Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

246. zk., 2009ko abenduaren 23a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Plazatik S. Coop.
6713

IRAGARKIA, Plazatik Sozietate Kooperatibaren likidazioari buruzkoa.

2008ko abenduaren 31n, 09:00etan, Plazatik S. Koop.-en Ezohiko Batzar Nagusia egin zen. Plazatik S. Koop. «likidazio-egoeran» dago eta Tolosan du egoitza, Pablo Gorosabel kaleko 23an, 1. solairuko eskuinean. Haren IFK F-20662177 da. Ezohiko Batzar Nagusi hartan izan ziren bazkide guztiak eta batzarra behar bezala deitu zen. Bertan, aho batez hartu zituzten erabaki hauek:

ERABAKIAK

Plazatik, Sozietate Kooperatiba aldi berean desegin eta likidatzea.

Kooperatibako administratzaileei kargua kentzea eta Angel Bernardo Yánez Ares kooperatibaren likidatzaile izendatzea (NAN:33601305-F) Estatutu Sozialen 43. artikuluan eta Euskadiko Kooperatiben ekainaren 24ko 4/1193 Legearen 90. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Likidazio-egoeran dagoen Plazatik S. Koop-en likidazio-balantzea - 2008ko abenduaren 31n itxia - onartzea.

Sozietatearen ondasunak banatzeko proiektua onartzea. Proiektu hori Euskadiko Kooperatibei buruzko ekainaren 24ko 4/1993 Legearen 94. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz prestatu zen. Artikulu horrek dioenez, sozietatearen ondasunak bazkideen artean banatu behar dira, sozietatearen kapitalean duten partaidetzan oinarriturik.

Hartutako erabakiak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, eta lurralde historikoan zirkulazio handia duen egunkari batean eta, ondoren, erabaki horiek Euskadiko Kooperatiben Erregistroan inskribatzea.

Aipatutako Batzar Nagusi Unibertsalean jasotako Akta bazkide guztiek onartu zuten, eta batzarra amaitu zenean guztiek sinatu zuten.

Jakinarazten da Erabaki horien agiriak interesatuen eskura daudela kooperatibaren helbide sozialean, Euskadiko Kooperatiben 4/1993 Legearen 95.2 artikuluan xedatutakoa betez.

Tolosa, 2009ko azaroaren 13a.

LIKIDATZAILEA.


Azterketa dokumentala