
246. zk., 2009ko abenduaren 23a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Justizia Administrazioa
Bilboko Lehen Auzialdiko 9 Zenbakiko Epaitegia
6702
EDIKTUA, desahuzioari buruzko 699/09 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
Bilboko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 9 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: desahuzioaren gaineko hitzezko judizioa. 699/09.
Demandatzailea: Laura Ruiz Mateo.
Abokatua: Regina Ornilla Umaran.
Prokuradorea: Xabier Núñez Irueta
Demandatua: Mimoune Amaach.
Gaia: desahuzioa, ordaindu ez izanagatik.
Judizio horretan epaia eman da eta hauxe da haren funtsa:
Lehenengoa.- Laura Ruiz Mateoren izenean eta ordez, Núñez Irueta prokuradoreak hitzezko judizio baterako demanda aurkeztu zuen. Maizterra Basauriko Urbi kaleko 43 zenbakiko 3. solairuan dagoen e hiri-finkatik botatzeko aurkeztu zuen demanda, maizterrak 2009ko martxo, apiril eta maiatzeko errentak ordaidu ez zituelako. Demanda onartu egin zen 2009ko ekainaren 2ko auto batez; bista egiteko eguna finkatu zen (2009ko urriaren 19a, 09:25), eta alderdiei zitazioa egin zitzaien.
EPAITZA
1.- Baietsi egin dut Núñez Irueta prokuradore andreak Laura Ruiz Mateoren izenean eta ordez aurkeztu duen demanda, Mimoune Amaach-en aurkakoa. Hori dela eta, ebazpen honen aurrekarietan adierazitako finkaren errentamendu-kontratua amaitutzat jotzen dut. Beraz, demandatua etxea uztera kondenatzen dut eta ohartarazten diot jaurtikia izango dela baldin eta legez jarritako epean etxea uzten ez badu.
2.- Prozedura honetan sortutako kostuak alderdi demandatuari ezartzen zaizkio.
Mimoune Amaach demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).
Ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak Bizkaiko Probintzia Auzitegian.
Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, ez da adieraziko hauxe besterik: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta ebazpenaren zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa epaitegi honetako idazkaritzan dago, interesdunaren eskura.
Bilbao (Bizkaia), 2009ko urriaren 19a.
IDAZKARI JUDIZIALA.
RSS