehazteari buruzko Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2008ko maiatzaren 15eko Agindua, eta 2008ko maiatzaren 28ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen 100. zenbakian.

Une honetan, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila aztertzen ari da babespeko etxebizitzen gehienezko prezioari buruz indarrean dauden araudiak, gaur egungo errealitate sozial eta ekonomikora egokitzeko, hain zuzen.

Arautze hori 2010eko ekitaldiaren barruan egingo da, baina bitartean, garrantzi txikiagoko zenbait neurri hartu behar dira, egoerak orekatzeko eta abagune honetan bidegabeak liratekeen zirkunstantziak saihesteko.

Horrela bada, aldatu egin behar dira 2008ko maiatzaren 15eko Aginduaren I. eta II. eranskinak, antzerako ezaugarriak dituzten udalerrietan babespeko etxebizitzek salmentako gehienezko prezio bera izan dezaten. Bereizketa egiteko kontzeptu objektibo bat erabiliko da, biztanleen kopurua, hain zuzen. Horrela, 15.000 biztanletik gora dituzten udalerri guztiak I. eranskinean bilduko dira.

Prezioak automatikoki eguneratzeari buruzko 4. paragrafoa ezabatu egingo da, 39/2008 Dekretuko aurreikuspenekin bat ez datorrelako.

Bestalde, krisi ekonomikoa dela-eta, babes ofizialeko etxebizitza bat erosketa-erregimenean esleitu zaizkien pertsona askok uko egin behar izan diote langabezian daudelako eta ezin dutelako ordaindu. Uko egite horren ondorioz, pertsona horiek ezin dute parte hartu ondoko bi urteetan egingo diren esleipen-prozeduretan, sarbide-erregimen eta etxebizitza-mota bereko esleipen-prozeduretan, hain zuzen. Hala dago xedatuta babes ofizialeko etxebizitzak esleitzeko prozedurari buruzko Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2008ko apirilaren 16ko Aginduaren 3.4 artikuluan. Agindu hori, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen 2008ko maiatzaren 12an (88. zenbakia) eta aipatutako 39/2008 Dekretuak 12. artikuluan xedatutakoa garatzeko. Logikoa denez, uko egite horiek ez dira aurkezten dituzten pertsonen borondatearen araberakoak eta ez dira zigortu behar. Beraz bada, aldatu beharra dago Agindu hori eta Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2008ko apirilaren 16ko Agindua, etxebizitza eskatzaileen erregistroa arautzen duena (2008ko maiatzaren 12ko EHAA, 88. zenbakia). Horietako lehenengoa aldatu egiten da, era berean, 17. artikuluan aurkitutako disfuntzio bat zuzentzeko.

Ondorioz,

XEDATU DUT:

1. artikulua.- Babes ofizialeko etxebizitzen gehienezko prezioak zehazteari buruzko Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2008ko maiatzaren 15eko Aginduaren 2. artikulua aldatzea.

Ezabatu egiten da babes ofizialeko etxebizitzen gehienezko prezioak zehazteari buruzko Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2008ko maiatzaren 15eko Aginduaren 2. artikuluko 4. paragrafoa.

2. artikulua.- Babes ofizialeko etxebizitzen gehienezko prezioak zehazteari buruzko Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2008ko maiatzaren 15eko Aginduaren I. eranskina aldatzea.

Aldatu egiten da babes ofizialeko etxebizitzen gehienezko prezioak zehazteari buruzko Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2008ko maiatzaren 15eko Aginduaren I. eranskina. Honela geratuko da idatzita:

I. ERANSKINA

ARABA

Laudio

Vitoria-Gasteiz

Bizkaia

Amorebieta-Etxano

Barakaldo

Basauri

Berango

Bermeo

Bilbao

Durango

Erandio

Ermua

Galdakao

Gernika-Lumo

Getxo

Leioa

Mungia

Portugalete

Santurtzi

Sestao

Sopelana

GIPUZKOA

Andoain

Arrasate

Astigarraga

Donostia-San Sebastián

Eibar

Errenteria

Hernani

Hondarribia

Irun

Lasarte - Oria

Lezo

Oiartzun

Pasaia

Tolosa

Zarautz

3. artikulua.- Babes ofizialeko etxebizitzen gehienezko prezioak zehazteari buruzko Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2008ko maiatzaren 15eko Aginduaren II. eranskina aldatzea.

Aldatu egiten da babes ofizialeko etxebizitzen gehienezko prezioak zehazteari buruzko Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2008ko maiatzaren 15eko Aginduaren II. eranskina. Honela geratuko da idatzita:

II. ERANSKINA

ARABA

Amurrio

Agurain

Oyón-Oion

Bizkaia

Abadiño

Abanto Zierbena

Alonsotegi

Arrankudiaga

Arrigorriaga

Bakio

Balmaseda

Barrika

Berriz

Derio

Elorrio

Etxebarri

Gorliz

Gueñes

Igorre

Iurreta

Larrabetzu

Lekeitio

Lemoa

Lemoiz

Lezama

Loiu

Markina-Xemein

Muskiz

Ondarroa

Urduña

Urtuella

Plentzia

Sondika

Ugao-Miraballes

Urduliz

Trapagaran

Zaldibar

Zalla

Zamudio

Zaratamo

Zeberio

Zierbena

Ziortza-Bolibar

GIPUZKOA

Aretxabaleta

Azkoitia

Azpeitia

Beasain

Bergara

Deba

Elgoibar

Eskoriatza

Getaria

Ibarra

Lazkao

Legazpi

Oñati

Ordizia

Orio

Soraluze-Placencia de las Armas

Urnieta

Urretxu

Usurbil

Villabona

Zestoa

Zizurkil

Zumaia

Zumarraga

4. artikulua.- Babes ofizialeko etxebizitzen esleipen-prozedurei buruzko Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2008ko apirilaren 16ko Aginduaren 4. artikulua aldatzea.

Aldatu egiten da babes ofizialeko etxebizitzen esleipen-prozedurari buruzko Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2008ko apirilaren 16ko Aginduaren 4. artikuluko 3. paragrafoa. Honela geratuko da idatzita:

«3.- Etxebizitza baten esleipendun izateari uko egiteak, ukatzen denetik bi urteko epean sarrera-erregimen bereko eta etxebizitza-tipologia bereko etorkizuneko prozeduretan parte hartzeko aukera ezabatuko du. Hala ere, honako uko egite hauek ez dira kontuan hartuko:

- Bizikidetza-unitatearen kide bakoitzeko 15 m2 erabilgarriko ratioa baino azalera txikiagoa duen etxebizitza baten esleipena bada.

- Erosketa-erregimeneko esleipenetan, dena delako esleipen-prozeduran parte hartzeko konputagarriak diren lanaren etekinengatiko sarrerak izan dituzten pertsonak eta esleipena jakinarazteko unean langabezian aurkitzen direnak.»

5. artikulua.- Babes ofizialeko etxebizitzen esleipen-prozedurei buruzko Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2008ko apirilaren 16ko Aginduaren 17. artikulua aldatzea.

1.- Aldatu egiten da babes ofizialeko etxebizitzen esleipen-prozedurari buruzko Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2008ko apirilaren 16ko Aginduaren 17. artikuluko 2. paragrafoa. Honela geratuko da idatzita:

«2.- Dokumentazioa ez aurkeztea, kontratua adierazitako epean ez sinatzeak edo esleipenduna aurki ezin izateak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean aurreikusitako metodoak amaitzen direnean, esleitutako etxeari uko egin zaiola ulertzea eragingo du eta dagokion lurralde ordezkariari ahalmena emango dio hutsik dagoen etxebizitzarako beste hautatu bat adierazteko, dagokion zerrendaren ordenari jarraiki.»

2.- Ezabatu egiten dira babes ofizialeko etxebizitzen esleipen-prozedurei buruzko Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2008ko apirilaren 16ko Aginduaren 17. artikuluko 3., 4., 5., 6. eta 7. paragrafoak.

6. artikulua.- Etxebizitza eskatzaileen erregistroa arautzen duen Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2008ko apirilaren 16ko Aginduaren 4. artikulua aldatzea.

Aldatu egiten dira etxebizitza eskatzaileen erregistroa arautzen duen Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2008ko apirilaren 16ko Aginduaren 4. artikuluko 5. eta 6. paragrafoak. Honela geratuko dira idatzita:

«5.- Bi etxebizitza-esleipeni esanbidez uko egitea edo etxebizitza bakar bati isilbidez uko egitea, betiere isilbidezko uko-egite hori dagoela aintzat hartuz, Administrazioak esleipen hori aurreikusitako bideetatik jakinarazteko betebeharra bete ondoren, esleipenduna aurkitu ez bada edo harekin harremanetan jartzea ezinezkoa izan bada.

Erosketa-erregimeneko esleipenetan ez da etxebizitzari uko egitea aintzat hartuko, dena delako esleipen-prozeduran parte hartzeko konputagarriak diren lanaren etekinengatiko sarrerak izan dituzten pertsonenak, esleipena jakinarazteko unean langabezian aurkitzen diren pertsonenak, alegia.

6.- Etxebizitza-esleipen bakar bati uko egitea, eskatutako etxebizitza mota eta erregimen bakarra baldin bada. Ez dira kontuan hartuko aurreko ataleko bigarren paragrafoan aipatutako uko egiteak.»

AZKEN XEDAPENA.

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko abenduaren 10a.

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.


Azterketa dokumentala