Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

249. zk., 2009ko abenduaren 29a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Lan Harremanen Kontseilua
6761

EBAZPENA, azaroaren 20koa, Lan Harremanen Kontseiluaren lehendakariarena, zeinaren bitartez, Lan Harremanen Kontseiluan hutsik dagoen goi-kargudunaren idazkari lanpostu bat izendapen askearen sistemaren bidez hornitzeko deialdia argitaratzen baita.

Lan Harremanen Kontseiluaren lehendakariak, Euskal Funtzio Publikoaren uztailaren 6ko 6/1989 Legeko 46. eta hurrengo artikuluetan ezarritakoari jaramon eginez eta Lan Harremanen Kontseiluaren zerbitzupeko pertsonala antolatzeko maiatzaren 8ko 2/1992 Legeko 3. artikuluak ematen dizkion eskumenak erabiliaz, eranskinean zehazten den eta hutsik dagoen lanpostua izendapen askearen prozeduraren bidez hornitzeko deia egitea erabaki du. Hornidura ondorengo oinarrien arabera egingo da:

OINARRIAK

Lehenengoa.- Dei egindako lanpostua, Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioetako edozeinetan edo Estatuaren Administrazio zibilean karrerako funtzionario gisa C eta D titulazio taldeetako kidegoetan zerbitzu aktiboko egoeran daudenek eskatu ahalko dute. Era berean, beste herri administrazioetako zerbitzuko, edo derrigorrezko zein borondatezko eszedentzia egoeretan dauden karrerako funtzionarioek ere eskatu ahalko dute, beti ere eranskinean adierazten diren lanpostuan aritu ahal izateko behar diren eskakizunak betetzen badituzte eta, eszedentzian dauden funtzionarioen kasuan, egoera horretan egon beharreko gutxieneko epea betea badute.

Bigarrena.- Interesaturik dauden pertsonek euren eskaerak Lan Harremanen Kontseiluaren Idazkaritza Nagusian aurkeztuko dituzte (Urkixo zumarkalea 2, 3. solairua, 48008 Bilbao) hamabost egun balioduneko epearen barruan, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren hurrengoan hasita.

Hirugarrena.- Eskaera harkatx egiteko idazkian, interesatuen datu pertsonalak eta oraingo lanpostua adieraziko dira. Halaber, ondoren adierazten direnak jasotzen dituen curriculum vitaea ere aurkeztuko dute:

a) Ikasketa-tituluak.

b) Herri Administrazioan izandako lanpostuak, baita, hala badagokio, enpresa pribatuan izandakoak ere.

c) Egindako ikasketak eta ikastaroak, argitalpenak, hizkuntzen ezagupenak eta adierazteko egokitzat jotzen diren meritu guztiak.

Eskaerarekin batera, lanpostuaren eskakizunei eta alegaturiko merituei buruzko egiaztagiriak ere aurkeztu beharko dira.

Laugarrena.- Deialdi hau Lan Harremanen Kontseiluaren lehendakariaren ebazpen baten bidez ebatziko da eta ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, hilabeteko gehienezko epearen barruan, eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunaren hurrengoan hasita.

Lanpostua esleitzen zaion pertsonak zehazten den egunean hartu beharko du jabetza eta aurreko lanpostuaren jabetza galdu egingo du, hala dagokionean.

Bilbao, 2009ko azaroaren 20a.

Lan Harremanen Kontseiluaren lehendakaria,

TOMÁS ARRIETA HERAS.

ERANSKINA

- Lanpostuaren izena: goi-kargudunaren idazkaria.

- Kodea: 520202.

- Dotazioa: 2.

- Kidegoak: C1/D1.

- Herria: Bilbao.

- Destino-osagarriaren maila: 18.

- Hizkuntza-eskakizuna: 2.

- Derrigortasun-data: 1993-12-31.


Azterketa dokumentala