Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

249. zk., 2009ko abenduaren 29a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
6766

EBAZPENA, 2009ko azaroaren 25ekoa, Lanbide Heziketako zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko teknikari eta goi-teknikari tituluak lortzeko proba libreetarako deia egiten duena.

2008ko ekainaren 19ko Aginduak, Euskal Autonomia Erkidegoko teknikari eta goi-teknikari tituluak eskuratzeko probak arautzen dituenak, hauxe xedatzen du 4. artikuluan: proba horiek Lanbide Heziketako zuzendariaren Ebazpen bidez deituko dira, eta deialdi horretan zehaztuko da matrikulatzeko epea eta noiz egingo diren. Halaber, 2. artikuluak ezartzen du probak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren mendeko ikastetxe publikoetan antolatuko direla, prestakuntza-zikloak baimenduak badituzte, eta araubide arruntean matrikulatuta badituzte ikasleak, lehen ikasturtean zein bigarrenean.

Hori dela-eta, hau

EBATZI DUT:

1. artikulua.- Deialdia.

Proba libreak deitzen dira, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2008ko ekainaren 19ko Aginduan arautuak, teknikari eta goi-teknikari tituluak eskuratzeko. Titulu horiek urriaren 3ko Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrerako 1/1990 Lege Organikoaren (LOGSE) ondorio dira.

2. artikulua.- Matrikula.

2009-2010 ikasturte honetan Hezkuntzaren maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikotik (ELO) sortutako prestakuntza-ziklo berriekin ordezkatu dituzten prestakuntza-zikloen kasuan, proba horiek egiteko matrikulatu ahal izango dute ikasleek, baldin eta matrikulatu nahi duten prestakuntza-zikloa osatzen duten lanbide-modulu guztietan edo haietako batean edozein modalitatetan matrikulatuak egon badira. Baldintza hori egiaztatzeko, interesatua matrikulatuta egon den ikastetxeko idazkariak igorritako ziurtagiria aurkeztu beharko da.

2009-2010 ikasturte honetan maiatzaren 3ko Hezkuntzaren 2/2006 Lege Organikoaren ondorioz sortutako prestakuntza-ziklo berriekin ordezkatu ez dituzten prestakuntza-zikloen kasuan, interesdun pertsona guztiek proba horiek egiteko matrikulatu ahal izango dute, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoko teknikari eta goi-teknikari tituluak eskuratzeko probak arautzeko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2008ko ekainaren 19ko Aginduan (uztailaren 14ko EHAA) ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

3. artikulua.- Zein ikastetxetan egin ahal izango den matrikula.

Matrikula egin ahal izango da, prestakuntza-ziklo osorako edo lanbide-moduluetarako, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren mendeko ikastetxe publikoetan, baimenduak dituzten prestakuntza-zikloetan, baldin eta araubide arruntean ikasleak lehen ikasturtean zein bigarrenean matrikulatuta badituzte.

2009-2010 ikasturte honetan Hezkuntzaren (ELO) maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren ondorioz sortutako prestakuntza-ziklo berriekin ordezkatu dituzten prestakuntza-zikloen kasuan, ikastetxeek ikasleak izan beharko dituzte, bigarren zikloan, matrikulatzen den prestakuntza-zikloan; hura ordezkatzen duen prestakuntza-zikloan lehen ikasturtean izan beharko dituzte ikasleak.

4. artikulua.- Matrikula eta probak egiteko aldia.

Matrikula 2010eko apirilaren 12tik 23ra bitartean egin beharko da, bi egun horiek barne.

Probak 2010eko ekainaren 1etik 25era bitartean - bi egun horiek barne - egin ahal izango dira, ikastetxe bakoitzak ezartzen duen egutegira egokituz.

5. artikulua.- Tasak ordaintzea.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Legearen testu bategina onartzeko irailaren 11ko 1/2007 Legegintzako Dekretuak aipatzen dituen modalitateen bitartez ordaindu ahal izango da azterketa egiteko eskubidea. Kreditu-erakunde kolaboratzaileek lagunduko dute horretan. Azterketa-eskubideak ordaintzeko azken eguna 2010eko apirilaren 30a izango da.

Matrikulak balioa izan dezan, azterketa egiteko eskubideei dagokien tasa ordaindu beharko da. 2010eko maiatzaren 5ean jarriko da ikusgai, ikastetxeko iragarki-oholean, tasa ordaindu duten pertsonen zerrenda. Zerrenda horretan egon litezkeen akatsak zuzentzeko, epe bat irekiko da kaltetuek erreklamazioak jar ditzaten, eta epe hori maiatzaren 11n amaituko da. Maiatzaren 14an jarriko da ikusgai matrikulatu diren eta probetara aurkez daitezkeen pertsonen behin betiko zerrenda.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.- Prozedura gaietan Agindu honetan arautu gabeko kasuetan, azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoa aplikatuko da (30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa).

Bigarrena.- Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko azaroaren 25a.

Lanbide Heziketako zuzendaria,

MARÍA JOSÉ MADARIAGA ROLA.


Azterketa dokumentala