Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

246. zk., 2009ko abenduaren 23a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Irungo Instrukzioko 1 Zenbakiko Epaitegia
6703

EDIKTUA, 47/09 berehalako falta-judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Aitziber Azaldegui Garmendiak, Irungo (Gipuzkoa) Instrukzioko 1 zenbakiko Epaitegiko idazkari naizen aldetik,

FEDE ETA TESTIGANTZA EMATEN DUT:

47/09 berehalako falta-judizioan epaia eman da eta honakoak dira bere idazpuru eta epaitza:

153/2009 EPAIA

Irun, 2009ko azaroaren 12a.

Nik, Gonzalo Pérez Sanzek, Irungo Instrukzioko 1 zenbakiko Epaitegiko epaile naizen aldetik, ikusiak ditut ustezko ebasketa-falta baten ondoriozko 47/09 berehalako falta-judizioaren auto hauek. Jendaurreko ahozko judizioa burutu da, eta bertan alderdiak izan dira judizioko aktan jasotakoak. Eta epai hau ematen dut, Espainiar Konstituzioak ematen dizkidan eskumenei jarraiki.

EPAITZA

Ebasketa-falta baten egilea dela-eta, 35 eguneko isunera (eguneko 5 euro, guztira 175) ordaintzera kondenatzen dut Karim Abis jauna, eta bai prozedura honetan sortutako prozesu-kostuak ordaintzera ere.

Epai honen aurka apelazio-errekurtsoa ezarri ahal zaio Gipuzkoako Probintzia Auzitegiari, jakinarazpena egin eta 5 eguneko epean. 790. eta 792. artikuluetan xedatutakoaren arabera egin eta izapidetuko da errekurtsoa.

Jakinaraz bekie epai hau alderdiei.

Bidal bedi ebazpen honen lekukotza auto nagusietara.

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Ediktu hau ematen dut, jasota gera dadin, gaur egun bizileku ezezaguna duen Karim Abis-i epaia jakinarazteko baliagarria izan dadin, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin.

Irun, 2009ko azaroaren 24a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala