Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

246. zk., 2009ko abenduaren 23a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 Zenbakiko Epaitegia
6701

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruzko 164/09 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Aipatutako prozeduran epaia eman da eta honakoak dira hitzez hitz idazpurua eta xedapenak:

556 EPAIA

Epailea: Maria Jesús Gómez Soria andrea.

Lekua: Barakaldo (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta bederatziko urriaren hogeita bia.

IZO: 48022-09/002316

Prozedura: Adostasunik gabeko dibortzioa L2.164/09.

Alderdi demandatzailea: Manuel Tarrio González.

Abokatua: David Galán García.

Prokuradorea: Margarita Barreda Lizarralde.

Alderdi demandatua: Mónica Benito da Silva.

Judizioaren gaia: adostasunik gabeko dibortzioa.

Nik, M.ª Jesús Gómez Soria andreak, Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegiko (Familia) epaile magistratua naizen aldetik, adostasunik gabeko dibortzioari buruzko 164/09 autoak ikusi ditut (PZLb). Barreda prokuradore andreak aurkeztu zuen demanda, Manuel Tarrio Gonzálezen izenean eta ordez, eta Galán letradu jaunak lagunduta, Mónica Benito da Silva-ren aurka, auzi-iheslaria.

EPAITZA

Baietsi egin dut Manuel Tarrio González jaunaren ordezkariak aurkeztutako dibortzio-demanda, Mónica Benito da Silva andrearen aurkakoa. Beraz, auzilarien arteko dibortzioa agintzen dut, legezko ondorio guztietarako.

Ez da kosturik ezarri behar.

Epai hau irmoa egin ostean, eman bedi horren testigantza eta bidal bedi Barakaldoko Erregistro Zibilera, dagokion idazpena egiteko.

Jakinaraz bekie epai hau alderdiei, aditzera emanez ez dela irmoa eta apelazio-errekurtsoa aurkez dezaketela epaitegi honetan bost eguneko epean. Probintzia auzitegia arduratuko da errekurtsoaz.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Mónica Benito da Silva non dagoen ez dakigunez, jakinarazpen-zedularen balioa izan dezan ematen dut hau.

Barakaldo (Bizkaia), 2009ko urriaren 22a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala