Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

249. zk., 2009ko abenduaren 29a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
6762

23/2009 Dekretua, abenduaren 23koa, lehendakariarena, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua kanpoan den bitartean sail horretako gaiak bideratzeaz Herrizaingoko sailburua arduratu dadila agintzen duena.

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 8.1 artikuluak ematen dizkidan ahalmenez baliatuz, hauxe

XEDATU DUT:

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburu María Isabel Celaá Diéguez kanpoan den bitartean sail horretako gaiak bideratzeaz Herrizaingoko sailburu Rodolfo Ares Taboada arduratu dadila.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bertan izango ditu ondorioak dekretu honek.

Vitoria-Gasteizen, 2009ko abenduaren 23a.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.


Azterketa dokumentala