Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

246. zk., 2009ko abenduaren 23a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
6705

IRAGARKIA, «Euskal Korporazio Teknologikoaren erreferentziazko eredua lantzeko eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sarearen egungo finantzaketa-sistema aipatu eredura egokitzeko laguntza teknikoa» xede duen kontratua esleitu dela jakitera ematen duena (Espedientea: ICT 21-18-2009).

1.- Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Mahaia.

c) Espedientearen zenbakia: ICT 21/18/09

2.- Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu-mota: zerbitzuak.

b) Helburua: Euskal Korporazio Teknologikoaren erreferentziazko eredua lantzeko eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sarearen egungo finantzaketa-sistema aipatu eredura egokitzeko laguntza teknikoa.

c) Loteak: ez.

d) Lizitazioko iragarkia argitaratu zuen aldizkari ofiziala eta eguna: 2009ko urriaren 1eko EHAA, 189. zenbakia.

3.- Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: presakoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: hainbat irizpideren arabera esleituko da.

4.- Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: gehienez, berrehun eta hogeita hamabost mila (235.000) euro, BEZa barne.

5.- Esleipena.

a) Eguna: 2009ko azaroaren 16a.

b) Kontratista: Naider Análisis y Acción Socioeconómica SL.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: 203.000 euro.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko azaroaren 17a.

Zerbitzu Orokorretako zuzendaria,

MARÍA ISABEL BUJ GIL.


Azterketa dokumentala